248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi hau iragartzen da, aurkez daitezen Berriobeitiko udal-mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluei (Botere Judizialari buruzko Legea) eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei (Bake Epaileei buruzko Erregelamendua).

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskabideak aurkez daitezen udal bulegoetan.

Berriobeitin, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2515844