248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2026ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Ardatz Itzagaondoan, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2515864