2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
2026rako lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa
Lakuntzako Udalak, 2024ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatzeko, erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1.–%0,25ekoa lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa onestea 2026. urterako.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web orrian (http://www.lakuntza.eus) argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
3.–Alkatetzari ahalmena ematea akordio hau aplikatzeko eta garatzeko sinatu beharreko agiri guztiak sinatzeko.
Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.
Lakuntzan, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2515345