247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Akats zuzenketa, familia-langilearen izendapenaren argitalpenean

2025eko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitara eman zen familia-langilearen izendapen bat. Bertan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

Lehena.–Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar egoitzaren zerbitzura.

Honela behar du:

Lehena.–Artaxoako Udalaren zerbitzura, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aritzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2515655