248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3441/2025 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzeetako ingeniarien plaza bat oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, 2024ra luzatutako Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan, besteak beste, meatzeetako ingeniarien plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzeetako ingeniarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1728/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu zen lekualdatze-lehiaketa hori.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzeetako ingeniarien plaza bat sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzeetako ingeniarien plaza bat oposizio bidez eta sarrera-prozedura erabiliz betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

ERANSKINA.–DEIALDIA, MEATZEETAKO INGENIARIEN PLAZA BAT OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da meatzeetako ingeniarien plaza bat betetzea, oposizio bidez eta txanda irekian. Plaza hori funtzionario araubidekoa eta A mailakoa da. Plantilla organikoan 10970 zenbakiarekin identifikatuta dago, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Meatzeetako ingeniaritzako unibertsitate titulua izatea, edo lanbide arautu horretan jarduteko gaitzen duen beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.3. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaz jabetu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikaz aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Herritarrentzako lan deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.

Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

Lau.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aitzina. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Laura Larraya Irigoyen andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Roberto Yoldi Echarren jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Jesús de Cospedal Perez-Cosio jauna, Eusko Jaurlaritzako Meatze Zerbitzuko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Sergio Luis García Martínez jauna, Errioxako Gobernuko Meatzaritza Antolatzeko Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Pedro Pablo Silva Rodríguez jauna, Aragoiko Gobernuko Meatzaritza Sustatu eta Garatzeko Zerbitzuko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Antonio Moreno Perales jauna, Kataluniako Generalitateko Meatzaritzako Segurtasun Zerbitzuko burua.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

Epaimahaikide idazkaria: Antonio Moreno García jauna, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko arloko burua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Helena Irene Leonardo Maes andrea, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko zerbitzuburua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari buruz eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko maiatzetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 90 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.

Kalifikazioa: Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

proba teorikoa izanen da. Bi gai garatu beharko dira idatziz, bata deialdi honetako I. eranskinean ageri den gai-zerrendaren bigarren zatikoa, eta bestea, hirugarren zatikoa. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.

Proba idatzi hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke. Gai bakoitzak 15 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

proba teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatuko dituen bi kasu praktiko garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz. Kasu horiek deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin lotuak egonen dira.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdin edo beltz bat eta epaimahaiak banatuko duen ordenagailua eta materiala.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatu, eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, horretarako ezarritako epean, izangaiek jakinaraziko dute lanpostu hutsetatik zein duten nahiago, hurrenkera adieraziz.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazak hautatzen hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta horrek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea; hori guztia aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehenbiziko zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: egintza administratiboak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

19. gaia.–1774/1985 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, industria, energia eta meategien arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzekoa. 783/1984 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Grisuaren eta Meategietako Segurtasunaren Batzordea aldatzen duena.

20. gaia.–815/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, bigarren eta hirugarren kategorietako instalazio erradioaktiboen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeari buruzkoa. 15/1980 Legea, apirilaren 22koa, Segurtasun Nuklearraren Kontseilua sortzekoa.

Bigarren zatia.

1. gaia.–22/1973 Legea, uztailaren 21ekoa, Meategiei buruzkoa, eta 2857/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorra onesten duena: I. titulua: Aplikazio eremua eta baliabideen sailkapena. II. titulua: Estatuaren ekintza.

2. gaia.–22/1973 Legea, uztailaren 21ekoa, Meategiei buruzkoa, eta 2857/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorra onesten duena: III. titulua: A) ataleko baliabideen aprobetxamenduen araudia. 107/1995 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, zeinaren bidez finkatzen baitira Meategiei buruzko Legearen A) atala osatzeko balorazio irizpideak.

3. gaia.–22/1973 Legea, uztailaren 21ekoa, Meategiei buruzkoa, eta 2857/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorra onesten duena: IV. titulua: B) ataleko baliabideen aprobetxamenduen araudia. V. titulua: C) ataleko baliabideen aprobetxamenduen araudia.

4. gaia.–22/1973 Legea, uztailaren 21ekoa, Meategiei buruzkoa, eta 2857/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorra onesten duena: VI. titulua: Espedienteak bukatzea eta inskripzioak ezeztatzea. VII. titulua: Iraungipenak. IX. titulua: Meatze-eskubideak eskualdatzea. X. titulua: Lurren aldi baterako okupazioa eta nahitaezko desjabetzea. XI. titulua: Meatze-barrutiak. XII. titulua: Mozkina ezartzea. XIII. titulua: Administrazio eskumena eta zehapenak.

5. gaia.–975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeari eta meatzaritzako jardueren eraginpeko espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Leheneratze-plana: I. kapitulua: Leheneratze-plana baimentzea. II. kapitulua: Kasu bereziak baimentzea. III. kapitulua: Leheneratze-planaren I., II. eta III. zatiak. III. titulua: Ikuskapenak eta mugaz gaindiko ondorioak. IV. titulua: Zehapen araubidea.

6. gaia.–975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeari eta meatzaritzako jardueren eraginpeko espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa, eta ondoren egin zaizkion aldaketak: I. titulua: Leheneratze-plana: IV. kapitulua: Leheneratze-planaren IV. zatia: hondakinak kudeatzeko plana. II. titulua: Finantza-bermeak edo baliokideak.

7. gaia.–863/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, zeinaren bidez onesten baita Meategietako Segurtasunari buruzko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra: I. kapitulua: Aplikazio eremua eta helburuak. II. kapitulua: Xedapen orokorrak. III. kapitulua: Salbamendu neurriak. IV. kapitulua: Lurpeko lanak.

8. gaia.–863/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, zeinaren bidez onesten baita Meategietako Segurtasunari buruzko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra: V. kapitulua: Lurpeko ikatz-meategietarako eta leherketa-arriskua duten lanetarako zehaztapenak. VI. kapitulua: Lan bereziak, prospekzioak eta zundaketak. VII. kapitulua: Aire zabaleko lanak. VIII. kapitulua: Hondakindegiak. IX. kapitulua: Elektrizitatea. X. kapitulua: Lehergaiak. XI. kapitulua Mineralen mozkina ezartzea. XII. kapitulua: Ziurtapenak eta homologazioak. XIII. kapitulua: Lanak etetea eta uztea. XIV. kapitulua: Administrazio eskumena. XV. kapitulua: Zehapenak.

9. gaia.–02.0.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Zuzendaritza fakultatiboa (TED/252/2020 Agindua, martxoaren 6koa). 07.1.02 Jarraibide Tekniko Osagarria: Ustiapen proiektua (1990eko apirilaren 16ko Agindua).

10. gaia.–02.0.02 Jarraibide Tekniko Osagarria: Langileak babestea hautsa eta kristal-silize arnasgarria arnasteak dakarren arriskuaren aurka (TED/723/2021 Agindua, uztailaren 1ekoa).

11. gaia.–02.1.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentua (ITC/101/2006 Agindua, urtarrilaren 23koa, eta TED/252/2020 Agindua, martxoaren 6koa).

12. gaia.–02.2.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Lan-ekipoak zerbitzuan jartzea, mantentzea, konpontzea eta ikuskatzea (ITC/1607/2009 Agindua, ekainaren 9koa, eta ITC/2060/2010 Agindua, uztailaren 21ekoa).

13. gaia.–04.1.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Sailkapena (1985eko irailaren 13ko Agindua). 04.6.05 Jarraibide Tekniko Osagarria: Obren sostengua (1994ko apirilaren 19ko Agindua).

14. gaia.–07.1.03 Jarraibide Tekniko Osagarria: Lanen garapena (1990eko apirilaren 16ko Agindua). 13.0.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Lanak bertan behera uztea (1988ko martxoaren 22ko Agindua).

15. gaia.–10.2.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Erabilera (1987ko apirilaren 29ko Agindua). 10.3.01 Jarraibide Tekniko Osagarria: Leherketa bereziak (1994ko uztailaren 29ko Agindua).

16. gaia.–130/2017 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, Lehergaiei buruzko Erregelamendua onesten duena: I. titulua: Atariko antolamendua: II. kapitulua: Lehergaien sailkapena. VII. titulua: Lehergaien erabilera. 8. Jarraibide Tekniko Osagarria: Artillero txartela. 12. Jarraibide Tekniko Osagarria: Deuseztatzera edo inerte bihurtzera, birziklatzera edo berrerabiltzera bideratutako produktuen tratamendua. 12.01 zenbakiko zehaztapen teknikoa. Lehergaiak ezabatzeko metodoak. 34. jarraibide teknikoa. Lehergaien barne-garraioa.

17. gaia.–IET-ITC-09.0.02 Jarraibide Tekniko Osagarria. Meategietako instalazio elektrikoak eta erregelamenduzko antzeko jarduerak. Instalazio guztietarako preskripzio tekniko komunak (ETU/995/2017 Agindua, urriaren 6koa).

18. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. II. kapitulua: Arriskuen prebentzioaren arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko. IV. kapitulua: Prebentzio zerbitzuak.

19. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: III. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. V. kapitulua: Langileen kontsulta eta parte-hartzea.

20. gaia.–39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Laneko arriskuen ebaluazioa eta prebentzio lanaren plangintza. III. kapitulua: Prebentzio lanetarako baliabideak antolatzea.

21. gaia.–1389/1997 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baitira meatzaritzako jardueretan aritzen diren langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak.

22. gaia.–150/1996 Errege Dekretua, otsailaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita Meategietako Segurtasunari buruzko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren 109. artikulua.

23. gaia.–286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, langileen osasuna eta segurtasuna zaratarekiko esposizioarekin lotutako arriskuetatik babesteari buruzkoa.

24. gaia.–1311/2005 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, langileen osasuna eta segurtasuna bibrazio mekanikoek eragindako edo eragin ditzaketen arriskuetatik babesteari buruzkoa.

25. gaia.–1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen dituena langileek lan ekipoak erabiltzeko.

26. gaia.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenei buruzkoa.

27. gaia.–171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez. 02.1.02 Jarraibide Tekniko Osagarria: Lanpostua betetzeko prebentzio prestakuntza (ITC/1316/2008 Agindua, maiatzaren 7koa, eta ITC/2699/2011 Agindua, urriaren 4koa).

28. gaia–21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa: I. titulua: Printzipio eta xedapen orokorrak. II. titulua: Ingurumen ebaluazioa: I. kapitulua: Ingurumen ebaluazio estrategikoa. II. kapitulua: Proiektuen ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.

29. gaia.–1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena: I. titulua: Estatuaren jabari publiko hidraulikoa. IV. titulua: Jabari publiko hidraulikoaren erabilera.

30. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1252 (EB) Erregelamendua, funtsezko lehengaien hornidura segurua eta jasangarria bermatzeko esparrua ezartzen duena: 1. kapitulua: Xedapen orokorrak. 2. kapitulua: Lehengai estrategikoak eta funtsezkoak. 3. kapitulua: Batasuneko lehengaien balio-katea indartzea.

31. gaia.–1217/2024 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei eta erradiazio ionizatzaileekiko esposizioarekin lotutako beste jarduera batzuei buruzko Erregelamendua onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. III. titulua: Instalazio erradioaktiboak: I. kapitulua: Definizioa, sailkapena eta baimenak. III. kapitulua: Erregai nuklearraren zikloko instalazioak ez diren instalazio erradioaktiboak.

32. gaia.–1085/2009 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, X izpien aparatuak diagnostiko medikoetarako instalatzeari eta erabiltzeari buruzko Erregelamendua onesten duena: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Salmentako eta laguntza teknikoko enpresak. III. kapitulua: Diagnostiko medikorako X izpien ekipoak eta instalazioak aitortzeko eta erregistratzeko prozedura. IV. kapitulua: Diagnostiko medikorako X izpien instalazioen erabilera.

33. gaia.–21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa.

34. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Horniduraren antolamendua. IV. titulua: Energia elektrikoaren ekoizpena. VI. titulua: Energia elektrikoaren garraioa. VII. titulua: Energia elektrikoaren banaketa.

35. gaia.–34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa.

Hirugarren zatia.

1. gaia.–Meatze-esplorazioa eta -ikerketa. Esploratzeko eta ikertzeko metodologia eta teknika nagusiak.

2. gaia.–Ustiapen arrazionala meatzaritzari buruzko araudiaren testuinguruan. Ikerketa, meatze-ustiapen bat egin aurretik eta egin bitartean. Baliabideen eta erreserben definizioa. Meatze-erreserben ebaluazioa.

3. gaia.–Zulaketa-teknikak: arroken propietateak, zulaketan eragina duten neurrian. Zulaketa motak, ezaugarriak, tresneria eta aplikazio eremuak.

4. gaia.–Lurpeko meatzaritza. Lurpeko meatzaritzan erabiltzen diren metodoak. Aireztapena. Hustubidea. Lotutako kostuak.

5. gaia.–Aire zabaleko meatzaritza. Aire zabaleko meatzaritzan erabiltzen diren ustiapen metodoak. Metodo bakoitza hautatzeko baldintzatzaileak. Diseinu-parametroak.

6. gaia.–Aire zabaleko meatzaritza. Erauzketa, karga eta garraioa. Ekipamendu nagusiak eta horien ezaugarriak. Errendimenduak eta kostuak. Erauzketa mekanizatua. Lehergaien bidezko erauzketa. Lotutako kostuak.

7. gaia.–Lehergai industrialak eta detonagailuak: lehergaien propietateak. Lehergai industrial motak, ezaugarriak eta aplikazio eremuak. Detonagailu motak, ezaugarriak eta aplikazio eremua.

8. gaia.–Mailaz mailako leherketak meategietan: ezaugarriak, parametroak eta aplikazio esparruak. Leherketen nahi gabeko ondorioak.

9. gaia.–Lurpeko leherketak tunel eta galerietan: motak, ezaugarriak, parametroak eta aplikazio eremuak. Leherketen nahi gabeko ondorioak.

10. gaia.–Aire zabaleko meategiak: meategietako pisten diseinua eta mantentze-lanak. Pisten garrantzia meategien diseinuan. Meategietako pisten trazadura eta eraikuntza: diseinu geometrikoa, egiturazkoa eta funtzionala. Meategietako pisten kontserbazioa eta mantentze-lanak.

11. gaia.–Aire zabaleko meategietako segurtasuna: segurtasun neurriak erauzketa, karga eta garraio lanetan. Segurtasun neurriak tratamendu instalazioetan eta instalazio osagarrietan. Baldintza higienikoak eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduak.

12. gaia.–Lurpeko obren sostengua: sostengu motak, ezaugarriak eta aplikazio eremua. Sailkapen geomekanikoak erabiltzea sostengua hautatzeko. Kontrolatzeko eta auskultatzeko plana.

13. gaia.–Segurtasuna tunelak eta lurpeko obrak egitean: segurtasun neurriak aurrera egin eta suntsitzeko indusketetan, sostengua, iragazgaiztea, estaldura eta kontraganga Austriako metodo berrian. Segurtasun neurriak lan eta instalazio osagarrietan. Baldintza higienikoak lurpeko obretan eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduetan.

14. gaia.–Ezponden egonkortasuna aire zabaleko ustiapen fronteetan eta hondakindegietan. Parametro geoteknikoak. Justifikaziorako kalkuluak.

15. gaia.–Meatze-mozkina ezartzea: birrintzeko, ehotzeko eta sailkatzeko ekipoak. Motak, ezaugarriak eta aplikazio eremuak.

16. gaia.–Hondakindegiak. Kokalekua hautatzea. Eraikitzeko metodo eta sistemak. Hondakindegien egokitzapena eta egonkortasuna. Birgaitzea.

17. gaia.–Meatzaritzaren ingurumen inpaktua: meatzaritzan ingurumen inpaktuak identifikatzeko eta ebaluatzeko irizpide eta metodoak. Erauzketa-industriaren ingurumen inpaktuari buruzko azterketak; meatzaritzako proiektuen ingurumen inpaktu nagusiak. Erauzketa-jarduerak paisaian integratzea.

18. gaia.–Meatzaritzako jardueren eraginpeko lurrak leheneratzea: meategiak birgaitzearen kontzeptua, irizpideak eta teknikak. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) erabiltzea meatze-zuloak birgaitzeko. Meatzaritzako jardueren eraginpeko lurren erabilera potentzialak.

19. gaia.–Gizartea meatzaritzaren beharraz jabetzea. Meatzaritza eta garapen jasangarria. Tokiko ingurunearekiko harremana.

20. gaia.–Meatzaritzako istripuak eta gorabeherak: ohikoen agertzen diren kausak. Administrazioaren ekintzak. Laneko istripuak ikertzeko metodoak, kausak zehaztea eta sailkatzea.

21. gaia.–Lan osasuna. Laneko patologiak. Giza gorputzaren kutsatzaileak. Sartzeko bideak eta ondorioak. Prebentzio jarduketak. Norbera babesteko ekipamenduak.

22. gaia.–Energia geotermikoa: jatorria, hobi motak, ikerketa eta baliabide geotermikoen aprobetxamendua.

23. gaia.–Ur mineralak eta termalak: ikertzeko, hartzeko eta aprobetxatzeko teknikak.

24. gaia.–Hidrokarburoak: esploratzeko eta ikertzeko teknologiak.

25. gaia.–CO2-aren biltegiratze geologikoa: erregulazioa. Hartzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko teknologia. Kokalekuek bete beharreko baldintzak.

26. gaia.–Enpresa kontzeptua. Enpresaren arlo funtzional berezkoenak. Enpresa pribatua eta enpresa publikoa. Enpresa multinazionalak.

27. gaia.–Enpresaren oinarrizko alderdi juridikoak. Enpresa motak forma juridikoaren arabera. Sozietate anonimoen aipamen berezia. Merkataritzako Erregistroa.

28. gaia.–Enpresaren finantza-egoerak. Balantzea eta galera-irabazien kontua. Kontabilitate Plan Orokorraren urteko kontuak. Kontuak antolatzea. Aktiboaren eta pasiboaren ondare-masak.

29. gaia.–Analisi eta diagnostiko ekonomiko-finantzarioa. Enpresaren finantza-helburuak. Ondare-analisia. Funtsen jatorriaren eta aplikazioaren eskema.

30. gaia.–Inbertsio plana. Inbertsio proiektuaren definizioa. Inbertsio proiektuei buruzko erabakiak hartzeko irizpide ekonomikoak. Inbertsio proiektuen auditoria tekniko-ekonomikoa. Enpresen balorazioa.

31. gaia.–Meatzaritzaren merkatua mundu mailan. Mineralen esportazioaren adibide nagusiak. Meatzaritzako ekipoen nazioarteko merkatua.

32. gaia.–Topografia eta kartografia. Oinarrizko kontzeptuak. Proiekzio motak. Topografia meatzaritzan aplikatzea. Meatzaritzan aplika daitezkeen mapa nagusiak.

33. gaia.–Topografia meatzaritzan aplikatzea. Oinarrizko kontzeptuak. Meatze-eskubideak mugatzeko eragiketak. Mugaketak. Intrusioak. Topografiako teknologia berriak meatzaritzari aplikatuak.

34. gaia.–Meatze-katastroa. Meatze-eskubideen antolamendua. Meatze-katastroa kudeatzeko teknologiak eta programak. Beste aplikazio informatiko batzuekin duen harremana.

35. gaia.–Enpresari eta Administrazioari aplikatutako informatika. Informatikaren aplikazioak meatzaritzaren sektorean.

Iragarkiaren kodea: F2515166