247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

136E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez Izai Sanz Fernández jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Izai Sanz Fernández jauna izendatzea, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru. Izendapenak 2025eko azaroaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2515468