247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lote bakarra, Azako meaka, Kamio zelai (pagoa) eta Intsusti (haritz gorria) alderdietan. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 3ko 153/2025 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:

a) Pagoa (Fagus Sylvatica):

  • 5.134,62 m³ enbor txiki eta 2.200,55 m³ egur, guztira 145.236,28 euroan zenbatetsiak.

b) Haritz gorria (Quercus Rubra):

  • 125,36 m³ enbor txiki eta 232,81 m³ egur, guztira 11.730,29 euroan zenbatetsiak.

Beraz, lotearen guztizko zenbatespena 156.966,57 eurokoa da (BEZik gabe).

Eskaintzak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxian aurkeztuko dira Eratsungo Udalaren erregistroan edo egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskaintzekin batera aurkeztu beharko da hasierako prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 3.139,33 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Eratsunen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2515900