2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPARTZA ZARAITZU
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Espartza Zaraitzuko Udalak, 2025eko urriaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2025eko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Espartza Zaraitzun, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
1. Idazkari kontu-hartzailea, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalen idazkaritza-zerbitzu bateratuan. Burua: Espartza Zaraitzuko Udala Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Egoera: Hutsik. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,22.
2. Zerbitzu anitzetako enplegatua Espartza Zaraitzuko Udalean. Plaza kopurua: 1. Maila: D. Egoera: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Lanaldiaren %50erako kontratatua.
Izenen zerrenda
Silvia Pena Lorente. Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko idazkari kontu-hartzailea. Jarduneko idazkariaren eginkizunak betetzen, hala xedatu baita Udalen Batasuneko buruaren urriaren 13ko 10/2025 Ebazpenaren bidez.
Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoak
Oskar Juan Sanz Loigorri. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Egoera: Jardunean. Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2005-02-18.
Iragarkiaren kodea: L2515333