247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

136/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 26koa, kargutik kentzen duena Rubén Palacios Goñi jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko azaroaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Rubén Palacios Goñi jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko azaroaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2515631