2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Akats zuzenketa honako honetan: Ordenantza fiskala, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak arautzen dituena
2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an, argitaratu zen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarki horretan akatsa antzeman denez, zuzendu egin behar da, honela:
Honela dioen tokian:
ERRENTA TARTEA | HOBARIA |
5.000 eurotik beheitiko per capita errenta %50 | %50 |
5.001 eta 8.000 euro bitarteko per capita errenta %40 | %35 |
8.001 eta 10.000 euro bitarteko per capita errenta %30 10.001 eta 15.000 euro bitarteko per capita errenta %20 15.001 eta 20.000 euro bitarteko per capita errenta %15 20.001 eurotik goitiko per capita errenta, baldin bada lanbide arteko gutxieneko soldataren halako laura artekoa edo hortik beheitikoa | %20 |
Honela behar du:
ERRENTA TARTEA | HOBARIA |
5.000 eurotik beherako per capita errenta | %50 |
5.001 eta 8.000 euro bitarteko per capita errenta | %40 |
8.001 eta 10.000 euro bitarteko per capita errenta | %30 |
10.001 eta 15.000 euro bitarteko per capita errenta | %20 |
15.001 eta 20.000 euro bitarteko per capita errenta | %15 |
20.001 eurotik goitiko per capita errenta, baldin bada lanbide arteko gutxieneko soldataren halako laura artekoa edo hortik beherakoa | %10 |
Atetzen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.
Iragarkiaren kodea: L2515410