1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5826E/2025 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita "Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak" emateko deialdirako gastua. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 832561.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 22ko 1993E/2025 Ebazpenaren bidez, 635.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko, 2025eko gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1993E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du guztira 299.560,50 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimentzea 299.560,50 euroko zenbatekoa, 2025eko gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko azaroaren 25ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2515613