1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Nafarroako Gobernuak 2025eko abuztuaren 20an hartutako Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoan interesdun diren pertsona guztiei. Erabaki horren bidez, "Tafallako Zangozako etorbideko 9ko eraikinean igogailua jartzeko Plan Berezia" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu zen, nahitaez desjabetzeko. Plan berezi hori Tafallako Udalak sustatu du, bertako Zangozako etorbideko 9ko jabekideen erkidegoaren onurarako.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Asier Baztan Beperet jaunak, Jose Javier Baztan Gorriaren izenean eta hura ordezkatuz, berraztertzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Gobernuaren 2025eko abuztuaren 20ko Erabakiaren aurka, zeinaren bidez "Tafallako Zangozako etorbideko 9ko eraikinean igogailua jartzeko Plan Berezia" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu baitzen, nahitaez desjabetzeko. Plan berezi hori Tafallako Udalak sustatu du, bertako Zangozako etorbideko 9ko jabekideen erkidegoaren onurarako.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan aurkezten ahalko dira (San Inazio etorbidea 3, Iruña), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura zuzendutako eskabidea aurkezten ahalko dute aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa bidaltzeko. Horretarako, helbide elektroniko bat eman beharko dute eskabidean, eta bertara bidaliko zaie.
Iruñean, 2025eko azaroaren 19an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2515208