248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.

Jarraikiz ezarrita dagoenari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikulan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan, hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Aditzera ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta aipatutako legeetan ezarritakoa bete beharrez.

Berriozarren, 2026ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2515905