1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3586/2025 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira urriaren 10eko 28ko 2982/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Neurologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien.
Ikusirik akatsak egin direla izendapen proposamenaren txostenean, bidezkoa da ebazpen hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako ebazpen honetan atzemandako akatsak zuzentzea: 2982/2025 Ebazpena, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Neurologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Honela dioen tokian:
"2982/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Neurologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena."
Honela behar du:
"2982/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, Neurologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena."
Honela dioen tokian:
"1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Neurologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
SÁNCHEZ RUIZ DE GORDOA, JAVIER
PULIDO FONTES, LAURA TERESA
OSTOLAZA IBÁÑEZ, AIORA
AZNAR GÓMEZ, PATRICIA
ERDOCIA GOÑI, AMAIA"
Honela behar du:
"1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Neurologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
SÁNCHEZ RUIZ DE GORDOA, JAVIER
PULIDO FONTES, LAURA TERESA
AZNAR GÓMEZ, PATRICIA
ERDOCIA GOÑI, AMAIA
2. Honako izangai hau lan araubidean kontratatzea, lanaldi partzialean:
–Txanda irekia:
OSTOLAZA IBÁÑEZ, AIORA"
Eta honela dioen tokian:
Irekia | OSTOLAZA IBÁÑEZ, AIORA | 72601 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Honela behar du:
Irekia | OSTOLAZA IBÁÑEZ, AIORA | 72601 | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko azaroaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515865