247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9414/2025 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Maitane Manrique Sarasola andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta eman zaizkidan ahalmenekin bat (honako hauek eman dizkidate ahalmenak: otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua, zeinaren bidez zehazten baitira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan, eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baitira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Maitane Manrique Sarasola andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikitako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko burua, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko abenduaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 19an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2515365