1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2584/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruaren kargutik kentzen da Ambrosio María Liceaga Elizalde, berak hala eskatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kudeatzailearen 2025eko martxoaren 14ko 505/2025 Ebazpenaren bidez, Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buru izendatu zen Ambrosio María Liceaga Elizalde, bitarteko gisa.
Ambrosio María Liceaga Elizaldek 2025eko irailaren 12an aurkeztutako instantzia baten bidez, aditzera eman zuen uko egiten diola Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruaren izendapenari.
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak jasotzen duenez -Legegintzako Foru Dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten du-, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarteko gisa betetzeko izendapenak libreki atzera botatzen ahal dituzte izendapen horiek egin dituzten organoek.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Xedatzea Ambrosio María Liceaga Elizalde Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruaren kargutik kendu dadila, hark hala eskatuta, 2025eko abenduaren 14tik aurrerako eraginarekin, egun hori izanen baita haren azken eguna burutzan.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari adieraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.
Iruñean, 2025eko azaroaren 24ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
Iragarkiaren kodea: F2515549