247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, Moncayo, José Alonso Ruiz eta María Teresa Sáenz de Heredia kaleek mugatutako etxe-uhartean. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2025eko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

IKUSIRIK:

1. José Miguel García Pérezek aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroa: 2025/2757), non eskatzen baita Corellako Moncayo, José Alonso Ruiz eta María Teresa Sáenz de Heredia kaleek mugatutako etxe-uharteari dagokion xehetasun-azterketa izapidetzeko.

2. Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abuztuaren 13an hartutako erabakia, aipatutako xehetasun-azterketa hasiera batez onesten duena.

3. Espedientea jendaurrean paraturik (2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.

Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.

Kontuan harturik Hirigintza Batzordeak, 2025eko urriaren 28an eginiko bilkuran, aldeko txostena eman zuela.

Horiek horrela, eta bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea José Miguel García Pérezek aurkeztutako xehetasun-azterketa, Corellako Moncayo, José Alonso Ruiz eta María Teresa Sáenz de Heredia kaleek mugatutako etxe-uharteari dagokiona.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei helaraztea.

Hirugarrena.–Espedientea bidaltzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezan.

Corellan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Xehetasun-azterketa (PDFa)

Iragarkiaren kodea: L2514780