248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako udal plantilla organikoa, aginduzko lanpostu zerrendarekin eta lanpostuen egoera juridikoarekin, bai eta langileen zerrenda ere, deusetan galarazi gabe gerora aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetatik erator daitezkeen aldaketak, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Onetsitako espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2025eko azaroaren 29an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2515857