1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
137/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 26koa, Rubén Palacios Goñi jauna Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko azaroaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Rubén Palacios Goñi jauna Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2025eko azaroaren 27tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2515632