2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
2026rako karga-tasak
Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearekin, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hots, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:
1.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:
- %0,22ko karga-tasa ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gainean.
- %1,10eko karga-tasa aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.
- %3,00ko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.
- %12,00ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.
2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bidaurretan, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.
Iragarkiaren kodea: L2515618