1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3451/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Sergio Vizcay Capapay jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (351/2025 prozedura arrunta).
Sergio Vizcay Capapay jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren martxoaren 20ko 131E/2025 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezesten baitira Sergio Vizcay Capapay jaunak, besteak beste, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1384E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak; ebazpen horren bidez, bukaera ematen zaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dira eta xedatzen da bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Sergio Vizcay Capapay jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzea (351/2025 prozedura arrunta).
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Sergio Vizcay Capapay jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515568