2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 21eko 2025-0080 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenbizikoa.–Onestea egun baliogabeen 2026ko egutegia. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Azaroaren 30a: herriko jaieguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Adiosen, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2515331