1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
256E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideak eta idazkaria izendatzen baitira.
Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa dauka barneko merkataritzaren arloan, deusetan galarazi gabe prezioen politika orokorra, Estatuko lurraldearen barneko ondasunen joan-etorri librea eta lehiaren defentsari buruzko legeria, hori guztia Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1.d) artikuluan zehaztutakoaren ondorioz.
Eskumen esklusibo hori baliatuz, Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea onetsi zen. Lege horren 63. artikuluaren bidez, Nafarroako Merkataritza Kontseilua eratu zen, arlo horretako organo aholku-emaile eskudun gisa. Kontseilu horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua maiatzaren 15eko 57/2019 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira.
Bada, foru dekretu horren 6.3 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideak izendatzea, merkataritzaren arloko eskumena esleituta duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, hari baitagokio Kontseiluko lehendakaritza. Era berean, beharrezkoa da organo aholku-emaile horretako idazkaria eta haren ordezkoa izendatzea, arau horren 5.1 artikuluak xedatzen duen bezala.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Honako pertsona hauek Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kide izendatzea:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatuz:
–Cristina Sarasa Villaverde andrea, ogasunaren arloan eskumena duen departamentukoa, titular gisa, eta Gonzalo Rubio Ezquieta jauna, ordezko gisa.
–Leyre Iribarren Gil andrea, toki administrazioaren arloan eskumena duen departamentukoa, titular gisa, eta Alexia Mauleón Goñi andrea, ordezko gisa.
–Rafael Araujo Guardamino jauna, lurralde antolamenduaren arloan eskumena duen departamentukoa, titular gisa, eta María Aránzazu Reinares Rodríguez andrea, ordezko gisa.
–Iñaki Mendioroz Casallo jauna, lan arloan eskumena duen departamentukoa, titular gisa, eta Javier Zubicoa León jauna, ordezko gisa.
–Rosa de Luis Aboitiz andrea, kontsumo arloan eskumena duen departamentukoa, titular gisa, eta María Isabel Vidaurre Casado andrea, ordezko gisa.
–Manuel Bermejo Garde jauna, turismo arloan eskumena duen departamentukoa, titular gisa, eta Margarita Cueli Erice andrea, ordezko gisa.
–Alejandro Alonso Zapata jauna, merkataritza arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendari gisa.
–Pablo Ezcurra Fernández jauna, merkataritza arloan eskumena duen zuzendaritzako zuzendari nagusi gisa.
b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz:
–Ladis Satrustegui Alzugaray jauna, titular gisa, eta Jon Gondán Cabrera jauna, ordezko gisa.
–Mikel Armendáriz Barnechea jauna, titular gisa, eta Tirso Calvo Zardoya jauna, ordezko gisa.
c) Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala ordezkatuz:
–José Andrés Palacios Ferrer jauna, titular gisa, eta Eva Fontecha Heras andrea, ordezko gisa.
–Iñaki Puncel Pardo jauna, titular gisa, eta Paula Villamor Martín-Prat andrea, ordezko gisa.
d) Nafarroan ordezkaritza handiena duten elkarteen federazio edo batasunak ordezkatuz:
–Denok Bat Saltokien eta Zerbitzuen Federazioaren izenean, Deñe Abuin Arrasate andrea, titular gisa, eta Felipe Saragueta Mujika jauna, ordezko gisa.
–Nafarroako Merkatarien Elkartearen izenean, Pablo Goñi Berruezo jauna, titular gisa, eta Inmaculada Elcano Redín andrea, ordezko gisa.
e) Eskualdeetako merkatarien elkarteak ordezkatuz:
–Eskualdeko eta eskualdez gaindiko elkarteen izenean, Carlos Albillo Torres jauna, titular gisa, eta María José Corretge Castañón andrea, ordezko gisa.
–Tarteko eskualdeetako edo udal mailako elkarteen izenean, Inmaculada Elcano Redín andrea, titular gisa, eta Lidia Lizarraga Eraso andrea, ordezko gisa.
f) Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz:
–Marta García Drake andrea, titular gisa, eta Javier Iradiel Ibáñez jauna, ordezko gisa.
–Carlos Fernández Valdivielso jauna, titular gisa, eta Blanca Castro Hinojosa andrea, ordezko gisa.
g) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak ordezkatuz:
–Irache Kontsumitzaile Elkartearen izenean, José Javier Martínez Elizondo jauna, titular gisa, eta Ricardo Areta Rodríguez jauna, ordezko gisa.
–Fuente del Chorrón Kontsumitzaileen Elkartearen izenean, María Sagrario Leoz Serrano andrea, titular gisa, eta M.ª Carmen Ochoa Canela andrea, ordezko gisa.
h) Ordezkaritza handiena duten sindikatuak ordezkatuz:
–ELA sindikatuaren izenean, Rebeca de Carlos de los Reyes andrea, titular gisa, eta Pablo Sánchez González jauna, ordezko gisa.
–LAB sindikatuaren izenean, Nerea Lizaso Sánchez andrea, titular gisa, eta Irune Costa de la Calle andrea, ordezko gisa.
–CCOO sindikatuaren izenean, Rubén Belzunegui Ollo jauna, titular gisa, eta Gorka Arias Ferraz jauna, ordezko gisa.
–UGT sindikatuaren izenean, Amaia Villanueva Fernández andrea, titular gisa, eta Úrsula Velasco Ochoa andrea, ordezko gisa.
i) Ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteak ordezkatuz:
–Banaketa-enpresa Handien Elkarte Nazionalaren izenean, Miguel Bados Arrizurieta jauna, titular gisa, eta Antonio López Gómez jauna, ordezko gisa.
–Nafarroako Supermerkatuen Elkartearen izenean, Francisco Maeztu Esquíroz jauna, titular gisa, eta Miguel Angel Zamorano Ubarrechena jauna, ordezko gisa.
–Supermerkatuen Kateen Espainiako Elkartearen izenean, Aurelio del Pino González jauna titular gisa, eta Cristina Joven García andrea, ordezko gisa.
j) Nafarroako garapen agentziak ordezkatuz:
–TEDER garapen agentziaren izenean, Iñigo Nagore Ferrer jauna, titular gisa, eta Pilar Sánchez Fernández de Lasheras andrea, ordezko gisa.
–Erdialdeko garapen agentziaren izenean, Cristina Bayona Pérez andrea, titular gisa, eta Olga García Alfaro andrea, ordezko gisa.
k) Ekonomia sozialaren arloan ordezkaritza handiena duen erakundea ordezkatuz:
Eroski sozietate kooperatiboaren izenean, Eder Mena Martín jauna, titular gisa, eta Anabel Zariquiegui Asiain andrea, ordezko gisa.
2. Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkaria izendatzea, hots, María Isabel Echave Blanco andrea, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), bai eta idazkariaren ordezkoa ere, hots, Enrique Guillermo Zapata Vázquez de Prada jauna, Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko burua.
3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea foru aginduak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2515743