247. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2613E/2025 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 2an emandako 547E/2025 Ebazpenaren bidez, Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat langileen batzordeak, eta gainontzeko hirurak, berriz, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak bidalitako idazkiaren bidez, proposatu da kide hauen kargualdia bukatzea: Ana Ariztegui Echenique andrea, zeina batzordeburu izendatu baitzen irailaren 3ko 1383E/2021 Ebazpenaren bidez, eta Cristina Villanueva Tres andrea, zeina batzordekide izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez.

Idazki horretan, orobat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposatu du Ana Zambrana Uriel andrea Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea, eta Ariñe Sádaba Ezquer andrea, berriz, batzordekide.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Aríztegui Echenique andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko burua, eta Cristina Villanueva Tres andrea, batzorde horretako kidea, eta biei eskertzea eskainitako arduraldia.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposaturik, Ana Zambrana Uriel andrea Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea, eta Ariñe Sadaba Ezquer andrea batzorde horretako kide.

Horrela, aurrerantzean, honako hauek osatuko dute Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Ana Zambrana Uriel.

Batzordekideak:

–Ariñe Sádaba Ezquer andrea.

–Blanca Sánchez Burgaleta andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 30eko 953E/2022 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen.

–Pedro Aicua Zalduendo jauna, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 2ko 547E/2025 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Sonia Ropero Moriones andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idoia Laspalas Pérez andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/20216 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria:

–Irene Martínez García andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 526E/2024 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2025eko azaroaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2515347