247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa Gorraizko UC-6an. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2025eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua, Gorraizko C.6.33 eta C.6.34 lurzatiei eragiten diena, Jesús Javier Barriuso de Miguelek eta Elisa María Zabalza Ricok sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko azaroren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Behin betiko onespena (PDFa)

Iragarkiaren kodea: L2515089