2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Xehetasun-azterketa, Etxalekuko 8. poligonoko 82. lurzatian. Behin betiko onespena
Imozko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egindako bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Maite Irigoyenek eta Duma Pinok Etxalekuko 8. poligonoko 82. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean jarri zen 20 egun balioduneko epean, dagozkion iragarkiak egin ondoren, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Imotzen, 2025eko azaroaren 18an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Xehetasun-azterketa (PDFa)
Iragarkiaren kodea: L2515165