2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko 918. eta 919. lurzatietan. Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko azaroaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena Imarkoaingo 3. poligonoko 918. eta 919. lurzatietan teilatu-hegalerainoko gehieneko altuera aldatzea. Brickhome Promoción y Construcción SLk sustatu du, José Luis Salinas Garín arkitektoak idatzitako agiriari jarraikiz.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2025eko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Xehetasun-azterketa (PDFa)
Iragarkiaren kodea: L2515029