248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko, hautaproben bidez osatzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko, hautaproben bidez osatzeko deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 384/2025 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, Tasio Lavín García Fresca jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 2ko 1000/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baita deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko azaroaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2515684