2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2026ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren 2025ko azaroaren 21eko 2025-0155 Ebazpena, zeinaren bidez Garinoaingo Udalaren 2026ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2026rako lan-egutegia.
2026ko lan-egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 19a eta 20a.
–Apirilaren 2a, 3a eta 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Abuztuaren 15a.
–Irailaren 8a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a, 8a eta 25a.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2026ko martxoaren 20a, hori jaiegun eta baliodun izanen baita.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
–2026rako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 3 egun, 6 ordu eta 40 minutu, eta honela hartu beharko dira:
- 2026eko martxoaren 20a jaieguna izanen da langile guztientzat.
- Hortaz, 2 egun, 6 ordu eta 40 minutu geratuko dira, eta horiek nahieran hartzen ahalko dituzte langileek.
Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (musika eskola eta haur eskola, besteak beste) beren lan-egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia jakinaraztea ukitutako udal langileei eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Garinoainen, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2515328