248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2026ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2515338