247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

782/2025 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onesten baita eskola-orduetatik kanpo euskarazko kultur jarduerak egiteko, Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta, 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitarte. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 867708.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak aldeko txostena aurkeztu du deialdi bat onets dadin 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitarte egiten diren euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko.

Dirulaguntza jasotzeko, diziplina artistiko-kulturaletako jarduerak izan behar dute (antzerkia, kantua, musikala, bertsolaritza edo olerkigintza), zeinetan protagonistak unibertsitateaz kanpoko ikasleak diren, Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetakoak. Jarduera horiek euskara hutsez eginen dira, eta azken helburua ikuskizun baten emanaldia egitea izanen da, herritar guztiei irekia.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskaera aurkeztu behar dute, ikuskizunaren protagonistak izanen diren ikasleen izenean, irakaskuntza arautuaren hezkuntza esparruko guraso elkarteek, fundazioek, federazioek edo herri ekimeneko kooperatibek. Horiek guztiek Nafarroako Gobernuaren Elkarteen eta Fundazioen Erregistroan alta emanda egon behar dute.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntza deialdi bat onestea euskarazko kultur jarduerak egiteko, Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta, 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitarte. Deialdiarekin batera, haren oinarriak ere onesten dira, ebazpen honen 1. eranskinean bildu direnak.

2. Behar den gehieneko gastua baimentzea, 20.000,00 euro, partida honen kargura: 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta 2025eko gastuen aurrekontuko "Eskolaz kanpoko kultur jarduera euskaraz egiteko dirulaguntza" izeneko 42001-42400-4816-322002 partidaren baliokidea dena, partida horretan kreditua baldin badago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio (Berriak - Gaur-gaurkoa) eta www.nafarroa.eus (Tramiteak) webguneetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari eta Euskara Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2025eko azaroaren 7an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–EUSKARAZKO KULTUR JARDUERAK DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea dirulaguntzak ematea da, norgehiagokako araubidean, eskola-orduetatik kanpo egiten diren euskarazko kultur jardueretarako, zeinetan protagonistak unibertsitateaz kanpoko ikasleak diren, Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetakoak, eta non azken helburua kultur ikuskizun baten emanaldia egitea izanen den (herritar guztiei irekia eta euskara hutsez egina). Jarduerok ikuskizunak izanen dira: antzerkia, kantua, musikala, bertsolaritza edo olerkigintza.

Deialdi honek 2025-2026 ikasturtea hartzen du, 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean.

Jarduera horiek egiteko laguntzetarako eskaera aurkeztu behar dute, ikuskizunaren protagonistak izanen diren ikasleen izenean, irakaskuntza arautuaren hezkuntza esparruko guraso elkarteek, fundazioek, federazioek edo herri ekimeneko kooperatibek. Hori egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren Elkarteen eta Fundazioen Erregistroan alta emanda egon behar dute.

Eranskin honetako baldintza guztiak betetzen dituzten jarduerak diruz laguntzen ahalko dira diruz, aurrekontu-kreditua dagoen bitartean.

1.2. Deialdiak bi helburu ditu: batetik, eremu ez-akademikoetan euskararen erabilera sustatzea, eta, bestetik, ikasle euskaldunak motibatzea, euskarazko kultura-ekoizpenean protagonistak izan daitezen.

2. Entitate onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute irakaskuntza arautuaren hezkuntza esparruko guraso elkarteek, fundazioek, federazioek edo herri ekimeneko kooperatibek, alta emanda badaude Nafarroako Gobernuaren Elkarteen eta Fundazioen Erregistroan.

2.2. Laguntzaren entitate onuradun izateko baldintzak:

Deialdi honen dirulaguntza eskatzen ahalko dute irabazi-asmorik gabeko entitateek, hala nola irakaskuntza arautuaren hezkuntza esparruko guraso elkarteek, fundazioek, federazioek edo herri ekimeneko kooperatibek, aisialdiko jarduerak antolatzen badituzte eskola-orduetatik kanpo, dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomikoan, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

–Beren jarduera irakaskuntza arautuaren esparruan egitea.

–Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatua egotea.

–Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dagozkion ziurtagirien bidez frogatzea (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza), edo erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, 4. eranskinean erantsitako ereduaren arabera, baldin eta aurreko betebeharretan aipatzen diren aitorpenak edo dokumentuak aurkeztera behartuta ez badaude.

–Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinatuta ez izatea, finantzatu nahi den proiektuari dagokionez. Laguntza hauek bateragarriak izanen dira beste administrazio publiko batzuek emandakoekin, baldin eta bien baturak ez badu gainditzen jardueraren gastua. Horretarako, beste administrazio, entitate edo pertsona publiko edo pribatu batzuei eskatutako eta/edo haiengandik jasotako dirulaguntzen gaineko adierazpena aurkeztu behar da, zehaztuta eskatutako zenbatekoa, entitatearen izena eta lortutako zenbatekoa, 6. eranskinaren arabera.

–Jardueretan parte hartzen duten langileek, adingabeekin harremanetan egon ohi direnek, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboak izatea, eta horiek Hezkuntza Departamentuaren eskura egotea, egiazta ditzan.

–Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

–Xedeak edo helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduna, antolaketa edo estatutuak gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioen aurkakoak ez izatea.

–Berdintasunerako Foru Legean edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak urratu ez izana.

3. Diruz lagundutako jarduera motak eta kanpoan utzitako jarduerak.

3.1. Jarduera diruz lagungarriak. Baldintza hauek guztiak bete behar dira:

–Diziplina artistiko hauetako kultur jarduerak: antzerkia, antzerki musikatua (musikala), kantua, bertsolaritza edo olerkigintza.

–Jardueretan ikasleek ahoz eman behar dute euskarazko testu bat, halako moduz, ezen hori izanen baita bukaerako ikuskizun edo emanaldiaren funtsezko eta ezinbesteko osagaia.

–Jardueren azken helburua izanen da kultur ikuskizun baten emanaldia egitea, euskara hutsez egina eta herritar guztiei irekia.

–Jarduerak eskola-orduetatik kanpo eginen dira, ikastetxe barnean nahiz ikastetxetik kanpo, eta lehen aipatutako entitateek antolatuko dituzte (irakaskuntza arautuaren hezkuntza esparruko guraso elkarteek, fundazioek, federazioek edo herri ekimeneko kooperatibek).

–Jardueren eta ikuskizunaren protagonistak unibertsitateaz kanpoko ikasleak izanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetakoak.

3.2. Baztertutako jarduerak.

–Ikasturte bukaerako eskola festak.

–Euskara hutsez ez diren jarduerak.

–Eskolako oporraldietan egiten diren jarduerak.

–Eskolaz kanpoko edo eskola-orduetatik kanpo egindako jarduera oro, ez baditu 3.1 oinarriko baldintza guztiak betetzen.

4. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

4.1. Erabilgarri dauden kredituen mugen barnean, deialdi honetara bideratutako gehieneko zenbatekoa: 20.000 euro.

4.2. Aurrekontu-partida: 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta 2025eko gastuen aurrekontuko "Eskolaz kanpoko kultur jarduera euskaraz egiteko dirulaguntza" izeneko 42001-42400-4816-322002 partidaren baliokidea dena, partida horretan kreditua baldin badago.

4.3. Bakoitzarentzako gehieneko kopurua, eta kopuru hori zehazteko irizpideak: entitate bakoitzari gehieneko muga bat ezarriko zaio: aurrekontuan onartutako gastuaren %70 gehienez; eta nolanahi ere, dirulaguntza ez da 5.000 eurotik gorakoa izanen.

4.4. Hainbanaketa egiteko aukera.

Eskaera guztiei erantzun ondoren, horretarako bideratutako partidan diru erabilgarririk gelditzen bada, hainbanaketa bat aplikatuko da, eskaera guztiei beharrezkoa den ehunekoa igoz, baina, betiere, 4.3 oinarrian ezarritako 5.000 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

4.5. Diruz lagungarriak ez diren kontzeptuak:

–Adierazitako egunean jardueraren xede den kultur ikuskizunaren emanaldia egiteko erabili behar ez diren espazioen alokairua; halakoetan, emanaldi bakarrari dagokiona soilik lagunduko da diruz.

–Eszenografiak eta irudi, soinu eta argiztapeneko ekipo teknikoen alokairuak sortzen dituen kostuak, azken emanaldian haiek ez erabiltzeagatik sortzen ez direnak; halakoetan, emanaldi bakarrari dagozkionak bakarrik lagunduko dira diruz.

–Jarduera prestatzen parte hartzen duten ikasleei edo tutore-lanak egiten dituzten irakasleei zuzendutako edozein prestakuntza mota.

–Egin beharreko jarduera prestatzearekin zuzenean lotuta dauden eta hirugarrenei (dirulaguntza eskatzen duen fundaziotik, guraso elkartetik, kooperatibatik... kanpokoak) kontratatzen ahal zaizkien kontzeptuak, merkatura egokitutako prezio zehatz batera egokitzen ez badira. Horretarako, hirugarrenen hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gutxienez, eta hirugarren horiek ezin izanen dute, inola ere, inolako lan-harremanik izan entitate eskatzailearekin.

4.6. Jasotako dirulaguntzak ez du inola ere gaindituko aurkeztutako aurrekontua.

5. Entitate onuradunaren betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, entitate onuradunaren betebeharrak dira atal honetan ezartzen direnak.

5.1. Entitate onuradunek proiektua onartutako moduan eta datetan garatu beharko dute, eta diruz lagundutako jardueraren garapenean gertatutako edozein gorabehera jakinarazi, gertatzen den unean. Proiektuan edozein aldaketa egiteko organo kudeatzailearen adostasuna beharko da, eta horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak ez badu proiektua funtsean aldatzen.

5.2. Entitate onuraduna behartua dago diruz lagundutako jardueren publizitatea egitera eta jarduera horien publizitate-euskarrietan Hezkuntza Departamentuaren logotipoak erakustera, "Laguntzailea/Colabora" testua erantsita. Logotipo horiek Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalean eskatuko dira. Testuak ele bitan editatuko dira (euskaraz eta gaztelaniaz).

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logotipoa jartzea inprimatutako materialean (eskuorriak, kartelak). Hala ere, hedabide telematikoetan, webgunean eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldaketa eginen da, eta Hezkuntza Departamentuaren logotipoa sartuko, aurreko ataleko baldintzei jarraituz.

5.3. Aurkeztea 12. oinarriko 2. atalean aipatzen diren justifikazio agiriak, baita 5. eranskina ere, behar bezala betea.

5.4. Genero ikuspegia proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan. Hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabili beharko dira.

5.5. Entitate onuradunek, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradun diren entitateen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa, bat etorriz Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoarekin, foru lege horretan ezarritakoaren arabera hala badagokie.

Adierazpenaren eredua (8. eranskina) eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/, edo dirulaguntza hau kudeatzen duen Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, entitate onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

5.6. Deialdi honetan diruz lagundutako proiektua egiteko erabiltzea laguntza, ez beste edozertarako.

5.7. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

5.8. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak onartzea.

5.9. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

5.10. Entitateak garaiz eman beharko du egiten dituen jarduerei buruzko informazioa, aldian behin Nafarroako Gobernuaren webgunean eta beste hedabide batzuetan zabal dadin.

6. Eskaeren aurkezpena, epea eta dokumentazioa.

6.1. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez, edo, bestela, aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetako edozeinetan.

Entitateetako lehendakariek edo ordezkariek egin beharko dituzte eskaerak.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.3. Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskuragarri dago, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetako edozeinetan, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin. Eskuragarri dagoen eskabide ereduarekin (2. eranskina) bat ez datozen eskabideak ez dira aurkeztutzat joko.

6.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabide orokorrari deialdi honen eranskinak erantsiko zaizkio. Nolanahi ere, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea, 2. eranskinaren araberakoa.

b) Programatutako jardueraren edo jardueren azalpen-memoria laburra, proposamena 8. puntuan ezarritako irizpideen arabera behar bezala baloratzeko behar diren alderdiak zehazten eta garatzen dituena. Gehieneko luzera: 5 orrialde, DIN A4 formatuan.

Memoriak honako hauek jaso beharko ditu berariaz:

–Lortu nahi diren helburuak.

–Tokiko kultur agendari egindako ekarpena, interesari eta aniztasunari dagokienez.

–Programatutako jarduera, antolaketa-alderdiak eta ikastetxeetan aurreikusitako aldez aurreko lana, kalitatea bermatzeko.

–Zer ikusle motari zuzendua dagoen, egutegia eta tokia (zehaztu edukiera eta zenbat jende aurreikusten den).

–Jarduerak arlo hauetan egiten duen ekarpena: metodologia aktiboak sustatzea, euskara erabiltzea, ikasleak motibatzea eta euskarazko kultur ekoizpenen sortzaile gisa duten ahalmenaz jabetzea.

–Entitate eskatzailearen ibilbidea eta aurretik egindako lanak, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko garrantzitsuak direnak.

c) Jardueren aurrekontua, 3. eranskinari jarraikiz.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, 4. eranskinaren araberakoa.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (7. eranskina), banku entitateak betea eta zigilatua. Agiri hori helbide honetan ere jasota dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak

Foru Ogasunarekiko eta/edo Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duten adierazpenak edo agiriak aurkeztu behar badituzte, dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskatzaileei 10 egun naturaleko epea emanen zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko. Halakorik egiten ez badute, eta epea iraganik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarri guztiak onartzea.

7. Bateragarritasuna.

Beste administrazio publikoren batek kultur jarduera berberetarako laguntza eman badie eskatzaileei, administrazio horrek egindako egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, emandako zenbatekoa adierazten duena, eta laguntza horren eta Hezkuntza Departamentuak emandakoaren batura ez da inoiz izanen egindako gastua baino handiagoa, ez eta 4.3 oinarrian ezarritako diru-mugatik gorakoa ere. Edonola ere, entitate eskatzaileak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio zer laguntza eskatu edo jaso duen, 6. eranskinaren arabera.

Jarduera diruz lagunduko da kontuan izan gabe zenbat emanaldi eginen diren edo emanaldia zenbat egoitzatan eskainiko den.

8. Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Aurkezten diren jarduerak baloratuko dira kontuan hartuta deialdi honetako 1. oinarriko 1.1 eta 1.2 ataletan adierazitako betebeharrak, moduak eta balorazio lehentasunak, honako baremo honen arabera (100 puntu, gehienez): Programatutako jardueren kalitatea

1. Programaturiko jardueraren interesa: tokiko kultur agendari egiten dion ekarpena, aniztasunari dagokienez.

2. Programatutako jardueraren kalitatea: plangintza eta aldez aurreko lana.

20 puntu

20 puntu

Guztira:

40 puntu, gehienez

Eragiteko gaitasuna, bideragarritasuna eta jarraitzeko bokazioa

3. Entitate eskatzaileak kulturaren arloan duen ibilbidea eta aurretik egindako lanak.

4. Programatutako jarduerarekin jarraitzeko bokazioa.

10 puntu

10 puntu

Guztira:

20 puntu, gehienez

Eragina ikasleen motibazioan eta jarreran

5. Metodologia aktiboak sustatzea.

6. Ikasleek euskara erabil dezaten sustatzea.

7. Euskararekiko motibazioa eta jarrera hobetzea, euskara jarduera atsegingarriekin lotuz.

8. Kultur eragile eta sortzaile gisa duten ahalmenaz jabetzea.

10 puntu

10 puntu

10 puntu

10 puntu

Guztira:

40 puntu, gehienez

Gutxienez 60 puntu lortu beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko. Aurrekontua nahikoa ez bada, puntuazio ordenaren arabera banatuko da.

9. Eskaerak ebaluatzeko balorazio organoa.

Balorazio batzordea honako hauek osatuko dute:

–Euskara Ataleko burua.

–Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua.

–Euskara Ataleko irakaskuntzako aholkulari bat.

Balorazio batzordeak eskaera guztiak baloratu eta esleituko ditu deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera.

10. Deialdiaren ebazpena.

Hautapen batzordeak esleipen prozesuaren behin-behineko emaitzak zerrenda batean argitaratuko ditu, web-orri hauetan ("Berriak" menua-"Gaur-gaurkoa" atala):

–https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/actualidad (gaztelaniaz).

–https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actualidad (euskaraz).

–Nafarroako Ataria (www.nafarroa.eus).

Izapideak harpidetzeko aukera emanen du, interesdunak informazioa denbora errealean jaso ahal izan dezan.

Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

–Behin-behinean esleitu diren eskaeren zerrenda.

–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.

Entitate eskatzaileek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote hautapen batzordeari, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda hori argitaratzen denetik. Epe hori iraganik, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, esleitutako laguntzen behin betiko zerrenda argitaratuko du batzordeak, eta ebazpena jakinaraziko die laguntza esleitu zaien entitateei. Zuzenketarik egiten ez badute, horretarako epea bukaturik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko du deialdi hau, batzordearen proposamenarekin bat, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

11. Dirulaguntzaren ordainketa.

Entitate bakoitzari transferentzia bidez ordainduko zaio dirulaguntza, jarduera egin eta 12. oinarrian aipatzen den justifikazioa aurkezteko betebeharra bete ondoren.

–Aurkezten den justifikazioa onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, azken dirulaguntza proportzionalki murriztuko da.

–Baldin eta, gastuen justifikazioa aurkeztu ondoren, balorazio batzordeak erabakitzen badu laguntza esleitu zaion entitate bati emandako dirulaguntza errebokatzea edo murriztea, esleitutako zenbatekoa laguntza esleitu zaien gainerako entitateen artean banatuko da, 4. oinarrian ezarritakoaren arabera. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan gertatzen den edozein aldaketak berekin ekartzen ahalko du laguntza emateko ebazpena aldatzea.

Laguntza hauen onuradun diren entitateak Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien informazio guztia ematera behartuta daude, eta behar diren finantza kontrolerako jarduketen menpe geldituko dira. Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

12. Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: ezarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, "justifikazio kontu sinplifikatua" modalitatea erabiliko da.

2. Justifikazioa egiteko modua: emandako dirulaguntzaren justifikazioa indarreko legeriaren arabera eta 5. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan (egoitza elektronikoaren bidez, www.nafarroa.eus helbidean), edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetatik edozeinetan, honako dokumentazio honekin batera:

–Oinarrien 5.2 puntuan ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatzen duen adierazpena (egindako publizitatearen ale edo kopia bat).

Justifikazio kontu sinplifikatuak dokumentazio hau izanen du:

a) Jarduketa memoria bat, justifikatzeko betetzen dituela dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak. Bertan azalduko ditu egindako ekintzak eta lortutako emaitzak. Hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabili beharko dira. Egindako publizitatearen justifikazioa ere erantsiko da (5. eranskina).

b) Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, hartzekoduna eta agiria identifikatuta, baita zenbatekoa, jaulkipen eguna eta ordainketa eguna ere (5. eranskina).

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko.

Agiriak (fakturak eta gastuen frogagiriak) hurrenkeran zenbakituko dira (dok. zk.: 1, 2, 3...) eta gastuak justifikatzeko taulan ageri den ordena berean aurkeztuko dira.

d) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo ordainagiria ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita (6. eranskina). Argi eta garbi zehaztuko da zein jarduera zehatzek jaso duten dirulaguntza.

f) Hala balegokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, baita haietatik eratorritako interesena ere.

Organo emaileak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu beharrezkotzat dituen egiaztagiriak, dirulaguntza egoki aplikatu dela arrazoiz frogatzeko. Horretarako, onuradunari eskatzen ahalko dio entitate onuradunari hautatutako gastuen egiaztagiriak igortzeko.

5. eranskineko berariazko inprimakian aurkeztuko dira a), b) eta c) atalak.

Ekintza irabazizko ekintza bihurtzen bada, Hezkuntza Departamentuak emandako dirulaguntza itzuli eginen da, lortutako onuraren arabera.

3. Justifikazioa egiteko epea: 2026ko uztailaren 31ra arte, egun hori barne, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan (egoitza elektronikoaren bidez eskuragarri, www.nafarroa.eus helbidean), edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetatik edozeinetan, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

Justifikatzeko epeak luzaezinak izanen dira, eta ez da onartuko epetik kanpo iristen den dokumentaziorik.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako informazio osagarria eskatzeko eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko. ARAU hauetatik edozein betetzen ez bada, emandako dirulaguntza baliogabetu eginen da; halaber, ikastetxe onuradunak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, dirulaguntza ordaindu zenetik aurrera sortutako legezko berandutze-interesak gehituta, eta hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea galduko du.

13. Itzultzeko arrazoiak.

Jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, baita berandutze-interesa ordaindu ere, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, atal honetan adierazten diren kasuetako bat gertatuz gero:

a) Dirulaguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo ematea eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua burutu gabe uztea, osorik nahiz hein batean, edo ez jokatzea laguntza emateko oinarri izan den jokabideari jarraikiz.

c) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea, edo behar bezainbat ez justifikatzea.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den eta dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren.

e) Administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak ez betetzea, edo onuradunek hartutako konpromisoak ez betetzea, baldin eta ez-betetze horiek zerikusirik badute helburuak lortzeko, jarduera egiteko edo proiektua gauzatzeko moduarekin edo dirulaguntza emateko oinarri izan den jokabidea hartzearekin.

f) Administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak ez betetzea, edo onuradunek dirulaguntza onartzean hartutako konpromisoak ez betetzea, goian adierazitakoez aparte, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den eta dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren.

g) Publizitateari eta zabalkundeari buruz ezarritako neurriak ez betetzea, agirietan eta propagandan ez aipatzeagatik jarduera Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundu duela, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuetan.

14. Borondatezko itzulketa.

1. Borondatezko itzulketa da entitate onuradunak Administrazioak inolako errekerimendurik egin gabe egiten duena.

2. 887/2006 Errege Dekretuaren 90. artikuluan xedatutakoaren arabera, entitate onuradunak bere ekimenez itzultzen ahalko du Hezkuntza Departamentuak emandako dirulaguntza, hark errekerimendurik egin gabe.

3. Horretarako, lehenik eta behin, entitate onuradunak dirulaguntza itzultzeko eskaera eginen du, eta horren arrazoiaren berri emanen du.

Entitate onuradunak eskatuta itzuliko da dirulaguntza, ordainketa-gutun bidez. Hezkuntza Departamentuak entitate onuradunari emanen dio ordainketa-gutuna.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari lotuko zaio.

16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, araudi honetan ezarritakoa aplikatuko da:

–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

17. Errekurtsoen araubidea.

Interesdunei haien eskubideak eta interesak ukitzen dituzten ebazpenak eta administrazio-egintzak jakinaraziko zaizkie, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak eta hurrengoek ezarritakoarekin.

Oinarri hauen aurka eta oinarriak betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, errekurtso hau jartzen ahalko da:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

18. Beste kontu batzuk.

Datu pertsonalen tratamendua.

Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

Helburua: zerbitzu horrek aurreikusitako dirulaguntzak edo laguntzak kudeatzea, kasuan kasuko deialdia edo laguntza arautzen duten oinarri edo arauen arabera.

Emandako dirulaguntzak edo laguntzak emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzea.

Eskubideak: datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta beste eskubide batzuk ere. Eskubide horiek baliatzeko, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura jo behar duzu, edo euskaraatala@navarra.es helbide elektronikora idatzi.

Informazio gehigarria: datuen tratamenduei buruzko informazio gehigarri eta zehatza Hezkuntza Departamentuaren webgunearen egoitza elektronikoan dago eskuragarri.

Eskabidean edo bizikidetzari buruzko adierazpen atxikian datuak falta badira edo faltsutzen badira, edo aurkeztutako agiriak faltsuak badira, eskaeraren deuseztasuna deklaratuko da, eta egileek izan ditzaketen erantzukizunengatik erantzun beharko dute.

2. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKABIDEA

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NANa, IFZa, AIZa, IFKa

HELBIDEA

HERRIA

P. KD.

TELEFONOA

(BEHAR EZ DENA EZABATU)

BERE IZENEAN EDO HONAKO HAU ORDEZKATUZ

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NANa, IFZa, AIZa, IFKa

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NANa, IFZa, AIZa, IFKa

HELBIDEA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

P. KD.

HERRIA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Xede honetarako dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia ezaguturik (20.......(e)ko ............... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ....................aren ...........(e)(a)n argitaratua): ....................................................................................................................................................

ESKATZEN DIO: Kontuan har bedi eskabide hau, eta, horretarako, agiri hauek aurkezten ditu:

Eskatzailea nor den egiaztatzen duten agiriak, eta, hala badagokio, haren izenean diharduenaren ordezkaritza egiaztatzen dutenak.

Erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita pertsona edo entitate eskatzaileak betetzen dituela Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean eta deialdian eskatzen diren baldintzak, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela, deialdi honen 4. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Pertsona edo entitate eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko agiriak, deialdiaren 2.2 atalean adierazitakoaren arabera.

Beste edozein administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako eta/edo jasotako dirulaguntzen aitorpena, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, entitatearen izena eta lortutako zenbatekoa. (6. eranskina).

Jardueren zerrenda, zeinetarako eskatzen den eta erabiliko den dirulaguntza, 3. eranskinaren arabera.

Deialdiaren 6.4 atalean aipatutako agiriak.

Iruñean, (e)ko aren (e)(a)n

Sinadura

DATUEN BABESA-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua da Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren dirulaguntza kudeatzeko erabiliko diren datu pertsonalen arduraduna. Datuak legezko betebeharren bat dagoenean baino ez zaizkio jakinaraziko Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari, eta Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritakoarekin bat argitaratuko dira. Datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, bai eta datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea ere. Horretarako, Erregistro Orokorrera jo beharko duzu (San Domingo kalea 8, 31001 Iruña), edo egoitza elektronikora. Tratamenduen zerrenda eta informazio osagarria pribatutasun politikari buruzko atalean kontsultatzen ahal dituzu, helbide honetan: www.nafarroa.eus.

3. ERANSKINA.–JARDUEREN ZERRENDA

3. ERANSKINA

JARDUEREN ZERRENDA, ZEINETARAKO ESKATZEN DEN ETA ERABILIKO DEN DIRULAGUNTZA

KONTUAN HARTU BEHARREKO DATU INTERESGARRIAK

* Gastuak xeheki zehaztu, partiden arabera.

* Diru-sarreretan honako hauek sartu: jasotako dirulaguntzak, ikasleen ekarpenak, etab.

* Edozein diru-sarrera mota sartu behar da.

AURREIKUSIAK

AURREIKUSITAKO JARDUEREN IZENA

BAKOITZA EGITEKO AURREIKUSTEN DEN DATA

JARDUERA
BAKOITZAREN
KONTZEPTUA

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

DENERA

0,00 euro

0,00 euro

4. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA / DECLARACIÓN RESPONSABLE

IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS

NANa, IFZa, AIZa

DNI, NIF, NIE

ONDOKO ENTITAREAREN ORDEZKARI GISA

ACTUANDO EN REPRESENTACIÓN DE ENTIDAD

IFZ ZENBAKIA

CON NIF NÚMERO

ADIERAZTEN DUT / DECLARA

1.–Ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela behartuta Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagozkien aitorpen edo agiriak aurkeztera.

2.–Ordezkatzen dudan entitateak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan izena emanda duela, eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak ez duela aldaketarik izan.

3.–Ordezkatzen dudan entitateak Nafarroako Entitateen Erregistroan izena emanda duela, eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak ez duela aldaketarik izan.

4.–Jarduera egiten duten eta adingabeekin ohiko harremana duten pertsonek betetzen dituztela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan eta Boluntariotzari buruzko 45/2015 Legearen 8.4 artikuluan aurreikusitako baldintzak, eta konpromisoa hartzen dudala artikulu horretan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eskatu eta gordetzeko, jarduera egiten den bitartean, bai eta Hezkuntza Departamentuak egiazta ditzan eskatuz gero aurkezteko ere.

5.–Helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduna, antolaketa edo estatutuak ez direla gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioen aurkakoak.

6.–Betetzen dituztela Berdintasunerako Foru Legean edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak.

7.–Ordezkatzen duen erakundea ez dela administrazio-zehapen irmorik betetzen ari, ezta epai irmo kondenatzailerik ere, edo, hala badagokio, ez dagoela sexuaren edo generoaren ziozko bereizkeriatzat jotzen diren lan-jardunbideak gauzatzeagatik edo onartzeagatik ezarritako zehapenik edo kondena-epairik bete gabe.

Eta horrela jasota gera dadin Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan, euskarazko eskolaz kanpoko kultura-jarduerak egiteko 2025/2026 ikasturtean, Nafarroako irabazi asmorik gabeko entitateen dirulaguntza eskaeraren ondorioetarako, sinatzen dut agiri hau.

1.–Que la entidad que representa no está obligada a presentar declaraciones o documentos referidos a cumplimiento de obligaciones con Hacienda Foral y con la Seguridad Social.

2.–Que la entidad que representa se encuentra inscrita en el Registro de Asociaciones de Gobierno de Navarra, no habiendo sufrido modificación alguna la documentación presentada para dicho registro.

3.–Que la entidad que representa se encuentra inscrita en el Registro de Asociaciones del Gobierno de Navarra, no habiendo sufrido modificación alguna la documentación presentada para dicho registro.

4.–Que las personas que desarrollan la actividad y que tienen contacto habitual con menores cumplen los requisitos previstos en el artículo 13.5 de la Ley Orgánica 1/1996, de Protección Jurídica del Menor y artículo 8.4 de la Ley 45/2015, del Voluntariado y que me comprometo a recabar y conservar los certificados que acreditan el cumplimiento de los requisitos exigidos por el citado artículo, durante todo el desarrollo de la actividad, así como a su presentación a requerimiento del Ayuntamiento para su comprobación.

5.–Que los fines u objetivos, sistema de admisión o acceso, funcionamiento, trayectoria, actuación, organización o estatutos no son contrarios a los principios de igualdad entre hombres y mujeres.

6.–Que cumplen las obligaciones establecidas en la Ley Foral de Igualdad o en la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo para la igualdad efectiva de hombres y mujeres.

7.–Que la entidad que representa no está cumpliendo sanciones administrativas firmes ni una sentencia firme condenatoria o, en su caso, de no estar pendiente de cumplimiento de una sanción o sentencia condenatoria impuesta por ejercer o tolerar prácticas laborales consideradas discriminatorias por razón de sexo o de género.

Y para que así conste ante el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra, a los efectos de la solicitud de subvenciones para actividades extraescolares culturales en euskera de las entidades sin ánimo de lucro de Navarra para el curso 2025/2026.

Iruñea, 2026ko aren a

Pamplona, de de 2026

SINADURA

FIRMA

5. ERANSKINA.–DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUEREN JUSTIFIKAZIOA

EUSKARAZKO KULTUR JARDUERAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA 2025-2026

2025-2026 ikasturtea

Diruz lagundutako jardueren justifikazioa

ENTITATEA

IFZa

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAREN IZENA

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAREN DESKRIBAPENA

JARDUERAREN GARAPENAREN BALORAZIOA

DATAK, ORDUTEGIA ETA TOKIA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA

JARDUERAREN PUBLIZITATEA EGIN AL DA?

EGINDAKO JARDUERAREN GASTUEN ETA INBERTSIOEN ZERRENDA SAILKATUA (*)

HORNITZAILEA

HORNITZAILEAREN IFKa

DOKUMENTU ZENBAKIA

AGIRIAREN
DATA

ORDAINKETAREN DATA

KONTZEPTUAK

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

BEHAR BESTE ERANSKIN SARTU

GUZTIRA

0,00

0,00

(*) Organo emaileak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu beharrezkotzat dituen egiaztagiriak, dirulaguntza egoki aplikatu dela arrazoiz frogatzeko. Horretarako, onuradunari eskatzen ahalko dio adierazten diren gastuen egiaztagiriak igortzeko.

6. ERANSKINA.–XEDE BERERAKO DIRULAGUNTZA ESKATZEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA ETA GARDENTASUN-BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA

Erantzukizunpeko adierazpena, xede bererako dirulaguntza eskaerei buruzkoa

Izen-deiturak: .........................................................................................................., helbidea, jakinarazpenen ondorioetarako: ................................................., NANa: ............................................., telefonoa: ..................................., helbide elektronikoa: ......................................................................, nire izenean, edo honako hau ordezkatuz (bidezkoa dena): ........................................................................., helbidea: ..................................................................., IFKa: ......................., telefonoa: ........................................., faxa: ..........................., helbide elektronikoa: ..................................................................................................

Ezagutzen dut ................................................................................................... deialdia, norgehiagokako araubidean xede honetarako dirulaguntzak ematekoa: ...................................................................................................................................................................................................................................

Eskatutako dirulaguntzari dagokionez, ADIERAZTEN DUT:

Deialdi honen xederako, ez dudala eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren inolako dirulaguntzarik, ez nazionalik, ez atzerrikorik.

Deialdi honen xederako, honako dirulaguntza hauek eskatu ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, nazionalak zein atzerrikoak izan:

Deialdi honen xederako honako dirulaguntza hauek eskuratu ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, nazionalak zein atzerrikoak izan:

Eskatutako dirulaguntzak: (adierazi eguna, erakundea eta zenbatekoa):

DATA

ENTITATEA

ZENBATEKOA

Lortutako dirulaguntzak: (adierazi eguna, erakundea eta zenbatekoa):

DATA

ENTITATEA

ZENBATEKOA

Iruñean, 2026ko aren (e)(a)n.

(Sinadura)

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena

Izen-deiturak: ................................................................................................ NANa/IFZa: .......................

Honako hau ordezkatuz: ............................................................................... IFKa: ................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Honakoa adierazten dut dirulaguntza (..............................................................................................................................................................................................................) jaso duen onuradun naizen aldetik:

Maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoak, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu (2018ko 98. NAO, maiatzaren 23koa) .

Foru lege horren 3. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateek gardentasun betebeharra dute inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

c) Urtebetez 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate pribatuak, edo jasotako laguntzek edo dirulaguntzek entitate horien urteko diru-sarreren %20 egiten badute gutxienez, betiere 5.000 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.

Aipatutako mugak gainditzen ote diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua;

b) Kasua bada, organo eskudunak entitateari onartutako aurrekontua edo negozio-zifra, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretakoa.

Bat etorriz aipatu foru legearen 3. eta 12. artikuluetan xedatutakoarekin, honakoa ADIERAZTEN DUT:

Ez dudala gardentasun betebeharrik (aipatutako foru legearen 3. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen ez direlako).

Informazioa aurkeztu dudala .................................................................................-k (dirulaguntza ematen duen organoa) emandako ...................................................................................... dirulaguntzarako eta, beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

Gardentasun betebeharra dudala eta, horrenbestez, 5/2018 Foru Legearen 12. artikuluko 4. apartatuan ezarritako informazioa ematen dut adierazpen honen eranskinean, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten dut.

..........................................(e)n, 20........(e)ko ...........................aren ..........(e)(a)n.

Sinadura: .................................................................................................................................................

Kargua: ....................................................................................................................................................

ADIERAZPEN-EGILEARENTZAKO ARGIBIDE JAKINGARRIAK:

1. Adierazpen hau eta kasuan-kasuan eransten den informazioa modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, dirulaguntza kudeatzen duen administrazio-unitateari zuzendurik.

2. Adierazpen hau igortzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita. Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

3. Entitate onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez egonen da eskura argitaratzen denetik. Epe hori igarota, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du, eta, hala egin ezean, erakunde onuradunak eskatzen ahalko du kentzeko.

Iragarkiaren kodea: F2514709