1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2656E/2025 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira deialdi honetako plazak: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920/2025 Ebazpenaren bidez deialdi honen testua onetsi zen: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruaren azaroaren 28ko 245E/2025 Ebazpenaren bidez, Osasun Mentako Kudeatzailetzarako Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten kategoriarako lanpostuak adjudikatu ziren, eskaini zirenak merezimendu-lehiaketa bidezko aldez aurreko barne egokitzapenaren bitartez. Ebazpen horrekin bat, hortaz, bidezkoa da aipatutako oposizio-lehiaketan deitutako plazak aldatzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi honetako plazak aldatzea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza. Hona hemen aldatu beharrekoa:
–69081, 73436 eta 73679 plazan ordez, 68810, 69478 eta 71575 plazak sartzea deialdian. Plaza guztiak daude Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari atxikita.
2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko abenduaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2515874