2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Artzibarko Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren 2026. urterako aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artzibarren, 2025eko abenduaren 1ean–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2515912