248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko eta "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko langileen plantilla organikoa 2026. urterako.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, 271. artikuluari dagokionez.

Beran, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2515650