2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
2026ko zergak, tasak eta prezioak
Iturengo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erregelamenduan eskatzen den quoruma izanik eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko,
Honako hau onetsi zuen:
1.–Zerga tasak, 2026. urterako:
–Hiri zein landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25 katastroko balio gordin berrien gainean
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontuarena). Lehen etxebizitzako autokontsumo berriztagarrietarako eguzki-plaken instalazioko hobaria salbuetsita egongo da.
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %10.
2.–Ura banatu, saneamendua egin eta zerbitzua emateko 2026rako tasak:
2.1. Horniduraren kuota finkoa. Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:
• 10 mm bitarte: 3 euro.
• 11tik 15 mm-ra bitarte 3,50 euro.
• 16tik 25 mm-ra bitarte: 5,00 euro.
• 26tik 40 mm-ra bitarte: 12,10 euro.
• 41etik 50 mm-ra bitarte: 13,00 euro.
• 51tik 60 mm-ra bitarte: 23,50 euro.
• 61 mm-tik goiti: 31,50 euro.
2.2. Saneamenduaren kuota finkoa: 3,00 euro/hiruhilekoa.
2.3. Lotunearen eta hargunearen tasa eta ikuskapena egiteagatik sortutako tasa beren horretan mantentzen dira.
2.4. Horniduraren kuota aldakorra:
–A-1 tarifa: etxeko erabilerarako kontratatutako hornidurak:
• 10 m³ bitarte: 4 euro.
• 11-60 m³ bitarte: 0,40 euro/m³.
• 61-80 m³: 0,5 euro/m³.
• 81-120 m³: 0,84 euro/m³.
• 120 m³ edo gehiago: 1,27 euro/m³.
–A-2 tarifa: industrian eta merkataritzan erabiltzeko kontratatutako hornidurak:
• 650 m³ bitarte: 0,45 euro/m³.
• 651-2.000 m³: 1,14 euro/m³.
• 2.001-5.000 m³: 1,40 euro/m³.
• 5.000 m³ edo gehiago: 1,59 euro/m³.
–A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoak: 0,11 euro/m³.
3.–2026. urterako auzolanetik libratzeko ordainaren zenbatekoa; diruz ordaindu beharko da, alegia, 50,00 euro auzolan bakoitzeko.
4.–Landabide publikoen erabileraren ordenantzaren arabera, udalerri mugakideetako basogintzako ustiapenerako Iturengo pistetatik iragan behar bada, kanon bat ordaindu beharko da 2 euro m³ bakoitzeko, aldez aurretik udalari baimena eskatuz.
5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,1 indizea aplikatzea.
6.–Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
7.– Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki oholean argitaratzea, dagozkion legezko ondorioak izan ditzan, haren aurka indarra duen legerian ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira (administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta/edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa).
Iturenen, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2515664