1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
133/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 19koa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Europako atalaseak eguneratzen dituena.
ZIOEN AZALPENA
Batzordeak 2025eko urriaren 22an onetsitako 2025/2152 eta 2025/2151 (EB) erregelamendu delegatuek, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak aldatu dituztenek, kontratuak adjudikatzeko prozeduretan aplikatu beharreko atalase berriak ezarri dituzte zuzentarau horien aplikazio eremuko kontratuetarako, 2026-2027 biurtekorako. Honako hauek dira atalaseak:
- 5.404.000 euro, obra-kontratuetarako eta obra-emakidako kontratuetarako.
- 216.000 euro, hornidura- eta zerbitzu-kontratuetarako eta zerbitzu-emakidako kontratuetarako.
Arau horiek Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu orduko aplikatu behar badira ere, segurtasun juridikoa dela-eta komeni da foru legearen testua Europako araudira egokitzea.
Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko 2.a) apartatuan Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege horren artikuluetako zenbatekoak eta epeak egokitzeko, Europar Batasunak zenbatekoari eta iraupenari buruz ezartzen duenari jarraikiz.
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko azaroaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Europako atalaseak.
1. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 79.2 artikuluan eta 89. artikuluko 1.a) apartatuan ageri den 221.000 euroko zenbatekoaren ordez 216.000 eurokoa ezartzea.
2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 89. artikuluko 1.b) apartatuan ageri den 5.538.000 euroko zenbatekoaren ordez 5.404.000 eurokoa ezartzea.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, edo argitaratu eta biharamunean, egun hori baino geroago argitaratzen bada.
Iruñean, 2025eko azaroaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2515191