1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko irailaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03302.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103302
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–Lote bakarra:
- 1. finka: erregistrokoa: Tuterako 20.566 finka, IDUFIR 31018000641895, Tuterako 1. Jabetza Erregistrokoa.
- Azalpena: "Hirurogeita bi.–Bederatzigarren etxebizitza edo pisua, B letra, D mota, 3. ataria, Tuterako Pamplona pasealekuko 10 zenbakiko eraikinekoa. 2. poligonoa, 186. lurzatia, 1. azpieremua, 92. hiri-unitatea. Ehun eta sei metro eta laurogeita hamabi dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta laurogeita hiru metro eta hirurogeita sei dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Hauek ditu: sukaldea, jangela-egongela, bainugela, komuna, atondoa, pasagunea, terrazak eta lau logela. Mugak: aurrealdean, eskailera-burua eta argi-patioa; sartu eta eskuinaldean, Josefa Fraucaren jaraunsleak, eta Augusto Ruizen orubea; ezkerraldean, eskailera-burua eta A letrako etxebizitza, solairu berekoa, laugarren atarikoa; eta atzealdean, argi-patioa. Partaidetza-kuota: ehuneko laurogeita bi ehunen.
- Katastrokoa: Tuteran, 2. poligonoa, 186. lurzatia, 3. azpieremua, 18. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000002403026XZ.
Atalaren oharra: Jabetzaren Erregistroan identifikatutako hiri-unitatea eta egun katastroan dagoena ez datoz bat. Horri dagokionez, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak jakinarazten du horren arrazoia dela espediente bat, zeinetan zuzenketa bat izapidetu baitzen, ordura arte zeuden hiri-unitateei baja eman baitzitzaien eta katastro-erreferentzia berriak esleitu baitziren. Etxebizitza Departamentuak 2024ko abenduaren 20an jakinarazi zuen higiezina librea dela ondorio guztietarako.
- 2. finka: Tuterako 22.239. finka, IDUFIR: 31018000641901.
- Deskribapena: "BEDERATZIGARREN trastelekua, hau da, zero hirurogeita hamalau ehunenen partaidetza zatiezina, 1. lokalarena, Tuterako eraikin honetakoa: Pamplona pasealekua, 6 zenbakia, 2. poligonoa, 186. lurzatia, 6. hiri-unitatea. Pasealeku horretatik, zerbitzu-arrapala batetik sartzen da. Lokalak mila ehun eta hamalau metro eta hirurogeita hamar dezimetro karratuko azalera du, 25.505 zenbakiarekin inskribatuta dago, 96. folioan, 1.831. liburukian, eta ehuneko sei osoko eta hamar ehuneneko partaidetza-kuota du".
- Katastrokoa: Tuteran. 186. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpieremua, 6. hiri-unitatea. 8,00 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000002083280KZ.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2516152