Iragarkia
244. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
165C/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Procgeri Gestion XXI SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Procgeri Gestion XXI SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31100112012012); erregistro honetan sartu zen 2025eko azaroaren 4an, 2025eko uztailaren 31n enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Procgeri Gestion XXI SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31100112012012).
Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
PROCGERI GESTIÓN XXI SL ENPRESAREN IX. HITZARMEN KOLEKTIBOA,
SAN ADRIANGO EGOITZA ETA EGUNEKO ZENTRORAKO
2025-2026
AURKIBIDEA
Eguneratzea
1. artikulua. Lurralde eremua.
2. artikulua. Denbora eremua, salaketa eta luzapena.
3. artikulua. Lanbide-sailkapena.
4. artikulua. Lanbide-taldeen definizioa eta eginbeharrak.
5. artikulua. Langileak sartzea.
6. artikulua. Probaldia.
7. artikulua. Lan kontratuaren amaiera.
8. artikulua. Erretiroa.
9. artikulua. Lanbide-sustapena.
10. artikulua. Lanaldia.
11. artikulua. Ordutegi malgutasuna.
12. artikulua. Atsedenaldiak.
13. artikulua. Funtsezko aldaketak, mugigarritasun funtzionala eta mugigarritasun geografikoa.
14. artikulua. Oporrak.
15. artikulua. Baimen ordainduak.
16. artikulua. Lanaldi-murrizketa 55 urtetik gorako langileentzat.
17. artikulua. Ordu sindikalak.
18. artikulua. Eszedentziak.
19. artikulua. Prestakuntza-jardunaldietara joatea.
20. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.
21. artikulua. Ordainsari igoera.
22. artikulua Oinarrizko soldata (hilabete naturala).
23. artikulua Okupazio-plusa.
24. artikulua. Goragoko kategoriako lanak.
25. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
26. artikulua Berreskuratzekoak ez diren jai egunetako, jai egun berezietako eta igandeetako plusak.
27. artikulua. Aparteko orduak.
28. artikulua. Aparteko eskersariak.
29. artikulua. Antzinatasuna.
30. artikulua. Arropa eta oinetakoak.
31. artikulua. Dietak.
32. artikulua. Kilometrajea.
33. artikulua. Erantzukizun zibileko asegurua.
34. artikulua. Bizi-eta istripu-asegurua.
35. artikulua. Lan osasuna.
36. artikulua Falten eta zehapenen mailaketa.
37. artikulua. Zehapenak.
38. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.
39. artikulua. Eskubide sindikalak.
40. artikulua Batzorde paritarioa.
41. artikulua. Legeria osagarria.
42. artikulua. Azken xedapenak.
43. artikulua. Lan auzitegia. Gatazkak auzibidetik kanpo ebaztea.
44. artikulua. Hitzarmen honetan hitzartutako lan baldintzak ez aplikatzea.
1. eranskina.–2025eko eta 2026ko soldaten taulak.
2. eranskina.–2025 eta 2026ko taulak, hiruhilekoko %0,5arenak.
3. eranskina.–2025 eta 2026ko taulak, urteko %0,5arenak.
4. eranskina.–2025eko eta 2026ko plusak.
5. eranskina.–2025eko eta 2026ko antzinatasuna.
PROCGERI GESTIÓN XXI SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
(San Adriango egoitza eta eguneko zentroa kudeatzen duen enpresa)
I.–Aplikazio eremua.
1. artikulua. Lurralde eremua.
Hitzarmen hau Mendekotasuna duten Adinekoentzako San Adriango Egoitzako langile guztiei aplikatuko zaie, finkoei, aldi baterakoei eta bitartekoei, titulua dutenei eta ez dutenei, baldin zentro horretan lanean ari badira indarra duen legedian kontratuak egiteko ezarritako modalitateetatik edozeinetan. Egoitza hori Procgeri Gestión XXI SL merkataritza sozietateak kudeatzen du (IFKa: B-71019897).
Hitzarmenaren aplikazio eremutik bazter utzi dira erlijio zerbitzua ematen duten pertsonak eta, orobat, Procgeri Gestión XXI enpresarekin zerbitzuak emateko errentamendu kontratuak sinatuak dituzten beste enpresa batzuetako plantilletan dauden langileak.
2. artikulua. Denbora eremua, salaketa eta luzapena.
Hitzarmen hau ezartzen da 2025ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitarterako.
Hitzartutako iraupena amaitzean, hitzarmena automatikoki salatuko da.
Hitzarmen kolektiboaren edukia aplikatuko da, haren indarraldia amaituta eta haren amaiera salatuta ere, hitzarmen berriari buruzko akordiorik lortzen ez den bitartean (aurreraeragina), bat etorrita Estatutuaren 86. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoarekin.
Aurrez adierazitakoa deusetan galarazi gabe, bi alderdiek konpromisoa hartzen dute negoziazioari ekiteko 2026ko azken hiruhilekoan hitzarmen berri bat adostu ahal izateko.
II.–Langileen sailkapena.
3. artikulua. Lanbide-sailkapena.
Eginkizunen arabera, langileak talde hauetan sailkatuko dira:
1. taldea.–Goi mailako teknikariak.
1.1. Egoitzako zuzendaria.
1.2. Medikua.
1.3. Psikiatra.
1.4. Psikologoa.
1.5. Farmazialaria.
2. taldea.–Erdi mailako teknikariak eta erdi mailako kargudunak.
2.1. Egoitza-koordinatzailea.
2.2. Gizarte-langilea.
2.3. Erizaina.
2.4 Terapeuta okupazionala.
2.5. Fisioterapeuta.
2.6. Podologoa.
2.7. Sukaldaria.
3. taldea.–Teknikariak.
3.1. Begirale okupazionala.
3.2. Jarduera soziokulturalen teknikaria eta animatzaile soziokulturala.
3.3. Administrari-ofiziala.
3.4. Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria.
4. taldea.–Laguntza-langileak.
4.1. Laguntzaileen gainbegiralea.
4.2. Erizaintzako laguntzailea / zaintzailea.
4.3. Laguntzailea.
4.4. Farmaziako laguntzailea.
4.5. Administrari laguntzailea.
4.6. Harreragilea / Asteburuetako harreragilea.
4.7. Mantentze-lanetako laguntzailea eta gidari laguntzailea.
5. taldea.–Zerbitzu osagarrietako langileak.
5.1. Garbiketako eta ikuztegiko langileak.
5.2. Sukaldeko laguntzailea.
5.3. Ile-apaintzailea.
Artikulu honetan aipatzen den langileen sailkapena adibide gisara eman da. Beraz, zentroaren beharrak eta tamaina direla-eta beharrik ez badago, ez da nahitaezkoa lanpostu mota guztiak beteta izatea eta, aitzitik, hitzarmen kolektiboaren indarraldian lanbide kategoria berriak sortzen ahal dira, zerbitzu asistentziala zuzen emateko beharrezkoa bada.
Hitzarmenaren edozein aldaketa, izan hizpide dugun gai honi buruz, izan beste edozeini buruz, hitzarmena negoziatzeko batzordean adostu beharko da.
4. artikulua. Lanbide-taldeen definizioa eta eginbeharrak.
1. taldea.
–Egoitzako zuzendaria.
Egoitzako arduraduna da.
Egoitzako plantilla osatzen duen diziplina anitzeko lantaldeko langile guztien burua da. Egoitzako arlo guztietan egin beharreko jarduerak planifikatu, koordinatu, banatu eta gainbegiratzea dagokio, egoitzaren funtzionamendua ezin hobea izan dadin eta enpresa jardueraren helburuak bete daitezen:
- Arlo guztiak zuzenduko ditu, kasuan kasuko arduradunekin lankidetzan.
- Arlo bakoitzeko arduradunekin batera, eta egoitzako langileen ordezkariekin hitz egin ondoren, urteko lan egutegiak eta arlo bakoitzeko zerbitzuak finkatuko ditu, zerbitzuak kalitatezkoak eta eraginkorrak izan daitezen.
- Langile eta egoiliarrentzako barne araudiak betetzen direla begiratuko du.
- Egoitzan egunero ematen diren lan-agindu guztiak ezagutuko eta onetsiko ditu.
- Arloetako arduradunekin bilerak sustatuko ditu, aholkuak emateko eta egoitzaren funtzionamendua, oro har, egokia dela egiaztatzeko.
- Langile guztiak motibatuko ditu, lan giro ona sortzeko, horrelako zerbitzu enpresa batean ezinbestekoa baita hori.
- Arlo guztietako lan planak gainbegiratu eta onetsiko ditu.
- Arlo guztietan, egoiliar bakoitzaren helburuak gainbegiratu eta onetsiko ditu.
- Egoiliarrekiko eta familiekiko harremanak zainduko ditu, zentroak ematen dituen zerbitzuetan konfiantza eta segurtasuna izan dezaten.
- Egoiliarrak zentroaren bizimoduan ahalik eta hobekien moldatzeko eta integratzeko bideak gainbegiratuko ditu.
- Jardueren arloko langileekin eta eratzen diren lan taldeekin elkarlanean, jardueren plan orokorra prestatuko du, egoiliarren gaitasun eta ezaugarrien arabera.
- Aurrekontu kontrolaren arduraduna izanen da, egoitzaren funtzionamendu gastuen jarraipena eginez.
- Erakunde ofizialekin harremanak izanen ditu, eta prest agertuko da informazioa emateko egiten diren eskaera guztiei erantzuteko.
–Medikua.
Egoitzako zuzendaritzaren mende dago zuzenean.
- Osasun arloaren funtzionamenduaren arduraduna da, egoitzako zuzendariaren aurrean.
- Zuzendariarekin batera, bere arloari dagozkion auzi guztiak bideratuko ditu.
- Egoiliarrak egoitzan sartzen direnean jasotzen den informazioa aintzat hartuz, bakoitzaren historia klinikoa prestatuko du, egoiliarren osasuna behar bezala zaintzeko behar diren tratamendu, segimendu eta kontrolak ezarriz.
- Erizainen eguneroko lan planak zehaztuko ditu.
- Erizaintzako laguntzaileentzat eta zaintzaileentzat erizainek prestatzen duten lan plana egiaztatu eta gainbegiratuko du.
- Egoitzako diziplina anitzeko lantaldearekin elkarlanean arituko da, egoitzan ahalik eta girorik onena izan dadin, horrela egoiliarra hobeki integratuko baita.
- Higienearen eta segurtasunaren arloko neurriak betearaziko ditu, hala nola egoitzako zerbitzu bakoitzerako finkatutako osasun neurriak (arropa garbitzekoa, sukaldea, eta abar).
- Egoitzako zuzendariarekin eta jardueren arloko langileekin elkarlanean, jardueren plan orokorra prestatzen lagunduko du.
- Zuzeneko laguntza ematen duten langileentzako prestakuntza planak prestatzen lagunduko dio egoitzako zuzendari kudeatzaileari, bakoitzaren lanbide-sailkapenaren arabera.
- Egoitzako zuzendari kudeatzaileak finkatzen dituen ikerketa planetan lagunduko du.
- Egoitzan egon beharreko orduetatik kanpora, sakelako telefonoaren bidez lokalizatzeko moduan izanen da.
–Psikologoa.
Dagokion titulua eta lanbidean aritzeko legezko gaitasuna dituen langilea da.
Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, bai eta eskatzen zaizkion beste batzuk ere, baldin eta funtzio horiekin edo bere titulazioaren edo gaitasun profesionalarekin lotuta badaude:
- Banako zein taldeko tratamendu psikoterapeutikoak egitea erabiltzaile guztiei.
- Egiten den tratamenduaren aplikazioaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
- Diziplinarteko taldearekin parte hartzea erabiltzaileen balorazio psikologikoak egiten eta behar duten arreta ematen.
- Estimulazio kognitiboaren programa gauzatzea.
- Sustapen lana egitea, egoiliarrak egoitzako eta inguruneko bizitzan integratu daitezen eta parte har dezaten.
2. taldea.
–Egoitza-koordinatzailea.
Egoitzako zuzendariaren mende, honako eginkizun hauek dituen langilea da:
- Zentroko zuzendaria ordezkatzea, hura kanpoan denean.
- Zuzendariarekin batera, bere arloari dagozkion auzi guztiak bideratzea.
- Egoitzako zuzendariarekin bilerak egitea egoitzaren ohiko funtzionamenduaren gainean eragina duten alderdiak jorratzeko.
- Egoitzako zuzendariaren aurrean, egoitzaren eta zerbitzu orokorren arloen funtzionamenduaren arduraduna da, eta bidezko juzgatzen dituen proposamenak egiten ditu bere ardurapeko langileen lan planei buruz, haien ordutegiari buruz funtzionamendua arrazionala eta egokia izan dadin, faltan izan dezaketen materialari buruz...
- Egoitzako hornidurak antolatu, kontrolatu eta eskatzea, egoitzako langileek erabili beharreko hileroko garbiketa eskaerari dagokionez, arropa zuriari eta tresnei dagokienez, eta, oro har, langileekin ikusteko duten beste edozein hornidurari dagokionez, salbu eta bulegoko produktuak eta medikuntzako eta erizaintzako arloarekin zerikusia dutenak (sendagaiak edo arlo horretako langileek erabiltzen dituzten produktuak).
- Kasuan kasuko albaranarekin egiaztatzea bere eskumeneko eskarietako produktuak jaso direla.
- Hilaren bukaeran, biltegian dauden garbiketa produktuak, tresnak eta egoiliarren garbitasunerako produktuak kontatzea, horretarako dauden erregistroak betez.
- Produktuen segurtasun stock-a begiratzea, produkturik faltan ez izateko.
- Garbitzaileen eta ikuztegiko langileen eguneroko lanpostuen banaketa antolatzea, ahal dela, lanpostuak txandakatuz lesiorik edo lan ezbeharrik egon ez dadin.
- Instalazioen erabilera eta kontsumoa egokia dela gainbegiratu eta kontrolatzea.
- Zuzendariarekin batera, bere ardurapeko langileen lan ordutegiak finkatzea, egoitzaren funtzionamendua egokia eta zentzuzkoa izan dadin.
- Ikuztegiko eta garbiketako zerbitzua eta, oro har, egoitza osoa egoera onean dagoela kontrolatzea.
- Laguntza zuzena ematen duten langileen, egoiliarren eta familiakoen artean giro ona sustatzea, egoiliarrak erabat integra daitezen egoitzaren jardunean.
- Egoitzako langileek portaera, gizabide eta heziketa arau oinarrizkoak bete ditzatela begiratuko du, elkarbizitza harmoniatsua izateko giro egokiena lortzeko asmoz.
- Egoiliarren kobrantza taula prestatzea dauden tarifen arabera edo administrazioak ezarritako tarifen arabera, egoiliar horiek hartzen ahal dituzten aparteko gastuak zehaztuz eta kontrolatuz.
- Egoiliarrei eta familiei erantzutea egoiliarren arroparekin ikusteko duten gaiei buruz (berritzea, kalteak, galerak, etab.).
- Aurreko zerrendan ez badago ere, zuzendari kudeatzaileak eskatzen dion beste edozein eginkizun, bere lanbidearen eta prestakuntza teknikoaren esparruan baldin badago.
–Gizarte-langilea.
Egoitzako zuzendari kudeatzailearen mende, ondoko eginkizun hauek dituen profesionala da:
- Egoitzako gizarte lana planifikatzea eta antolatzea, helburuak egoki programatuz eta lana arrazionalizatuz.
- Egoiliarren alderdi sozialei buruzko azterlanak egitea eta haietan laguntzea, egoiliarraren balorazio pertsonala, familiarra eta soziala egiteko.
- Bere eginkizunei dagozkien administrazio lanak egitea eta egoiliarren gizarte egoerari buruzko txostenak eta egoitzako zuzendari kudeatzaileak eskatzen dizkionak prestatzea, egoitzan bertan eta kanpoan dauden baliabideei buruzko informazioa emanez eta egoiliarren egoera pertsonalaren, familiarraren eta sozialaren balorazioa eginez.
- Egoitzako plazei buruzko telefono deiak hartzea, hitzorduak finkatzea eta egoitzako bisitetan laguntzea, informazioa emanez tarifen gainean eta barne araudiaren gainean.
- Sarrerei buruzko jakinarazpen formala egitea egoitzako beste zerbitzuei eta beharrezko entitate edo erakundeei.
- Egoiliar berriari eta familiari elkarrizketa egitea, egoitzan nola sartuko den prestatzeko, eta sartzean hasierako balorazioa egitea.
- Egoiliar berria sartzean harrera egitea, eta erreferentziako pertsona izatea familiarentzat eta egoiliarrarentzat.
- Egoiliarren datu pertsonalak eta familiarrak eguneratzea.
- Egoiliarrak egoitzako zentroko bizitzan integra daitezen eta parte har dezaten sustatzea, saihestea ingurunetik eta familiatik urrun daitezen eta egoiliarraren pertsonalizazioa eta intimitatea erraztea egoitzan.
- Egoiliarren gizarte arazoak gizarte lanaren bidez konpontzea (banaka, taldeka eta lan komunitarioa).
- Egoiliarraren historia soziala eta fitxa soziala egitea.
- Egiaztatzea egoiliar guztiek pentsioa behar bezala kobratzen dutela eta, zuzendariak ikuskatuta, egoiliarren pentsioak administratzea, haiek hala eskatzen dutenean, edo familiaren sostengua dutenean edo familia hartaz arduratzen ez denean.
- Zinpeko aitorpenak prestatzea eta tramitatzea.
- Kudeatzea pentsioa aldatzea, NANa berritzea eta helbide berrian erroldatzea, bai eta eskubideak bermatzeko beharrezko kudeaketa guztiak ere, eta egoiliarrari eta familiari aholkuak eta orientazioa ematea haiek eskatzen duten guztietan.
- Egoiliarrek berek konpon ezin dituzten arazoak konpontzeko behar diren kudeaketak egitea.
- Egoiliarren intereseko izan daitezkeen gaietan, beste entitate batzuekin koordinatzea: udalak, autonomia erkidegoko gobernu departamentuak (gizarte politika, osasuna), gizarte eta osasun zentroak, ospitaleak, entitate pribatuak, etab.
- Begiratzea egoiliar guztiek parte hartzen dutela egoitzak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan: podologia, ile apaindegia, etab.
- Egoiliarraren irudi egokia mantentzea.
- Diziplinarteko edo diziplina anitzeko lantaldearen parte izatea: egoiliarraren eta familiaren arreta psikosoziala ordezkatzea alderdi guztietan eta ekarpenak egitea kasu partikular bakoitzean sortzen ahal diren gatazkak konpontzeko.
- Diziplinarteko taldearekin batera, egoiliarren Banakako Arreta Plana egitea, egoiliarraren hileko egoeraren jarraipena egitea, baita planaren urteko jarraipena ere.
- Diziplina arteko taldearekin batera, arau etiko-profesionalak zehaztea egoiliarren konfidentzialtasuna mantentzeko, eta, gainerako taldekideekin batera, begiratzea egoiliarren eskubideak betetzen direla.
- Laguntza espirituala ematea hura eskatzen duten egoiliarrei.
- Familiarekiko eta komunitatearekiko harremanak sustatzea: zuzendariarekin batera egoiliarrak bisitatzeko ordutegien banaketa egokia planifikatzea eta antolatzea, egoiliarren familiekin jarduerak elkarrekin egitea bultzatzea, bai banaka bai taldeka, eta kontuan hartzea boluntariotza programa bat ezartzeko aukera, egoiliarren sostengurako eta familiaren ekintza osatzeko.
- Ospitaleratutako egoiliarrei jarraipena egitea, familiari sostengua emanez.
- Egoiliarrari arreta emateari buruzko dokumentazioa, historia klinikoa eta gizarte lanez kanpoko arloen erregistroak biltzea, egoiliarren eta horien eboluzioaren gaineko informazio guztia edukitzeko, egoitzako langile teknikoek jarduerak planifika ditzaten eta ematen zaien arreta ebalua dezaten.
- Egoiliarren eta familiakoen heriotza prozesuetan laguntza egitea, kasuan kasuko sostengu egokia emanez. Egoiliar bat hiltzen denean, izapide burokratiko guztiak hastea haren gorpua lekuz aldatzeko.
- Zuzendariarekin batera, kexa, iradokizun eta erreklamazio sistema bat kudeatzea, eta gero beharrezko jarduketak egitea egoitzako kalitatea hobetzeko.
- Aurreko zerrendan ez badago ere, zuzendari kudeatzaileak eskatzen dion beste edozein eginkizun, bere lanbidearen eta prestakuntza teknikoaren esparruan baldin badago.
–Erizaina.
Egoitzako medikuaren, zuzendariaren, medikuaren eta zuzendaritzaren eskuordetza duenaren mende, honako eginkizun hauek dituen profesionala da:
- Egoiliarrak zaindu eta haiei arreta ematea, bakoitzaren giza beharrizanetan eta behar orokorretan.
- Botikak prestatzea, medikuaren aginduei jarraikiz.
- Erizaintzako laguntzaileen eta zaintzaileen lan plana egunero finkatu eta gainbegiratzea.
- Sendaketak egitea.
- Odol presioa, tenperatura eta antzekoak hartzea.
- Odola ateratzea, laborategian analizatzeko.
- Egoiliarren historia klinikoetan bere eginkizunekin zerikusia duten datuak jasotzea.
- Material medikoa eta bestelakoa gainbegiratu, zaindu eta garbitzea.
- Farmaziari eskaerak egitea eta botikak kontrolatzea.
- Egoitzako lanbide anitzeko taldearekin bilerak egitea, zuzendari kudeatzaileak egoki ikusten duen guztietan.
- Erizaintzako laguntzaileekin eta zaintzaileekin bilerak egitea, lanbideko prestakuntzarako eta birziklatzeko.
- Bazkari eta afarietan, egoitzako medikuak finkatutako dietak zorrozki betetzen direla zuzenean gainbegiratzea.
- Erizaintzako laguntzaileek eta zaintzaileek lan plana egoki betetzen dutela gainbegiratzea eta gertatzen diren gorabeheren berri ematea zuzendari kudeatzaileari.
- Ohiturak hartzeko eta jokabideak aldatzeko xedez teknikariek prestatzen dituzten programetan laguntzea.
- Laneko txandan izandako gorabeheren berri ematea egoitzako medikuari eta zuzendari kudeatzaileari.
- Goragoko nagusirik ez dagoenean, erizaintzako laguntzaileek, zaintzaileek eta egoiliarrek zintzo jokatzen dutela begiratzea eta ordena egokiari eustea.
- Eginkizun horiez gain, behar izanez gero, egoiliarra zaintzeko beste lan batzuk ere egin beharko ditu, betiere medikuak aginduta.
–Terapeuta okupazionala.
Zuzendariaren, medikuaren eta zuzendaritzaren eskuordetza duenaren mende dago zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
- Egoiliarren nortasunari, adimenari eta gaitasunari lotutako alderdiak aztertu, diagnostikatu eta baloratzea.
- Jardueren plan orokorra prestatzea eta gauzatzea.
- Egoiliar bakoitzak bere arloan dituen helburu berariazkoak finkatzea.
- Egoiliarren alderdi psikologikoaren bilakaeraren segimendua egitea eta zuzendari kudeatzaileak eskatzen dizkion txostenak prestatzea.
- Barneko eta kanpoko jarduerak garatzea.
- Erizaintzako laguntzaileei eta zaintzaileei aholku ematea, jardueren plan orokorra garatzeko parte har dezaten.
- Eginkizun horiez gain, behar izanez gero, egoiliarra zaintzeko beste lan batzuk ere egin beharko ditu, betiere zentroko zuzendariak aginduta.
–Fisioterapeuta.
Zuzendariaren, medikuaren eta zuzendaritzaren eskuordetza duenaren mende dago zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
- Agintzen diren tratamendu eta errehabilitazio teknikak egitea.
- Egoitzako diziplina anitzeko taldearen bileretan parte hartzea, bere espezializazio profesionalarekin zerikusia duten probak edo balorazioak egiteko.
- Egoiliarrei ezarritako tratamenduaren aplikazioari jarraipena eta ebaluazioa egitea.
- Paseoetan laguntzea, horren beharra duten egoiliarrei.
- Informazioa ematea egoitzako medikuari eta erizainei fisioterapiako tratamenduaren ebaluazioaren eta jarraipenaren gainean.
- Dagokion lurralde eremuan bere espezialitaterako dauden baliabideak ezagutzea.
- Egoitzan egiten diren bilera eta lan-saioetan parte hartzea.
- Egoiliarren familiei eta erakundeei argibideak eta prestakuntza emateko antolatzen diren programetan laguntzea, bere eskumeneko gaietan.
- Laguntza behar duten profesionalei aholku ematea eriak mugitzeko jarraibideen gainean eta fisioterapiako teknikak erabiltzen dituzten tratamenduen gainean.
- Tratamenduak aztertu eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko, egoitzan egiten diren bileretan parte hartzea.
- Aurreko zerrendan ez badago ere, medikuak edo zuzendariak eskatzen dion beste edozein eginkizun, bere lanbidearen eta prestakuntza teknikoaren esparruan baldin badago.
–Podologoa.
Medikuaren, erizainen eta zentroko zuzendariaren mende dago zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
- Podologia lanak egitea erizaintzako departamentuak zehazten dituen egoiliarrei.
–Sukaldaria.
Egoitzako zuzendariaren eta egoitza-koordinatzailearen mende dago zuzenean, eta eginkizun hauek dagozkio:
- Menu orokorra eta medikuak agindutako dietak prestatzea eta behar bezala ontzea.
- Janaria gurdietan jartzea, gero banaketa egin dadin.
- Lanean erabiltzen dituen plater eta tresna guztiak garbitzea, garbiketako langileekin batera.
- Sukaldea, despentsa, hozkailuak eta sukaldeko tresna guztiak ongi ordenaturik eta egoera ezin hobean edukitzea.
3. taldea.
–Monitore okupazionala.
Terapeuta okupazionalaren, medikuaren, erizainen eta egoitzako zuzendariaren mende dago zuzenean, eta eginkizun hauek ditu:
- Zentroko jardueren plan orokorrean parte hartzea.
- Egoiliarrekin laguntza jarduerak egitea, psikomotrizitatea, hizkuntza, dinamikak, errehabilitazio pertsonala eta gizarteratzea lantzeko.
- Egoitzako egoiliarren bizkortze edo laguntza prozesuaren jarraipenean edo ebaluazioan laguntzea.
- Egoitzako erabiltzaileentzat aisialdiaren arloan parte hartzea.
- Erabiltzaileen familiei eta erakundeei argibideak eta prestakuntza emateko antolatzen diren programetan laguntzea, bere eskumeneko gaietan.
- Oro har, aurrekoarekin zerikusia izanik eskatzen zaizkion jarduera guztiak, aurretik zehaztu ez badira ere.
–Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala.
Jarduera soziokulturaletako teknikariak lan egin behar du gainerako profesionalekin koordinatuta eta erabiltzaileen zainketa eta arreta planaren baitan. Horretarako, jarduera kulturalak, sozialak, hezkuntzakoak eta aisialdikoak antolatu eta gauzatuko ditu modu kualifikatuan.
Egoitzako zuzendariaren eta egoitza-koordinatzailearen mende egonen da hierarkikoki.
Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita eskatzen zaizkionak ere, haiekin edo bere titulazioarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak:
- Esku-hartze kulturaleko prozesuak ezagutzea, proposatzea eta gauzatzea, kudeaketari eta hezkuntzari begira.
- Kultura eta hezkuntza esparruen eta prozesu sozial eta ekonomikoen arteko erlazioak ezartzea.
- Informazio iturrietara eta prozeduretara jotzea behar diren baliabideak eskuratzeko eta prozesu kulturalak abian jartzeko.
- Orotariko kualifikazioa duten profesionalekin koordinaturik aritzea esku-hartze kulturaleko estrategiak diseinatu eta gauzatzeko orduan.
- Askotariko proiektu eta programak eta horien aurrekontuak egitea, bai eta behar diren txosten eta ebaluazioak ere.
- Programa eta proiektu espezifikoak egitea.
- Erabiltzaileen garapen integrala sustatzea, ekintza ludiko-hezitzailearen bidez.
- Banakako edo taldeko animazio teknikak garatu eta gauzatzea, erabiltzaileak aisialdiko jardueretan murgilarazteko eta horrela haien integrazioa eta garapena sustatzeko, banaka nahiz taldeka.
- Erabiltzaileei erakustea, motibatu daitezen, parte-hartzea garrantzizkoa dela haien integrazioa eta ingurunearekiko harreman ona lortzeko.
- Erantzukizunez jokatzea norberaren lanean edo animazio soziokulturaleko langileen zereginetan sortzen den edozein gorabeheraren aurrean.
- Aldian behin bilerak egitea gainerako taldekideekin eta animazio soziokulturaleko lana egiten duen zentroetako arduradunekin.
- Praktiketan dauden animazio soziokulturaleko ikasleak eta boluntarioak koordinatzea.
- Bere lanbide-kategoriarekin zerikusia duten irakaskuntza lanak, solasaldiak eta txostenak egitea.
- Parte hartzea egoitzen jardueren plan orokorrean eta aurrekontuetan.
- Animazio soziokulturaleko lantaldeak, jarduerak eta aurrekontuak koordinatzea.
- Nagusi hurrenari jakinaraztea bere lanean ikusitako gorabeherak edo anomaliak.
Bere eginkizunak betetzeko eskatzen den titulazioa edo esperientzia izanen du, indarreko araudian araututakoaren arabera.
–Administrari-ofiziala.
Egoitzako zuzendariaren edo haren eskuordetza duen pertsonaren mendean dela, eginkizun hauek betetzen dituen langilea da:
- Kontabilitateko txantiloiak zuzen eta garaiz prestatzea, beharrezkoa bada egunero, zuzendari kudeatzaileak finkatutako jarraibideekin bat, eta haiek kontabilizatzea.
- Langileen espedienteak kudeatzea eta eguneratuta izatea, eta ezarritako lan egutegia eta laneko absentziak kontrolatzea.
- Egoiliarrek egoitzan sartzen direnean aurkeztu behar duten dokumentazioa zuzen dagoela gainbegiratzea.
- Biltegietako hilabeteko inbentarioa egiten laguntzea koordinatzaileari / gainbegiraleari.
- Egoiliarrek dirua gordetzeko duten diru kutxa egunero kontrolatzea.
- Behar diren gauza guztien eskaera egitea, arloko arduradunek eskaturik.
- Egoiliarren mediku aldaketa egiteko behar diren izapidek egitea.
- Farmazia laguntza eskatzea horrelakorik ez duten egoiliarrentzat.
- Langileak kontratatzeko behar den dokumentazio guztia prestatzea.
- Hilabeteko nominak egiaztatzea.
- Egoitzan sartzen diren eta kontsumitzen diren produktuak kontrolatu eta erregistratzea, eta horien zerrendak zuzendari kudeatzaileari ematea, onetsi eta gero artxibatzeko.
- Agirien artxiboa eguneratuta izatea (albaranak, fakturak, banku agiriak eta abar).
- Fotokopiak egitea, eskaera guztiek arloko arduradun baten edo zuzendariaren oniritzia dutela zaintzea eta hilabetero egindakoen laburpena prestatzea.
- Praktiketako langileen kontrolerako sinadurak kontrolatzea.
- Kutxako diruaren, telefonoaren eta harrera zerbitzuaren kontrola eramatea.
- Egoitzako departamentu guztietarako koadernoak prestatzea eta behar adina txantiloi duten begiratzea.
- Hilero, langileen kontrol fitxak prestatzea eta fitxategian ordena alfabetikoaren arabera artxibatzea.
- Farmaziako eskaerak egitea, erizainen jarraibideekin bat, eta egoiliarrentzako kanpo kontsultetarako hitzorduak eskatzea.
- Langileen orduak kontatzea, atzerapen eta ez-agertzeak apuntatzea eta orduak administrazioko ordenagailuan jasotzea.
–Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria.
Egoitzako zuzendariaren eta egoitza-koordinatzailearen mendean, honako lan hauek egiten dituen langilea da:
- Egoitza barruko nahiz kanpoaldeko gailu eta instalazioen zaintza-, mantentze- eta kontrol-lanak egitea, eta haien konponketez arduratzea.
- Bere arduradunak beharrezkotzat jotzen dituen kudeaketak egitea egoitzatik kanpo.
- Egoiliarrak kanpoko kontsulta medikoetara eramatea eta gidari lana egitea kanpo jardueretan.
- Egoitzan hartzen den material guztia jaso eta behar den tokira eramatea.
- Garbiketa lanak osatzen laguntzea, bere arduradunak adierazten duenaren arabera.
- Makinen aretoa, instalazioak, elektrizitate panelak, transformadoreak, tailerrak eta antzekoak txukun edukitzea, horietan egon behar ez duten materialak pilatu ez daitezen.
- Egoitzako aisialdi jarduerak behar bezala gauzatzeko erabiltzen diren oholtzak, agertokiak, eserlekuak, zinema proiektorea, bozgorailuak eta abar muntatzea eta desmuntatzea, eta horien funtzionamenduaz arduratzea.
- Egoiliarrak eta erabiltzaileak kanpoko kontsulten zentroetara, ospitaleetara eta egoitzako zuzendariak agintzen duen beste toki batzuetara eramatea.
4. taldea.
–Erizaintzako laguntzailea / zaintzailea.
Langile horrek, medikuaren, erizaintzako langileen, zuzendariaren eta zuzendaritzaren eskuordetza duenaren mende egonda, lan osagarriak egiten ditu: laguntza ematen die desgaitasunen bat izateagatik egunerokoan haren beharra duten egoiliarrei, behar hori osasun-laguntzaren arlokoa ez denean, eta laguntza ematen die autonomia pertsonala berreskuratzeko edo egoera berrira ohitzeko prozesuan. Azkeneko kasu horretan, kasuan kasuko profesionalekin elkarlanean arituko da, haiek ematen dituzten jarraibideekin bat.
Egoiliarrei zuzeneko arreta ematea dagokio.
Hauek dira haren eginkizun nagusiak, bere lan planean ezarritakoari jarraituz:
- Egoiliarrari arreta eman eta laguntzea eguneroko bizitzako jarduera guztietan, bere desgaitasuna dela-eta bakarrik egiterik ez badu.
- Egoiliarrei laguntzea garbiketa eta higiene pertsonalerako eginkizunetan eta behar fisiologikoetan.
- Janaria jaso eta banatzea, eta behar duten egoiliarrei ahora ematea.
- Egoiliarren egoeran antzematen dituen gorabeherak eguneroko laneko partean jasotzea eta txandako erizainari jakinaraztea.
- Erizainari laguntzea egoiliarrek botikak ahotik nahiz uzkitik hartu behar dituztenean, baita konstanteak eta diuresiak neurtzen eta laborategian analizatuko den gernu-laginak jasotzen ere.
- Osasun materiala eta bestelakoa eta lanean erabiltzen diren gelak garbitu eta zaintzea.
- Zuzeneko laguntzako gainerako langileekin batera, jardueren plana gauzatzen laguntzea.
- Egoiliarraren post mortem zainketetan laguntzea.
- Ustekabeko larrialdietan, egoiliarrari osasun zentrora laguntzea.
- Egoiliarrak etengabe zaintzea.
- Zuzendariak deiturik, bere lan ordutegian egiten diren bileretara joatea.
- Eginkizun horiez gain, behar izanez gero, egoiliarra zaintzeko beste lan batzuk ere egin beharko ditu, betiere medikuak, erizainek edo egoitzako zuzendariak aginduta.
–Laguntzailea.
Egoitzako zuzendariaren, medikuaren edo egoitza-koordinatzailearen edo txandako erizainaren agindupean, laguntzaile-lana eginen du egoiliarrek egoitzatik atera behar dutenean, ospitalera, kontsulta programatuetara, larrialdiko bisitetara, tramite ofizialak egitera eta abarretara. Joan-etorri horietan egoiliarrak zuzenean zaintzeaz arduratuko dira (arreta, laguntza, garbiketa eta higiene pertsonala, behar fisiologikoak, jaten ematea, zaintzea eta joan-etorriak iraun bitartean egoiliarrek behar edo eskatzen duten beste edozein laguntza).
–Administrari laguntzailea.
Administrari-ofizialaren eta egoitzako zuzendariaren edo haren eskuordetza duenaren mende, administrari-ofizialak edo egoitzako zuzendariak eskuordetu edo adierazten dizkion administrazio- eta harrera-lanak egiten dituen langilea da.
–Harreragilea/Asteburuetako harreragilea.
Administrari-ofizialaren, zuzendariaren, egoitza-koordinatzailearen edo haien eskuordetza duenaren mende dago zuzenean, eta honako eginkizun hauek ditu nagusiki:
- Egoitzara joaten diren bisita guztiei harrera egitea, arreta adeitsua eta xaloa ematea eta kasuan-kasuan behar den arduradunarengana eramatea.
- Telefono deiak hartu eta egiten ditu, eta dagokion pertsonarengana bidali.
- Egoiliarrek egoitzatik kanpoko harremanetarako egiten dituzten eskaerei kasu egitea.
- Administrari laguntzaileari laguntzea fotokopiak egiten, idazkiak garbira pasatzen, oroitidazkiak prestatzen edo egoitzako zuzendariari egoki iruditzen zaizkion bestelako lanetan.
–Mantentze-lanetako laguntzailea eta gidari laguntzailea.
Egoitzako zuzendariaren, egoitza-koordinatzailearen edo haien eskuordetza duenaren mende, bere arloari dagozkion edo nagusiak agintzen dizkion eginkizun edo zereginetan laguntza ematen duen langilea da.
Bere gaikuntza edo gaitasun profesionalarekin ikustekoa duten eginkizunak beteko ditu: Bere eginkizunak betetzeko eskatzen zaion gaikuntza eta/edo behar den esperientzia izanen du, indarrean dagoen araudiarekin bat.
- Bere ardurapeko ibilgailua egoera onean mantentzea, beharrezko mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak eginik, espezialista baten esku-hartzea behar ez denean.
- Erabiltzaileak egoki jotako lekuetara eramatea beharrezkoa denean, zentroko zuzendaritzaren jarraibideen arabera eta une bakoitzean indarrean dagoen bide-araudia errespetatuz.
- Nagusi hurrenari jakinaraziko dizkio bere eginkizunetan ikusitako gorabeherak edo anomaliak.
Bere eginkizunak betetzeko eskatzen zaion gaikuntza eta/edo behar den esperientzia izanen du, indarrean dagoen araudiarekin bat.
5. taldea.
–Garbiketako eta ikuztegiko langileak.
Egoitza-koordinatzailearen mende, honako lan hauek egiten dituen langilea da:
- Egoitzako eremu guztiak garbi mantentzea, garbitasun-, ordena- eta higiene-egoera ezin hobean.
- Lan egin bitartean ikusten dituen matxuren eta narriaduren berri ematea egoitza-koordinatzaileari.
- Egoitzako arropa zuria eta egoiliarren arropak garbitu, zaindu, konpondu eta lisatzea.
- Egoiliarren arropen identifikazio marketan ikusten dituen akatsak egoitza-koordinatzaileari jakinaraztea.
- Sukalde zerbitzuari laguntzea otorduetan erabiltzen diren ontziak eta mahai tresnak garbitzen.
- Jantokiak muntatu eta desmuntatzea, mahaiko tresnak eta zapiak jarriz eta kenduz.
- Arropa zuria eta bestelakoa egoitzak dituen biltegietan eta egoiliarren armairuetan banatzea.
–Sukaldeko laguntzailea.
Hierarkikoki egoitzako zuzendariaren, egoitza-koordinatzailearen, laguntzaileen gainbegiralearen eta sukaldariaren mende egonen da.
Erantzukizun mugatua izanik eta sukaldariaren mende egonik, ondoren zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita eskatzen zaizkionak ere, baldin eta horiekin edo bere gaikuntzarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia badute:
- Elikagaiak ontzeko prest uztea, labea piztea eta mantentzea, eta labea eta sukaldeko eta jantokiko tresneria garbitzea.
Bere eginkizunak betetzeko eskatzen zaion gaikuntza eta/edo behar den esperientzia izanen du, indarrean dagoen araudiarekin bat.
–Ile-apaintzailea.
Egoitzako zuzendariaren mende, ile-apaintzailearen eginkizunak bete behar ditu, hark berak prestatutako lan plan baten arabera, non egoitzako egoiliarrak bilduko baitira.
–Klausula orokorra.
Hitzarmen honen mende dauden egoitzako langile guztiek, indarreko araudiaren arabera beren funtzioetan aritzeko beharrezko titulua edo gaikuntza edo esperientzia dutelarik, artikulu honetan zehazten diren funtzio guztiak eginen dituzte, bai eta eskatzen zaizkienak ere, baldin eta funtzio horiekin zerikusia badute edo beren titulazio edo gaikuntza profesionalarekin zerikusia badute.
5. artikulua. Langileak sartzea.
Enpresak du egoitzarako langileak kontratatzeko ahalmen esklusiboa, bai kontratudun finkoen kasuan bai behin-behinekoen kasuan.
Enpresan daramaten denboraren arabera honela banatzen dira langileak:
–Finkoak: lan egiteko modu iraunkorrean kontratatzen denean.
–Behin-behinekoak: ekoizpen gorabeherengatiko kontratua, Langileen Estatutuaren 15.2 artikuluan ezarritakoa, aplikatuko da Mendeko pertsonen arretarako eta autonomia pertsonalaren sustapena garatzeko zerbitzuen Estatuko VIII. esparru hitzarmen kolektiboari jarraikiz (adinekoen egoitza pribatuak eta etxez etxeko laguntza zerbitzua).
Horregatik, gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izanen du, kausa horiek gertatzen diren unetik zenbatzen hasita.
Kontratu laburragoa egiten bada, luzatzen ahalko da, behin bakarrik. Nolanahi ere, kontratuaren iraunaldi osoak ezin izanen du ezarritako muga gainditu.
–Enpresak kontratazio mota hori erabiltzen ahalko du, besteak beste, laguntza jasotzen duten pertsonen mendekotasun-maila handitzen denean, dagokion administrazio publikoak onartutako edozein balorazio-eskala erabiliz, edo egoitzaren edo zentroaren okupazioa baimendutako gehieneko edukieraren %75etik gorakoa denean.
–Bitartekoa (ordezkoa): lanean ari ez diren langileen lanpostua betetzen dutenak, baldin langile horiek lanean ez badaude lanerako ezintasunagatik, baimenengatik, lanpostua gordetzeko eskubidea ematen duten eszedentziengatik, ordaindu gabeko baimenengatik, 55 urtetik gora izanik lanaldia murriztua edukitzeagatik, edo lanpostua gordetzeko eskubidea ematen duen beste edozein arrazoirengatik, betiere Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan eta Mendeko pertsonen arretarako eta autonomia pertsonalaren sustapena garatzeko zerbitzuen Estatuko VIII. esparru hitzarmen kolektiboaren 18.4.2 artikuluan (adinekoen egoitza pribatuak eta etxeko laguntza-zerbitzua) ezarritako baldintzetan.
Aldi baterako langileak finko eginez gero, aldi baterako langile gisa emandako denbora aintzat hartuko zaie, bai probaldiaren ondorioetarako, bai antzinatasunaren ondorioetarako.
Hitzarmen kolektibo honetan arautu ez diren kontuetarako, bai eta oro har kontratazioarekin lotura duten gaietan, aplikatu beharreko indarreko araudiaren arabera jokatuko da.
6. artikulua. Probaldia.
Langile sartu berriek probaldi bat pasatu beharko dute, zeina ez baita luzeagoa izanen hurrengo eskala honetan adierazten dena baino:
a) Goi mailako tituludunak: berrogeita bost egun.
b) Erdi mailako tituludunak: hogeita hamar egun.
c) Teknikari laguntzaileak: hogeita hamar egun.
d) Administrazioko, zerbitzu orokorretako eta kualifikaziorik gabeko gainerako langileak: hamabost egun. Probaldian alderdiek bertan behera uzten ahalko dute kontratua, kalte-ordainerako eskubiderik gabe. Probaldia pasatuta, kontratuak ondorio guztiak sortuko ditu.
Probaldia eten eginen da langilea egoera hauetako batean suertatzen denean, baldin eta alderdien arteko akordioa badago: aldi baterako ezintasuna, seme edo alaba baten jaiotza, adopzioa, adopziora begirako zaintza, harrera, haurdunaldian arriskua izatea, edoskitze aldian arriskua izatea eta genero-indarkeria.
Aurretik behin-behineko, aldi baterako edo bitarteko gisa lan egin duten langileek, probaldia gainditu baldin bazuten, ez dute berriro igaro beharrik, baldin eta azkeneko kontratazioa kontratu berriaren data baino bost urte lehenago egin baldin bazen gehienez.
7. artikulua. Lan kontratuaren amaiera.
Lan kontratua Langileen Estatutuaren 49. artikuluan edo horren ordezko arauetan ezarritako arrazoietako edozeinengatik azkenduko da.
Enpresatik borondatez alde egin nahi duen langileak gutxienez hamabost egun lehenago abisatu beharko du. Epe hori betetzen ez badu, likidaziotik kenduko zaio aurreabisurako epea bete arte falta diren egunei dagokiena.
Enpresak aurreabisua behar den aldiaren barruan eta behar den moduan jasotzen badu, lan harremanaren bukaeragatik dagokion likidazioa ordaindu beharko dio langileari. Betebehar hori betetzen ez badu, langileak eskubidea izanen du bi eguneko soldata jasotzeko likidazioaren ordainketan atzeratutako egun bakoitzeko.
8. artikulua. Erretiroa.
I.–Bat etorrita Langileen Estatutuaren 10. xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, berariaz hitzartzen da ezen lan-kontratua nahitaezko erretiroagatik azkenduko dela langileak 68 urte edo gehiago betetzen dituenean edo, hala dagokionean, indarreko legeetan ezarritako adinera iristen denean. Horretarako, alabaina, enpresak enplegu politika hauetakoren bat gauzatu beharko du:
a) Beste langile bat kontratatzea arrazoi horrengatik azkendutako kontratu bakoitzeko.
b) Aldi baterako kontratu bat kontratu mugagabe bihurtzea arrazoi horregatik azkendutako kontratu bakoitzeko.
b) Lanaldi partzialeko kontratu bat lanaldi osoko bihurtzea arrazoi horregatik azkendutako kontratu bakoitzeko.
Erretiroa hartu duen langilea erizaina, erizaintzako laguntzailea, zaintzailea, garbitzailea edo ikuztegiko langilea bada, kategoria horietako lanpostuetan arestian aipatutako enplegu politikak ezartzeko aukera aztertuko da.
Edonola ere, kontratua azkentzen zaion langileak bete beharko ditu kotizaziopeko erretiro-pentsio arruntaren ehuneko ehun jasotzeko Gizarte Segurantzako araudian une bakoitzean eskatutako baldintzak.
Baldintza hori ez dute bete beharko borondatezko erretiroa hartzen dutenek. Enpresak erraztasunak emanen ditu langileek borondatezko erretiro aurreratua har dezaten legeak ezarritako baldintzetan.
II.–Langilearen aukera izanen da erretiro partziala hartzea 60 urtetik aurrera erreleboko kontratu bat eginez, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Lanaldiaren banaketa enpresa eta langilea ados jarrita eginen da.
Enpresak aukera izanen du erreleboko langilea enpresaren plantillan finko egiteko, erretiro partzialeko langileak erretiro osoa eta behin betikoa hartzen duenean.
9. artikulua. Lanbide-sustapena.
Enpresako langile guztiek eskubidea izanen dute edozein lanbide-taldetan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko, baldintza berberetan. Enpresak izanen du lanpostua zer langilek beteko duen aukeratzeko ahalmena, langileen ordezkariei entzun ondoren, enpresan daramaten antzinatasuna lehenetsita; hori guztia, indarra duen araudiaren arabera zilegi bada.
10. artikulua. Lanaldia.
Hitzarmenak indarra duen bitartean, 1.679 ordukoa izanen da 2025. urteko benetako lanorduen kopurua enpresan goizez, arratsaldez eta gauez txandaka ari diren langile guztientzat, eta 1.686 ordukoa gainerako langileentzat. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, 1.672 ordukoa izanen da urteko benetako lanorduen kopurua enpresan goizez, arratsaldez eta gauez txandaka ari diren langile guztientzat (7 ordu murriztuko da aurreko urtekoaren aldean), eta 1.679 ordukoa gainerako langileentzat (7 ordu murriztuko da aurreko urtekoaren aldean). Lanordu horien banaketa zuzendariak eta langileen legezko ordezkariek negoziatu eta adostuko dute, aurreko urteko azaroaren 30a baino lehen.
Ezartzen den lan egutegiko denboraz gainera, langileek lantokian ematen duten denbora guztia lan denboratzat hartuko da, zuzendariak eskatuta bada. Soberako lanorduak lau hilabetean behin doituko dira.
Lanaldiaren banaketa irregularrari dagokionez, ez da aplikatuko Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan jasotako aukera.
11. artikulua. Ordutegi malgutasuna.
Enpresak konpromisoa hartzen du bere aldetik ez aplikatzeko goragoko esparruko legezko arauetan ezarritako malgutasun formularik orduetan, salbu eta hitzarmen kolektibo hau sinatzerakoan enpresan indarrean daudenak.
12. artikulua. Atsedenaldiak.
Lanaldiaren bukaeratik hurrengo lanaldia hasi bitartean segidan 12 ordu pasatuko dira gutxienez.
Langile guztiek astean egun eta erdiko atsedenaldia egiteko eskubidea dute, etenik gabe, edo legez ezartzen den denborakoa.
Eguneko lanaldi jarraitua sei ordutik gorakoa den guztietan, langileek hogei minutuko atsedenaldia izanen dute, norberaren lan planean agertu beharreko eguneroko programazioaren barrenean. Atsedenaldi hori benetako lan denboratzat hartuko da.
13. artikulua. Funtsezko aldaketak, mugigarritasun funtzionala eta mugigarritasun geografikoa.
Enpresak ezin izanen du lan-baldintza kolektiboen funtsezko aldaketarik egin, non ez den alderdien artean hitzartzen.
Orobat, ezin izanen du langilerik lantoki batetik bestera lekuz aldatu, alderdien arteko akordiorik ez bada.
14. artikulua. Oporrak.
Enpresa hitzarmen honen eraginpeko langileek eskubidea izanen dute gutxienez 32 lanegunez opor egiteko, kopuru hori handiagoa edo txikiagoa izatea galarazi gabe, zein den lan egutegian ezarritako orduen eta hitzarmenean ezarritakoen arteko aldea; langileak, betiere, hitzarmen honetan ezarritako 1.679 edo 1.686 orduak bete beharko ditu. Alde horri opor egunen tratamendua emanen zaio, ondorio guztietarako.
Oporrak hartzeko irizpidea artikulu honetan espresuki jasotako parametroei jarraikiz garatuko da.
Erizaintzako laguntzaileen kasuan, bost pertsonak hartzen ahal dituzte oporrak aldi berean gehienez ere, salbuespen hauekin:
–Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean, hamar laguntzailek har ditzakete oporrak aldi berean, 10 laguntzaileko gehieneko kopuru hori honela banaturik: txandaka lan egiten duten 9 laguntzaile, eta gaueko txanda finkoan lan egiten duen pertsona bat.
–Aste Santuan, hots, Erramu igandetik Pazko bigarrenera bitartean, gehienez ere hamar laguntzailek har ditzakete oporrak aldi berean, 10 laguntzaileko gehieneko kopuru hori honela banaturik: txandaka lan egiten duten 9 laguntzaile, eta gaueko txanda finkoan lan egiten duen pertsona bat.
–Gabon egunetik Errege egunera bitartean, eta abenduaren 3tik 8rako zubi-astean, gehienez ere hamar laguntzailek har ditzakete oporrak aldi berean, 10 laguntzaileko gehieneko kopuru hori honela banaturik: txandaka lan egiten duten 9 laguntzaile, eta gaueko txanda finkoan lan egiten duen pertsona bat.
Garbitzaileen kasuan, bi pertsonak hartzen ahal dituzte oporrak aldi berean gehienez ere, salbuespen hauekin:
–Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean, gehienez ere lau garbitzailek hartzen ahalko dituzte oporrak aldi berean.
–Aste Santuan, hots, Erramu igandetik Pazko bigarrenera bitartean, gehienez ere lau garbitzailek hartzen ahalko dituzte oporrak aldi berean.
–Gabon egunetik eta Errege egunera bitartean eta abenduaren 8ko zubiaren astean, gehienez ere lau garbitzailek hartzen ahalko dituzte oporrak aldi berean.
Opor guztiak eskatu egin beharko dira.
Opor egunak hartzeko eskaera idatziz egin beharko dute langileek otsailaren 28an beranduenez. Enpresak, beranduenez, martxoaren 31n emanen die erantzuna eskaerei.
Enpresak langile baten oporrak baimenduz gero, hasi aurreko azkeneko hamabost egunetan ezin izanen dira aldatu. Ezinbesteko arrazoiengatik aldatu behar baldin badira, aldaketagatik sortzen zaizkion gastuak ordainduko zaizkio langile kaltetuari, gastu horien frogagiriak aurkeztu eta gero, eta beste 2 opor egunen konpentsazioa emanen zaio, betiere enpresa batzordeak baimena emanda.
Opor egunetako ordainsaria osatuko dute langile bakoitzaren benetako soldata errealak eta opor egunen aurreko 11 hilabeteetako plus aldakorren batezbestekoak.
15. artikulua. Baimen ordainduak.
Langileek, ahalik eta denbora gehienarekin aldez aurretik abisatuz eta ondoren justifikatuta, baimena dute lanera ez agertzeko, benetako soldata indarduna eskuratzeko eskubidea galdu gabe, honako arrazoi hauetakoren bat tartean denean, eta kasu bakoitzean adierazten den denboraz:
a) Ezkontzeagatik, izatezko bikotea erregistratzeagatik edo elkarbizitzagatik, behar bezala justifikatuta: hamabost egun natural gertaera eragiletik. Izatezko bikoteen kasuan, erregistroan inskripzioa egiten denetik.
b) Ezkontidearen/bizikidearen, izatezko bikotekidearen edo bigarren mailara arteko odol- zein ezkontza-ahaideen heriotzagatik: hiru egun natural, heriotza-egunetik kontatzen hasita (salbu eta egun horretan lan egin bada), heriotza lantokitik gehienez 40 kilometrora gertatu bada, eta 5 egun natural, heriotza-egunetik kontatzen hasita (salbu eta egun horretan lan egin bada), heriotza lantokitik 40 kilometrora baino gehiagora gertatu bada.
c) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaideek (izatezko bikotekidearen odol-ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badituzte edo ospitaleratzerik ez baina etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost lanegun. Kirurgia anbulatorioa egiten denean, bi egun.
Etxeko ospitalizazioa edo etxean atseden hartu beharra, ebakuntza, eritasun larria edo istripua gertatuz gero, baimena edozein lanegunetan hasi ahal izanen da gertaera eragiletik aurrera, baldin eta ospitalizazio-egoerak bere horretan irauten badu.
Baimen hau zatika erabiltzen ahalko da ospitalizazioak edo etxean atseden hartu beharrak dirauen bitartean, baldin eta egun horiek elkarren jarraian hartuta baino lanegun gehiago hartzen ez badira.
d) Ohiko bizilekua aldatzeagatik: egun bat.
e) Anai-arreben, seme-alaben eta gurasoen ezkontzagatik: egun bat.
f) Seme-alaben bataioa eta lehen jaunartzeagatik: egun bat.
g) Langileak Gizarte Segurantzako medikuaren kontsultara joan behar duenean, dela familia medikuarengana, dela espezialistengana, behar den denbora emanen zaie, ezinezkoa bada kontsulta horietara lanorduetatik kanpo joatea eta medikuek baja-agiria edo kontsultaren ziurtagiria ematen badute.
Orobat, langileak lehen mailako odol-ahaideei lagun egin behar dienean medikuaren kontsultara joateko, behar den denbora emanen zaio; baldin eta ezinezkoa bada kontsulta horietara lanorduetatik kanpora joatea eta medikuek baja agiria edo kontsultaren ziurtagiria ematen badute.
h) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora.
j) Jaiotzaren, adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreraren kasuan, Langileen Estatutuaren 45.1.d) artikuluarekin bat, langileek eskubidea izanen dute ordu batez lanetik kanpo egoteko, edoskitzaroan den haurra zaintzearren, horrek bederatzi hilabete bete arte. Ordu hori bi zatitan banatzen ahal da. Ume bat baino gehiago jaiotzen edo adoptatzen bada, edo ume bat baino gehiago adoptatzeko zaintza edo harrera kasuetan, baimenaren denbora modu proportzionalean handituko da.
Eskubide hori baliatzen duenak, hala nahi badu, eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, helburu berbererako, edo denbora hori lanaldi osotan pilatzen ahal du, negoziazio kolektiboan ezarritako baldintzetan edo enpresarekin adostuta (betiere negoziazio kolektiboan ezarritakoa errespetatuz).
Atal honetako lanaldi-murrizketa langileen eskubide indibiduala da, eta eskubidea gauzatzea ezin zaio aldatu beste guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-egile bati. Hala ere, subjektu eragile bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek badute, enpresaren zuzendaritzak mugatzen ahalko du aldi berean erabili nahi den eskubidea, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin bada (zuzendaritzak idatziz jakinarazi beharko ditu arrazoiak).
Bi gurasoek, adoptatzaileek, zaintzaileek edo harreragileek iraupen eta erregimen berean baliatzen badute eskubide hori, denbora hori edoskitzaroan den haurrak hamabi hilabete bete arte luzatzen ahal da, eta soldata proportzioan murriztuko da umeak bederatzi hilabete betetzen dituenetik aurrera.
j) Titulu akademiko bat lortzeko, Hezkuntza Ministerioak edo Nafarroako Foru Komunitateak antolatutako ikastaro ofizial edo baimenduetan inskribatuta dauden langileek edo lanpostu batean hasteko oposizio batean ari direnek behar adinako denbora izanen dute azterketetan eta gaitasun eta ebaluazio probetan parte hartzeko, behar bezala justifikatuz gero.
k) Legezko zaintza dela-eta, langileren batek 12 urtetik beherako adingabea edo ordaindutako lanik egiten ez duen urritu fisiko, psikiko nahiz zentzumenezkoren bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, lansaria ere hein berean murriztuta.
l) Langile haurdunek eskubidea dute lanetik alde egiteko, lansaria izateko eskubidearekin, jaio aurreko azterketak eta erditzearen prestaketa teknikak egiteko, behar duten denboran. Horretarako, aldez aurretik enpresari abisatu egin behar zaio, eta horiek lanaldian egin beharra justifikatu. In vitro ernalketaren kasuan eta haurdunaldia eteteko ere emanen da baimen hau; praktika horiek ezkontideari edo izatezko bikotekideari dagozkionean ere izanen da eskubidea.
m) Langile guztiek soldatarik gabeko 30 egun eskatzen ahalko dituzte urtero, bost lanegun lehenagotik eskatuz gero. Baimen horiek hartuta, oporraldietarako finkatutako gutxieneko langile kopurua bermatzen bada, enpresak onartu beharko ditu.
n) Langileek 2007ko Berdintasun Legeak bermatutakorako eskubidea izanen dute, legedian edo hitzarmen honetan jasotako itunaren arabera hobetzen diren neurri guztien kalterik gabe.
o) Egun bat norberaren aferetarako, oporralditik kanpo baldin bada.
p) Hamabi, hamahiru eta hamalau urteko seme-alabak dituzten langileek eskubidea dute enpresako zuzendariarekin hitzarmen honetan ezarritakoa baino lanaldi laburragoa hitzartzeko. Aukera hori eman eta ezartzeko, ezinbesteko baldintza izanen da bi alderdiek adostea zer unetan emanen den lanaldia.
Epealdi horretan langileak enpresa uzten badu kaleratzeagatik, oinarri arautzailearen eta kotizatzen ahal diren gainerako kontzeptuen %100 hartuko da kalte-ordainerako.
Langileek ohiko beren lanaldia berriz hartzen ahalko dute, hamabost eguneko aurreabisua emanik.
q) Bederatzi hilabetez azpiko haurrari esnea emateko: ordu bat egunean lanaldi bakoitzean edo horren proportzioan; hogeita hamar minutuko bi baimen hartzen ahal dira epeak irauten duen bitartean. Haurdunaldiko lizentziari gehitzen ahal zaio.
Artikulu honetan jasotako baimen ordainduak baimena ekarri duen gertaera eragilearen hurrengo egun baliodunetik hasita zenbatuko dira, gertaera hori atseden egun batean izan bada.
16. artikulua. Lanaldi-murrizketa 55 urtetik gorako langileentzat.
55 urte bete dituzten langileek eskubidea izanen dute lanaldia murrizteko.
Murrizketa zortziren batekoa izaten ahal da, gutxienez, eta lanaldiak irauten duenaren erdia, gehienez. Soldata proportzionalki murriztuko da.
Murrizketa hori erabiltzen ahalko da harik eta langileak Gizarte Segurantzan une bakoitzean ezarritako legezko erretiro adina bete arte.
Murrizketa 6 hilerako gutxienez eta urtebeterako gehienez eskatu beharko da, urte natural bakoitzean. Langileak Gizarte Segurantzaren araudian zehaztutako legezko erretiro adina betetzen duen urtean, egun hori iritsi arteko denborarako eskatzen ahalko da murrizketa.
Murrizketa hori urtero eskatuko da: urtez urte eta gehienez urtean bi aldiz. Lanaldi-murrizketa baimendu eta erabili ondoren, hurrengo eskaerei ezezkoa emateko ezinbesteko baldintza izanen da aldi baterako izatea eta justifikatua egotea ezohiko inguruabarrengatik; aldi baterako ezespen hori idatziz emanen zaio langileari, eta behar bezala arrazoituta. Enpresa batzordeari ere igorriko zaio, ezagut dezan.
Ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide hori gauzatu nahi duen langileak idatziz jakinarazi behar du 45 egun lehenago, gutxienez. Lanaldiaren murrizketa zer egunetan hasiko duen eta zer ehunekotan eginen duen adieraziko du, artikulu honetan ezarritakoaren arabera. Enpresak espresuki onartu beharko du eskaria.
Lanaldiaren murrizketaren ordutegia eta iraupena langile eskatzaileak eta enpresak adostuko dute.
Enpresak murrizketa hori beteko du gutxieneko estandarrak betetzeko moduan, gutxieneko presentzia ratioei eta enpresaren inguruabar objektibo eta ekoizpenekoei dagokienez.
Baldin langile hori ordezkatzeko kontratatutako pertsonak lan harremanean atzera eginen balu kontratazioa eragin zuen lanaldi murrizketaren hasieraren aurreko hamabost egunetan, lanaldi murrizketaren hasiera atzeratu eginen da, beste kontratazio bat egiteko beharrezko gutxieneko denboran, eta enpresa batzordeari behar besteko informazioa emanen zaio horri buruz.
Era berean, baldin aldi berean jasotzen badira lanpostu edo kategoria berean ordezkapenak egitea dakarten eskaera bat baino gehiago, eta ezin baldin bada kontrataziorik egin, eskaera-ordenaren arabera emanen dira eta hasiko dira betetzen lanaldi-murrizketak, behin ordezkoa kontratatuta betiere.
Langileen eskubideak eta enpresaren interesak bermatzeari begira, lehen adierazitako egoeretako bat gertatzen denean, egoitzako zuzendariak behar bezala informatuko ditu langileen ordezkariak, epe barnean eta forma egokian, kontratazioaren alorrean eginiko ekintzei eta horien egoerari buruz.
Eskatu eta onartu duen epea amaitzen denean, langilea bere ohiko lanaldian hasiko da berriz ere. Hasieran aurreikusitako epearen aurretik itzuli nahi izanez gero, 15 eguneko aurreabisua eman beharko du gutxienez.
Langileak, ekitaldia edo urtea amaitzen denean, berriz ere eskatu nahi badu lanaldi murrizketa, artikulu honetan jasotako aurreabisu epeak errespetatu beharko ditu.
17. artikulua. Ordu sindikalak.
Langileen ordezkari bakoitzak edo Enpresa Batzordeko kide bakoitzak 20 ordu izanen ditu hilabetero, bere beharren arabera banatzeko.
Ordezkarien ordu sindikalak delegatu baten edo gehiagoren esku pilatzen ahal dira, erabiltzeari uzten dion delegatuaren baimena izanez gero. Ordu horiek erabiltzeko, aski izanen da zuzendariari jakinaraztea langileak noiz atera behar duen lantokitik eta zenbat denborarako. Ordu sindikalak hiru hilabeteko kredituan pilatzen ahal dira.
Artikulu honetan adierazitako ordu sindikalak hartzen badira, ez da inolaz ere murriztuko 15. artikuluan ezarritako urteko opor egunen kopurua.
18. artikulua. Eszedentziak.
Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izaten ahal da. Nahitaezkoa, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea ematen duena, lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako izendatu edo hautatua izateagatik emanen da. Lanera itzultzea kargu publikoa utzi eta hurrengo hilaren barruan eskatu beharko da.
Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia izateko, hilabete baterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Borondatezko eszedentziaren kasuan, langileak eskubidea izanen du lanpostua urtebetez gorde dakion. Seme-alabak edo bigarren mailara arteko odol- zein ezkontza-ahaideak zaintzeko eskatutako eszedentziaren kasuan, langileak eskubidea izanen du lanpostua bi urtez gorde dakion. Hamabost egun aurretik eginen da eskaera, eszedentzia hasteko edo luzatzeko nahiz lanera itzultzeko izan. Eszedentzia luzatzeko eskubidea izanen da, legez ezarritako gehienekora iritsi arte.
Langileek eszedentziarako eskubidea izanen dute, hiru urtekoa gehienez, seme edo alaba bakoitza zaintzeko, bai naturala bada eta baita adopzioan edo harreran hartua bada ere, haurraren jaiotegunetik hasita edo administrazioak ebazpen judiziala ematen duenetik. Hurrengo seme-alabek beste eszedentzia baterako eskubidea emanen dute, baina azkeneko eszedentziak aurrekoaren bukaera ekarriko du. Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko zaio, eta bitartean eskubidea izanen du lanbide-prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Seme-alabak zaintzeagatik, langileak eskubidea izanen du lehen bi urteetan lanpostua gorde dakion. Epe hori bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide-talde berekoa edo kategoria baliokide batekoa izanen da. Borondatezko eszedentziari dagokionez, indarra duen araudian ezarritakoari jarraituko zaio.
Bestetik, probintzia barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.
Borondatezko eszedentzien lehen urtea amaitutakoan, egoera horretan dagoen langileak lehentasun eskubidea baizik ez du enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko.
Negoziazio kolektiboaren bidez ezartzen diren beste egoera batzuetan ere hartzen ahal dute eszedentzia langileek, han ezarritako araubide eta ondorioekin.
Bi urtera arteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu, eritasun edo desgaitasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat –odol bereko edo ezkontza bidezko bigarren mailara artekoa– zaindu behar duten langileek.
19. artikulua. Prestakuntza-jardunaldietara joatea.
Enpresak, bere ekimenez edo langileek eskatuta, langileak bere lanbide jarduerari buruzko ikastaroetara, mintegietara, jardunaldietara edo antzekoetara joatea komenigarri dela erabakitzen duenean, jarduera egiten den tokiraino joateko eta etortzeko gastuak eta mantenu eta ostatukoak ere bere gain hartuko ditu, baita izena emateko gastuak ere. Parte-hartzaileek behar bezala justifikatu beharko dituzte gastu horiek.
20. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.
Lan istripuen eta lanbideari lotutako eritasunen ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, enpresak langileari eskubidez dagokion prestazioa bajaren lehenbiziko egunetik osatuko du, hilabeteko oinarrizko soldataren gehi antzinatasun sariaren %100 berdindu arte.
Eritasun arrunt baten edo lanekoa ez den istripu baten ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, langileak oinarrizko soldataren gehi antzinatasun sariaren %100 jasoko du urteko lehenengo baja baldin bada, eta urte bereko bigarren aldi baterako ezintasun prozesuetan, berriz, %90.
Baliaezintasuna dakarten eritasun prozesuetan, diagnostikoa espezialista batek egin baldin badu, langileak oinarrizko soldataren eta antzinatasun sariaren %100 jasoko du.
Langilea ospitaleratu behar izanez gero, hilabeteko oinarrizko soldataren gehi antzinatasun sariaren %100 jasotzeko eskubidea izanen du, baina ospitaleratua egon bitartean bakarrik.
Haurdun dauden langileen kasuan, aldi baterako lan ezintasuna amatasun bajaren aurreko eritasun arrunt baten ondorioz baldin bada, haurdunaldiaren seigarren hilabetetik haurra jaio arte hilabeteko oinarrizko soldataren eta antzinatasun sariaren %100 ordaindu beharko dio enpresak, baldin eta langileak mediku espezialistaren ziurtagiria aurkezten badu. Osagarri hori ordaindu beharko da, orobat, aldi baterako ezintasuna haurdunaldiko arriskua dagoelako agintzen denean, mediku batek diagnostikatuta. Horrelakoetan, osagarria haurdunaldiko arriskua diagnostikatzen den egunetik aplikatuko da. Egun horrek baja agiriaren datarekin bat etorri beharko du.
21. artikulua. Ordainsari igoera.
Hitzarmen honen indarraldian igoera hauek eginen dira:
a) 2025: %2,8koa, soldata-tauletako kontzeptuen gainean, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoa. (1. eranskina).
b) 2026: %3,2koa, soldata-tauletako kontzeptuen gainean, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoa. (1. eranskina).
Baldin alderdi sinatzaileen arteko akordiorik ez bada, ezin izanen da soldata murriztu edo hitzarmen kolektiboan hitzartutako soldata taulak izoztu.
Edonola ere, bermatu egiten da langileek jasotako urteko ordainsari gordina lanbidearteko gutxieneko soldata adinakoa izanen dela gutxienez, horrek izaten ahal dituen eguneratzeak kontuan izanik.
22. artikulua Oinarrizko soldata (hilabete naturala).
Lanbide-kategoriei dagozkien hileko oinarrizko soldatak 1. eranskinean jasotakoak izanen dira (2025. eta 2026. urteetarako), 21. artikuluaren azken paragrafoan ezarritakoa betez.
Maila bakoitzeko hileko oinarrizko soldataren barnean honako kontzeptu hauek sartzen dira: lanorduak, atsedenaldiak eta hitzarmen honetan eta legezko araudian ezarrita dauden jaiegunak, errekuperatu behar ez direnak.
23. artikulua Okupazio-plusa.
Okupazio-plusa arau hauen arabera aplikatuko da hitzarmen honen indarraldian:
a) Hiruhilekoko oinarrizko soldataren %0,5en baliokidea den ordainketa bakar bat, hiru hil horiei dagokien aparteko ordainsariaren zati proportzionala kontuan hartuta, baldin eta zentroaren okupazioaren batezbestekoa %96koa edo handiagoa bada epe horretan. Hiruhileko bakoitzaren ondoko lehen nominan ordainduko da, hots, apiril, uztail, urri eta urtarrilekoetan. Igoera hori oinarrizko soldatari soilik aplikatuko zaio, kontuan izan gabe hitzarmeneko edo hitzarmenetik kanpoko beste kontzepturik.
b) 12 hilabeteetako oinarrizko soldataren %0,5en baliokidea den ordainketa bakar bat, bi aparteko ordainsariak barne hartuta; hurrengo ekitaldiko urtarrileko nominan ordainduko da, baldin eta aurreko urtean egoitzaren okupazioaren batezbestekoa %98koa edo handiagoa izan bada. Igoera hori oinarrizko soldatari soilik aplikatuko zaio, kontuan izan gabe hitzarmeneko edo hitzarmenetik kanpoko beste kontzepturik.
Okupazio mailaren arabera artikulu honen a) eta b) azpiataletan hitzartutako okupazio-plusak, hiruhilekoan %0,5ekoa eta urtean %0,5ekoa, hurrenez hurren, honela aplikatuko dira:
a) Ez dira bata bestearen gainean aplikatuko; aitzitik, biak oinarrizko soldataren gainean aplikatuko dira, modu independentean.
b) Ez dira kontsolidagarriak.
Okupazioa-plusari dagozkion zenbatekoak jasota daude hitzarmen honen 2. eta 3. eranskinetan.
24. artikulua. Goragoko kategoriako lanak.
Enpresaren beharrak direla kausa, langileren batek bere kontratuko lanbide-kategoriaz goragoko lanbide-kategoria bati dagozkion lanak egiten baditu, lan horiek benetan egiten dituen bitartean goiko kategoriari dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du. Kategoria horretan sei hilabete baino gehiago ematen baditu jarraian eta hartan lanpostu hutsik baldin badago, lanpostua betetzeko orduan, enpresaren hitzarmen honen 5. eta 9. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Lanean ari den kategorian lanpostu hutsik ez badago, lanean hasi zenetik 6 hilabete igarota, langilea bere lanbide-kategoriari dagozkion lanak egitera itzuliko da, deusetan galarazi gabe legeek horren gainean ezartzen dutena.
25. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
Lana 22:00etatik hurrengo eguneko 8:00ak bitarte egiten duten langileek gaueko lanaren plusa kobratzeko eskubidea izanen dute.
Plus horren zenbatekoa 4. eranskinean jasotakoa izanen da hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean. Plus hori ordaindu eginen da oporraldietan.
Zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko da artikulu honetan jasotako plus horren sortzapena aurreko 11 hilabeteetan.
Epe horiei dagokien ordainketa egiteko modua enpresak jakinaraziko die langileen legezko ordezkariei.
Gaueko lanaren plusa ordaintzeko, aintzat hartuko da langilea lanean hasteko eguna eta ez lanetik ateratzen denekoa, nahiz eta ordu gehienak ateratzeko egunekoak izan.
26. artikulua Berreskuratzekoak ez diren jai egunetako plusa, jai egun berezietako plusa eta igandeetako plusa.
Berreskuratzekoak ez diren jaiegunetan (*) lan egiten duten langileei hitzarmen honen 4. eranskinean kontzeptu horregatik ezarritako zenbatekoa ordainduko zaie hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean.
Adierazitako plus horrez gainera, igandeetan lan egiten duten langileek zenbateko bereko plusa jasoko dute (4. eranskinean jasoa).
Gabon gauean eta Urtezahar gauean lan egiten duten langileek, hots, abenduaren 24ko eta 31ko 22:00etatik aurrera eta biharamuneko 08:00etara bitarte zerbitzu ematen dutenek, eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldeko txandan lan egiten dutenek lansari berezi bat jasotzeko eskubidea izanen dute, hitzarmen honen 4. eranskinean jasotakoa. Plus hori egindako lanaldiaren proportzioan ordainduko da.
Plusak ordaintzeko –berreskuratzekoak ez diren jaiegunetakoa, jaiegun berezietakoa eta igandeetakoa–, langilea lanean hasteko eguna hartuko da aintzat, ez ateratzekoa, nahiz eta jaieguneko edo igandeko ordu gehienak ateratzeko egunekoak izan, eta txandako langile bakoitzak benetan egindako lanaldiaren proportzioan ordainduko dira. Lanaldi osoko txanda hartuko da erreferentzia gisa, proportzio hori kalkulatzeko.
Plus hori ordaindu eginen da oporraldietan.
Zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko da artikulu honetan jasotako plus horien sortzapena aurreko 11 hilabeteetan.
Epe horiei dagokien ordainketa egiteko modua enpresak jakinaraziko die langileen legezko ordezkariei.
(*) Berreskuratzekoak ez diren jaiegunen kontzeptuaren barrenean ez dira igandeak sartuko; izan ere, multzo hori urtean berreskuratu behar ez diren 14 jaiegunek osatzen dute.
27. artikulua. Aparteko orduak.
Berariaz debekatuta dago aparteko orduak egitea. Ezinbestez egin behar badira, dagokion ordaina ohiko orduaren %175ekoa izanen da gutxienez; diru konpentsazioa eman beharrean ordu konpentsazioa lehenetsiko da.
28. artikulua. Aparteko eskersariak.
Hitzarmen honen eraginpean dauden langileek aparteko bi ordainsari jasoko dituzte, kasuan kasuko hilabeteko soldata errealaren adinakoak, antzinatasun saria barne.
Ekaineko aparteko ordainsaria hilabete horretako nominarekin batera ordainduko da.
Gabonetako aparteko ordainsaria abenduaren 15ean ordainduko da.
Lanean urteko edozein unetan hasita ere, langileek eskubidea izanen dute aparteko ordainsarietatik dagokien zati proportzionala jasotzeko, lanean emandako denboraren arabera.
29. artikulua. Antzinatasuna.
Antzinatasun osagarria hirurtekoen arabera sortuko da, eta hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzeko oinarrizko soldataren %3,25 gisa ordainduko da, gehienez ere bi hirurtekoren sortzapenarekin.
Langile guztiek bi hirurteko lortzen dituztenean, antzinatasun saria laurtekoen arabera sortuko da. Laurtekoen kontaketa bi hirurtekoak betetzen diren urtetik aurrera hasiko da. Laurteko bakoitza oinarrizko soldataren %3,25 izanen da.
Hirurtekoak kontatzean, probaldiak eta ikasten emandako denbora ere kontatuko dira.
Hitzarmen honen 5. eranskinean jaso dira kontzeptu honi buruzko zenbatekoak.
30. artikulua. Arropa eta oinetakoak.
Enpresak arropa edo uniformea eta oinetakoak emanen dizkie langile guztiei. Gutxienez urtean behin berrituko dira, edo lanean erabiltzearen ondorioz beharrezkoa den guztietan.
31. artikulua. Dietak.
Hitzarmenaren indarraldian, dieta erdiagatik 9,01 euro ordainduko dira eta dieta osoagatik 30,05 euro.
32. artikulua. Kilometrajea.
Enpresaren beharrak direla-eta langileak bere ibilgailua erabili beharra duenean, enpresak 0,24 euro ordainduko dizkio kilometroko.
33. artikulua. Erantzukizun zibileko asegurua.
Enpresak, erantzukizun zibileko poliza baten bidez, aseguru bat eginen die langile guztiei, lanaren ondorioz gerta litezkeen erantzukizunak estaltzeko.
Hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiek aseguraturik egon beharko dute eta egiaztapena kotizazio buletinen bidez eginen da.
Nahitaezko eszedentzian dauden langile guztiak ere aseguratuko dira, kargu publiko bat betetzeko izendatu edo hautatu direnak izan ezik, egoitzaren kotizazio buletinetan agertzen ez badira ere.
34. artikulua. Bizi-eta istripu-asegurua.
Lan istripuaren ondorioz langile bat hiltzen bada, enpresak 25.000,00 euroko zenbatekoa ordainduko du kontzeptu horregatik.
Lan istripu baten ondorioz langile batek ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia baditu, kalte-ordainaren zenbatekoa 30.000,00 eurokoa izanen da.
Lan istripuaren ondoriozko heriotzetan, gertaera eragilearen egunean sortuko dira aipatutako zenbatekoak.
Lan istripuaren ondorioz ezintasun iraunkorraren adierazpena egiten bada (gradu guztietan: ohiko lanerako ezintasun iraunkor osoa, lan orotarako ezintasun absolutua edo baliaezintasun handia), hemen jasotako zenbatekoen sortzapen data lan harremanaren etenaldia amaitu eta hurrengo eguna izanen da, Langileen Estatutuaren 48. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
35. artikulua. Lan osasuna.
Laneko osasun eta segurtasunaren arloko arauei dagokienez, enpresak une bakoitzean indarra duten legeetan xedatutakoa beteko du.
Urtean behin, osasun azterketa eginen zaie langile guztiei.
36. artikulua Falten eta zehapenen mailaketa.
–Honako hauek dira falta arinak:
a) Lanera hiru aldiz berandu iristea, hogeita hamar eguneko epean.
b) Lanera agertu ez eta hurrengo hogeita lau orduetan faltaren arrazoiak ez jakinaraztea.
c) Lanetik bidezko arrazoirik gabe alde egitea, nahiz eta denbora gutxirako izan, baldin eta enpresarentzako, egoiliarrentzako edo lankideentzako kalteak direla-eta, falta astun edo oso astuntzat hartzerik ez badago.
d) Atzerapena eta zabarkeria jasotako arauak eta jarraibideak betetzean, bai eta enpresaren lokalak, materialak edo dokumentuak behar ez bezala erabiltzea, ez bada ageriko larritasuna dela-eta falta astuntzat hartzen dela.
e) Norbere garbitasun eta txukuntasunik eza.
f) Helbidea, bizilekua edo familiaren egoera aldatu eta enpresari ez jakinaraztea, aldaketa horiek zerga arloko edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eraginik badute.
g) Lanean ari dela erretzea.
h) Lanaldiaren barrenean, telefono mugikorra norberaren aferetarako erabiltzea.
–Honako hauek izanen dira falta astunak:
a) Hogeita hamar eguneko epean lanera hiru aldiz baino gehiagotan eta hamar baino gutxiagotan berandu iristea.
b) Hogeita hamar eguneko epean, bidezko arrazoirik izan gabe, behin baino gehiagotan lanera ez joatea.
c) Zerbitzuari dagokionez, agindutako lanetan behar den arreta ez jartzea eta nagusien jarraibideei jaramonik ez egitea, enpresaren edo egoiliarren kalterako.
d) Lanean agintekeriaz jokatzea.
e) Hirurogei eguneko epean falta arin bera behin baino gehiagotan egitea.
f) Enpresako denbora, jantziak edo materialak enpresaz kanpoko lanetarako edo norberaren onerako erabiltzea.
–Honako hauek dira falta oso astunak:
a) Urtebeteko epean lanera 20 alditan baino gehiagotan berandu iristea.
b) Hilabetean, bidezko arrazoirik izan gabe, hirutan edo gehiagotan lanera ez joatea.
c) Gaixo edo istripu itxurak egitea.
d) Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea egoiliarrei, nagusiei eta lankideei.
e) Lanetik alde egitea edo zabarkeria larriz aritzea, enpresari kalte larriak eginez gero edo egoiliarrei egin ahal izanez gero.
f) Agindutako kudeaketetan iruzurra, leialtasunik eza edo konfiantza-abusua erakustea, eta enpresari nahiz hirugarrenei lapurtzea, ebastea edo jokabide horren konplize gisa aritzea, enpresaren eraikinetan zerbitzua ematerakoan.
g Agintekeria.
h) Egoitzako egoiliar edo erabiltzaile baten prozesu patologikoaren, haren barru-barruko kontu baten edo indarreko legeek babesten duten beste edozein datu pertsonalen berri ematea.
i) Zentroko erabiltzaileengandik onura ekonomikoak nahiz gauzazkoak lortzea.
j) Langileak, aldi baterako ezintasun egoeran dagoen bitartean, norbere zein besteren kontura lan egitea, bai eta ezintasun egoera hori luzatze aldera manipulazio edo iruzurrak egitea ere.
k) Hiruhileko batean falta astunak behin baino gehiagotan egitea.
l) Sexu jazarpena, edo arraza, erlijioa edo etnia direla kausa egindako jazarpenak, egungo araudian ezarritakoaren arabera.
Aurreko artikuluetako falten zerrenda adierazpen gisa eman da.
37. artikulua. Zehapenak.
Enpresak zehapenak jartzeko ahalmena du. Zehapenak idatziz komunikatuko zaizkio langileari; gertakariak, faltaren maila eta ezarritako zehapena adieraziko dira.
Falta astunak eta oso astunak langileen delegatuari edo enpresa batzordeari jakinaraziko zaizkio, horrelakorik baldin badago.
Enpresak, egindako falten astuntasuna eta inguruabarrak kontuan hartuta, gehienez zehapen hauek jartzen ahal ditu:
a) Falta arinak: hitzezko edo idatzizko kargu-hartzea.
b) Falta astunak: idatzizko kargu-hartzea eta langileen delegatuari edo enpresa batzordeari jakinaraztea. Gehienez hamabost eguneko enplegu-soldaten etenaldia (gehieneko etenaldia, falta berregin denean).
c) Falta oso astunak: kaleratzeko ohartarazpena. Gehienez hirurogei eguneko enplegu-soldaten etenaldia. Kaleratzea.
38. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.
Langileek egindako falta arinek hamar egunen buruan preskribatuko dute, astunek hamabost egunen buruan eta oso astunek berrogeita hamarren buruan, enpresak faltaren berri duen egunetik aurrera, kasu guztietan.
39. artikulua. Eskubide sindikalak.
Ezin izanen da langile bakar bat ere baztertu sindikatu baten afiliatua izateagatik.
Langile guztiek dute kargu sindikaletarako hautesle eta hautetsi izateko eskubidea, Langileen Estatutuan eta Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoan ezarritako baldintzak betez gero.
Enpresa batzordeko kideek eta langileen delegatuek legean ezarritako berme guztiak izanen dituzte.
Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoaren IV. tituluko 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, sindikatu batean afiliatutako langileek honako hauek egiten ahalko dituzte enpresaren edo lantokiaren esparruan:
a) Sindikatuaren atalak eratzea, sindikatuaren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz.
b) Bilerak egitea (enpresaburuari aurrez jakinarazita), kuotak biltzea eta sindikatuaren informazioa banatzea, hori guztia lanorduetatik kanpora eta egoitzaren ohiko jardunari kalte eragin gabe.
c) Bere sindikatuari bidaltzeko informazioa jasotzea.
d) Afiliatuentzat eta langile guztientzat interesgarriak izan daitezkeen iragarkien berri emateko, enpresak iragarki-taula bat jartzen utziko die. Iragarki-taulak lantokian berean egon beharko du, langileek aise ikusteko moduko toki batean.
Ordezkaritza handieneko sindikatuetan lurralde, autonomia erkidego edo estatu osorako kargua dutenek eskubide hauek izanen dituzte, Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoaren 9. artikuluaren arabera:
e) Aldez aurretik enpresaburuari jakinarazita, lantokian sartzea, bere sindikatuak bertan egiten dituen jardueretan edo langile guztientzat egiten direnetan parte hartzeko, ohiko lana galarazi gabe.
f) Lan hitzarmenen negoziazioetan parte hartzen duten ordezkari sindikalek, enpresaren batean jardunean segitzen badute, behar diren baimen ordainduak izanen dituzte negoziazio lana behar bezala egiteko, baldin eta haiek ere negoziazioaren eragin esparruaren pean baldin badaude.
g) Bere karguari dagozkion eginkizun sindikalak gauzatzeko behar diren baimen ordaindu gabeak hartzea.
h) Bere karguak iraun bitartean nahitaezko eszedentzia hartzea, lanpostua gordetzeko eta antzinatasuna kontatzeko eskubideaz. Kargua utzi eta hurrengo hilabetearen barrenean bere lanpostura itzuli beharko du.
Enpresa delegatuek edo hitzarmena negoziatzeko mahaiko kideek negoziazio horretarako behar den denbora izanen dute, dagozkien ordu sindikalez gainera.
Egoitzako langileei bertan biltzeko eskubidea bermatuko zaie, baldin eta egoitzaren ohiko jardunari kalte egiten ez bazaio eta, nolanahi ere, indarra duten legeekin bat.
Bilera baino lehen enpresako zuzendariari edo ordezkariari haren berri emanen zaio, behar den denborarekin; adieraziko zaio, halaber, zein izanen den eguneko gai zerrenda eta egoitzakoak ez diren zenbat lagun etorriko diren bilerara.
Langileen eskubide hori bermatzeko, egoitzek eguneko lana moldatzen ahalko dute, langileak bilerara joan ahal izateko.
40. artikulua Batzorde paritarioa.
Hitzarmenaren batzorde paritarioa osatzen da, alderdi sinatzaileek osatua. Hitzarmena interpretatuko du, bitartekaritza eta arbitrajea eginen ditu eta begiratuko du hura beteko dela.
Halaber, harena izanen da, hitzarmenak irauten duen bitartean, hura egokitu edo aldatzeko eginkizuna.
Batzorde paritarioak aurretik esku hartzeko izapidea agortutzat joko da desadostasuna planteatu zenetik 15 eguneko gehieneko epea iraganda ez bada batzorde paritarioaren adierazpenik izan.
Bi alderdiek, oro har, adostu dute batzorde paritarioaren mende uztea hitzarmena aplikatu eta interpretatzean sortzen ahal diren arazo, desadostasun edo gatazka guztiak, kasuak Nafarroako Lan Auzitegian edo lan arloan eskumena duen jurisdikzioan aurkeztu baino lehen. Orobat, 15 egunetan ebatzi beharko du gehienez, egoera aurkezten zaionetik hasita. Ebazpenik ez badu ematen, arrazoia edozein delarik ere, bukatutzat emanen da batzorde paritarioaren izapidea.
Enpresa batzordeko bost kideek eta enpresak izendatzen dituen bost kidek osatuko dute batzorde paritarioa, edo haiek bere botoa noren esku uzten duten, horiexek.
Oro har, ordezkaritzako edozeinek eskatuta bilduko da batzorde paritarioa, jorratu beharreko gaiak zehaztuta. Erabakitakoa egoitzako iragarki-taulan eginen da publiko.
Batzorde paritarioak aurkeztu den eskaera ebazten ez duenetan, bi alderdiek, enpresak eta langileen ordezkariek, erabaki dute berariaz men eginen diotela Nafarroako Lan Auzitegiari.
Batzorde paritarioaren erabakiek hitzarmen kolektibo honen testuak adinako balioa izanen dute, Langileen Estatutuaren 91.4 artikuluan xedatuarekin bat.
Erregistroaren ondorioetarako, batzorde paritarioaren helbidea lantokiarena da: Santa Gema kalea 60, San Adrián.
41. artikulua. Legeria osagarria.
Hitzarmen honetan ezarri ez diren gaietarako, Langileen Estatutuan eta lan arloko legedi orokorrean xedatutakoa aplikatuko da.
42. artikulua. Azken xedapenak.
Hitzarmen hau aplikatzen hasten denetik, indarrik gabe geldituko dira bi alderdientzat ordura arte aplikatzen ziren betebehar eta eskubideak. Hortaz, hitzarmena sinatu aurretik zegoen egoeratik eskuratutako edo finkatutako eskubiderik ez dago.
Dena dela, hitzarmen hau sinatzen den egunean eta enpresarekin adostu ondoren, behar diren aldaketak eginen dira lanpostuaren ezaugarri bereziak direla-eta hitzarmen honetan finkatutako konpentsazioetatik gorako lansariak izanen dituzten langileen kontratuetan.
43. artikulua. Lan auzitegia. Gatazkak auzibidetik kanpo ebaztea.
Hitzarmen kolektibo hau sinatzen duten alderdiek erabaki dute borondatezko prozedurak ezartzea gatazka kolektiboak konpontzeko, itundutakoaren interpretazioari eta aplikazioari eta lanaren inguruabarretara egokitzeari dagokienez; egoten ahal diren desadostasunei dagokienez, negoziatzeko eperik luzeena akordio batera iritsi gabe iragan ondoren, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluko g) apartatuan xedatutakoari jarraituz; hitzarmen honetan ezarritakoaren funtsean aldaketen negoziazioan sortzen ahal diren desadostasunei dagokienez, Langileen Estatutuaren 41.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz; soldaten araubidea ez aplikatzeagatik sortzen ahal diren desadostasunei dagokienez, baita batzorde paritarioen barreneko desadostasunei eta eremu desberdinetako hitzarmenen arteko konkurrentzia gatazkei dagokienez, lan arloko gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko akordioaren edukiak bereganatuta (Nafarroako Lan arloko Auzitegia). Ondorio horietarako, akordio hori osorik argitaratutzat jotzen da hemen, hitzarmen kolektibo honen parte gisa.
44. artikulua. Hitzarmen honetan hitzartutako lan baldintzak ez aplikatzea.
Enpresak hitzarmen kolektibo hau aldi batean ez aplikatzea nahi izanez gero (arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produkziokoak direla-eta), Langileen Estatutuak 82.3 artikuluan aipatzen duen kontsultaldia hasi baino gutxienez 7 egun lehenago jakinarazi beharko dio batzorde paritarioari. Kontsulta aldian langileen ordezkariekin adostasunik lortu ezean, eta lanbide arteko akordioetako gatazkak ebazteko prozeduretara jo arren desadostasuna konpontzen ez bada (arbitrajea bi aldeen baimenarekin soilik egiten ahal da), bi aldeen arteko akordioa beharko da (enpresaren ordezkarien eta langileen ordezkarien gehiengoaren artekoa) Hitzarmen Kolektiboen Espainiako Aholku Batzordearen edo Nafarroako Foru Komunitatean sortzen den hiru aldeko organoaren esku uzteko lan baldintzak ez aplikatzearen gaineko desadostasuna.
1. ERANSKINA.–2025EKO ETA 2026KO SOLDATEN TAULAK
2025. urteko soldata-taula
(%2,8ko igoera 2024ko taulen gainean)
KATEGORIA | HILEKO SOLDATA |
Egoitzako zuzendaria | 2156,92 |
Medikua | 2156,92 |
Psikiatra | 2156,92 |
Farmazialaria | 2156,92 |
Psikologoa | 2156,92 |
Gizarte-langilea | 1902,31 |
Erizaina | 1902,31 |
Terapeuta okupazionala | 1902,31 |
Fisioterapeuta | 1902,31 |
Egoitzako gainbegiralea | 1902,31 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 1591,51 |
Administrari-ofiziala | 1494,48 |
Podologoa | 1448,74 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 1435,85 |
Ile-apaintzailea | 1432,13 |
Monitore okupazionala | 1374,32 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 1374,32 |
Farmaziako laguntzailea | 1273,46 |
Administrari laguntzailea | 1273,46 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 1273,46 |
Erizaintzako laguntzailea / zaintzailea | 1251,84 |
Sukaldaria | 1222,41 |
Laguntzailea | 1195,01 |
Harreragilea | 1195,01 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 1195,01 |
Sukaldeko laguntzailea | 1195,01 |
2026. urteko soldata-taula
(%3,2ko igoera 2025eko taulen gainean)
KATEGORIA | HILEKO SOLDATA |
Egoitzako zuzendaria | 2225,94 |
Medikua | 2225,94 |
Psikiatra | 2225,94 |
Farmazialaria | 2225,94 |
Psikologoa | 2225,94 |
Gizarte-langilea | 1963,19 |
Erizaina | 1963,19 |
Terapeuta okupazionala | 1963,19 |
Fisioterapeuta | 1963,19 |
Egoitzako gainbegiralea | 1963,19 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 1642,44 |
Administrari-ofiziala | 1542,30 |
Podologoa | 1495,10 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 1481,80 |
Ile-apaintzailea | 1477,96 |
Monitore okupazionala | 1418,30 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 1418,30 |
Farmaziako laguntzailea | 1314,21 |
Administrari laguntzailea | 1314,21 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 1314,21 |
Erizaintzako laguntzailea / zaintzailea | 1291,90 |
Sukaldaria | 1261,52 |
Laguntzailea | 1233,25 |
Harreragilea | 1233,25 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 1233,25 |
Sukaldeko laguntzailea | 1233,25 |
2. ERANSKINA.–2025EKO ETA 2026KO TAULAK, HIRUHILEKOKO %0,5ARENAK
2025eko taula
KATEGORIA | HILABETEKO | HIRUHILEKOAN | APARTEKO | %0,5 HIRUHILEKOAN |
Egoitzako zuzendaria | 2156,92 | 6470,77 | 7549,22 | 37,75 |
Medikua | 2156,92 | 6470,77 | 7549,22 | 37,75 |
Psikiatra | 2156,92 | 6470,77 | 7549,22 | 37,75 |
Farmazialaria | 2156,92 | 6470,77 | 7549,22 | 37,75 |
Psikologoa | 2156,92 | 6470,77 | 7549,22 | 37,75 |
Gizarte-langilea | 1902,31 | 5706,95 | 6658,11 | 33,29 |
Erizaina | 1902,31 | 5706,95 | 6658,11 | 33,29 |
Terapeuta okupazionala | 1902,31 | 5706,95 | 6658,11 | 33,29 |
Fisioterapeuta | 1902,31 | 5706,95 | 6658,11 | 33,29 |
Egoitzako gainbegiralea | 1902,31 | 5706,95 | 6658,11 | 33,29 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 1591,51 | 4774,52 | 5570,27 | 27,85 |
Administrari-ofiziala | 1494,48 | 4483,44 | 5230,67 | 26,15 |
Podologoa | 1448,74 | 4346,21 | 5070,58 | 25,35 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 1435,85 | 4307,54 | 5025,46 | 25,12 |
Ile-apaintzailea | 1432,13 | 4296,38 | 5012,45 | 25,06 |
Monitore okupazionala | 1374,32 | 4122,97 | 4810,14 | 24,06 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 1374,32 | 4122,97 | 4810,14 | 24,06 |
Farmaziako laguntzailea | 1273,46 | 3820,37 | 4457,10 | 22,29 |
Administrari laguntzailea | 1273,46 | 3820,37 | 4457,10 | 22,29 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 1273,46 | 3820,37 | 4457,10 | 22,29 |
Erizaintzako laguntzailea / zaintzailea | 1251,84 | 3755,51 | 4381,43 | 21,91 |
Sukaldaria | 1222,41 | 3667,22 | 4278,41 | 21,39 |
Laguntzailea | 1195,01 | 3585,02 | 4182,52 | 20,91 |
Harreragilea | 1195,01 | 3585,02 | 4182,52 | 20,91 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 1195,01 | 3585,02 | 4182,52 | 20,91 |
Sukaldeko laguntzailea | 1195,01 | 3585,02 | 4182,52 | 20,91 |
2026ko taula
KATEGORIA | HILABETEKO | HIRUHILEKOAN | APARTEKO | %0,5 HIRUHILEKOAN |
Egoitzako zuzendaria | 2225,94 | 6677,83 | 7790,80 | 38,96 |
Medikua | 2225,94 | 6677,83 | 7790,80 | 38,96 |
Psikiatra | 2225,94 | 6677,83 | 7790,80 | 38,96 |
Farmazialaria | 2225,94 | 6677,83 | 7790,80 | 38,96 |
Psikologoa | 2225,94 | 6677,83 | 7790,80 | 38,96 |
Gizarte-langilea | 1963,19 | 5889,57 | 6871,17 | 34,35 |
Erizaina | 1963,19 | 5889,57 | 6871,17 | 34,35 |
Terapeuta okupazionala | 1963,19 | 5889,57 | 6871,17 | 34,35 |
Fisioterapeuta | 1963,19 | 5889,57 | 6871,17 | 34,35 |
Egoitzako gainbegiralea | 1963,19 | 5889,57 | 6871,17 | 34,35 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 1642,44 | 4927,30 | 5748,52 | 28,74 |
Administrari-ofiziala | 1542,30 | 4626,91 | 5398,05 | 26,99 |
Podologoa | 1495,10 | 4485,29 | 5232,84 | 26,16 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 1481,80 | 4445,38 | 5186,27 | 25,93 |
Ile-apaintzailea | 1477,96 | 4433,87 | 5172,84 | 25,86 |
Monitore okupazionala | 1418,30 | 4254,90 | 4964,06 | 24,82 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 1418,30 | 4254,90 | 4964,06 | 24,82 |
Farmaziako laguntzailea | 1314,21 | 3942,62 | 4599,73 | 23,00 |
Administrari laguntzailea | 1314,21 | 3942,62 | 4599,73 | 23,00 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 1314,21 | 3942,62 | 4599,73 | 23,00 |
Erizaintzako laguntzailea / zaintzailea | 1291,90 | 3875,69 | 4521,63 | 22,61 |
Sukaldaria | 1261,52 | 3784,57 | 4415,32 | 22,08 |
Laguntzailea | 1233,25 | 3699,74 | 4316,36 | 21,58 |
Harreragilea | 1233,25 | 3699,74 | 4316,36 | 21,58 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 1233,25 | 3699,74 | 4316,36 | 21,58 |
Sukaldeko laguntzailea | 1233,25 | 3699,74 | 4316,36 | 21,58 |
3. ERANSKINA.–2025EKO ETA 2026KO TAULAK, URTEKO %0,5 ARENAK
2025eko taula
KATEGORIA | HILABETEKO | URTEKO | %0,5 URTEAN |
Egoitzako zuzendaria | 2.156,92 | 30.196,89 | 150,98 |
Medikua | 2.156,92 | 30.196,89 | 150,98 |
Psikiatra | 2.156,92 | 30.196,89 | 150,98 |
Farmazialaria | 2.156,92 | 30.196,89 | 150,98 |
Psikologoa | 2.156,92 | 30.196,89 | 150,98 |
Gizarte-langilea | 1.902,31 | 26.632,46 | 133,17 |
Erizaina | 1.902,31 | 26.632,46 | 133,17 |
Terapeuta okupazionala | 1.902,31 | 26.632,46 | 133,17 |
Fisioterapeuta | 1.902,31 | 26.632,46 | 133,17 |
Egoitzako gainbegiralea | 1.902,31 | 26.632,46 | 133,17 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 1.591,51 | 22.281,08 | 111,40 |
Administrari-ofiziala | 1.494,48 | 20.922,69 | 104,61 |
Podologoa | 1.448,74 | 20.282,30 | 101,41 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 1.435,85 | 20.101,83 | 100,51 |
Ile-apaintzailea | 1.432,13 | 20.049,78 | 100,25 |
Monitore okupazionala | 1.374,32 | 19.240,54 | 96,20 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 1.374,32 | 19.240,54 | 96,20 |
Farmaziako laguntzailea | 1.273,46 | 17.828,40 | 89,14 |
Administrari laguntzailea | 1.273,46 | 17.828,40 | 89,14 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 1.251,84 | 17.828,40 | 89,14 |
Erizaintzako laguntzailea/Zaintzailea | 1.242,38 | 17.525,70 | 87,63 |
Sukaldaria | 1.222,41 | 17.113,65 | 85,57 |
Laguntzailea | 1.195,01 | 16.730,09 | 83,65 |
Harreragilea | 1.195,01 | 16.730,09 | 83,65 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 1.195,01 | 16.730,09 | 83,65 |
Sukaldeko laguntzailea | 1.195,01 | 16.730,09 | 83,65 |
2026ko taula
KATEGORIA | HILABETEKO | URTEKO | %0,5 URTEAN |
Egoitzako zuzendaria | 2.225,94 | 31.163,19 | 155,81 |
Medikua | 2.225,94 | 31.163,19 | 155,81 |
Psikiatra | 2.225,94 | 31.163,19 | 155,81 |
Farmazialaria | 2.225,94 | 31.163,19 | 155,81 |
Psikologoa | 2.225,94 | 31.163,19 | 155,81 |
Gizarte-langilea | 1.963,19 | 27.484,70 | 137,43 |
Erizaina | 1.963,19 | 27.484,70 | 137,43 |
Terapeuta okupazionala | 1.963,19 | 27.484,70 | 137,43 |
Fisioterapeuta | 1.963,19 | 27.484,70 | 137,43 |
Egoitzako gainbegiralea | 1.963,19 | 27.484,70 | 137,43 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 1.642,44 | 22.994,07 | 114,97 |
Administrari-ofiziala | 1.542,30 | 21.592,21 | 107,96 |
Podologoa | 1.495,10 | 20.931,33 | 104,66 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 1.481,80 | 20.745,09 | 103,72 |
Ile-apaintzailea | 1.477,96 | 20.691,38 | 103,46 |
Monitore okupazionala | 1.418,30 | 19.856,24 | 99,28 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 1.418,30 | 19.856,24 | 99,28 |
Farmaziako laguntzailea | 1.314,21 | 18.398,91 | 91,99 |
Administrari laguntzailea | 1.314,21 | 18.398,91 | 91,99 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 1.291,90 | 18.398,91 | 91,99 |
Erizaintzako laguntzailea/Zaintzailea | 1.282,13 | 18.086,53 | 90,43 |
Sukaldaria | 1.261,52 | 17.661,29 | 88,31 |
Laguntzailea | 1.233,25 | 17.265,46 | 86,33 |
Harreragilea | 1.233,25 | 17.265,46 | 86,33 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 1.233,25 | 17.265,46 | 86,33 |
Sukaldeko laguntzailea | 1.233,25 | 17.265,46 | 86,33 |
4. ERANSKINA.–2025EKO ETA 2026KO PLUSAK
Plusak
2025 | 2026 | |
IGANDEETAKO PLUSA | 17,14 | 17,69 |
JAIEGUNETAKO PLUSA | 19,42 | 20,04 |
GAUEKO LANAREN PLUSA | 18,28 | 18,86 |
GABON ARRATSALDEKO PLUSA (ABENDUAK 24) | 19,42 | 20,04 |
URTEZAHAR ARRATSALDEKO PLUSA (ABENDUAK 31) | 19,42 | 20,04 |
GABON GAUEKO PLUS BEREZIA (ABENDUAK 24) | 82,25 | 84,88 |
URTEZAHAR GAUEKO PLUS BEREZIA (ABENDUAK 31) | 82,25 | 84,88 |
5. ERANSKINA.–2025EKO ETA 2026KO ANTZINATASUNA
2025eko antzinatasuna
KATEGORIA | HIRURTEKOA | LAURTEKOA |
Egoitzako zuzendaria | 70,10 | 70,10 |
Medikua | 70,10 | 70,10 |
Psikiatra | 70,10 | 70,10 |
Farmazialaria | 70,10 | 70,10 |
Psikologoa | 70,10 | 70,10 |
Gizarte-langilea | 61,83 | 61,83 |
Erizaina | 61,83 | 61,83 |
Terapeuta okupazionala | 61,83 | 61,83 |
Fisioterapeuta | 61,83 | 61,83 |
Egoitzako gainbegiralea | 61,83 | 61,83 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 51,73 | 51,73 |
Administrari-ofiziala | 48,57 | 48,57 |
Podologoa | 47,08 | 47,08 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 46,66 | 46,66 |
Ile-apaintzailea | 46,54 | 46,54 |
Monitore okupazionala | 44,67 | 44,67 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 44,67 | 44,67 |
Farmaziako laguntzailea | 41,39 | 41,39 |
Administrari laguntzailea | 41,39 | 41,39 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 41,39 | 41,39 |
Erizaintzako laguntzailea/Zaintzailea | 40,69 | 40,69 |
Sukaldaria | 39,72 | 39,72 |
Laguntzailea | 38,84 | 38,84 |
Harreragilea | 38,84 | 38,84 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 38,84 | 38,84 |
Sukaldeko laguntzailea | 38,84 | 38,84 |
2026ko antzinatasuna
KATEGORIA | HIRURTEKOA | LAURTEKOA |
Egoitzako zuzendaria | 72,34 | 72,34 |
Medikua | 72,34 | 72,34 |
Psikiatra | 72,34 | 72,34 |
Farmazialaria | 72,34 | 72,34 |
Psikologoa | 72,34 | 72,34 |
Gizarte-langilea | 63,81 | 63,81 |
Erizaina | 63,81 | 63,81 |
Terapeuta okupazionala | 63,81 | 63,81 |
Fisioterapeuta | 63,81 | 63,81 |
Egoitzako gainbegiralea | 63,81 | 63,81 |
Laguntzaileen gainbegiralea | 53,38 | 53,38 |
Administrari-ofiziala | 50,13 | 50,13 |
Podologoa | 48,59 | 48,59 |
Mantentze-lanetako ofiziala eta gidaria | 48,15 | 48,15 |
Ile-apaintzailea | 48,03 | 48,03 |
Monitore okupazionala | 46,10 | 46,10 |
Jarduera soziokulturaletako teknikaria eta animatzaile soziokulturala | 46,10 | 46,10 |
Farmaziako laguntzailea | 42,71 | 42,71 |
Administrari laguntzailea | 42,71 | 42,71 |
Mantentze-lanetako laguntzailea | 42,71 | 42,71 |
Erizaintzako laguntzailea/Zaintzailea | 41,99 | 41,99 |
Sukaldaria | 40,99 | 40,99 |
Laguntzailea | 40,08 | 40,08 |
Harreragilea | 40,08 | 40,08 |
Garbiketako eta ikuztegiko langileak | 40,08 | 40,08 |
Sukaldeko laguntzailea | 40,08 | 40,08 |
Iragarkiaren kodea: F2515103
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
