1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3464/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi plaza huts oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2535/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 452/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1666/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, azaroaren 23ko 3063/2022 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpena, urriaren 2ko 3209/2023 Ebazpena, apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpena, urriaren 30eko 4120/2024 Ebazpena eta apirilaren 28ko 1150/2025 Ebazpena.
Plazak aukeratzeko azken ekitaldian, bi plaza ezin izan ziren esleitu, eta egindako azken izendapenaren ondoren, txanda irekiko hiru izangaik uko egin zioten prozedurari.
Azkenik, plazak aukeratzeko ordena ezartzen duen zerrendan hurrengoa den izangai batek uko egin dio prozedurari.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren 5 izangaien aldekoa.
Proposaturiko izangaietatik hiruk uko egin diote erreferentziako hautaketa prozesuari.
Gainerako izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu dutenez, eta egiaztaturik eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapenak egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia.
GARZA AINCIOA, JOSE JAVIER
BERROCAL PEREZ, IÑIGO
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dutela plazaren jabetza, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura; halaber, ebazpena interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | GIDABAIMENA |
Garza Aincioa, Jose Javer | Irekia | 0071498 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña | Eremu Mistoa | | |
Berrocal Perez, Iñigo | Irekia | 0061672 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña | Eremu Mistoa | | |
Iragarkiaren kodea: F2515231