2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lokiz Mendiko Batzarrak, 2025eko urriaren 11n egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen eta haiek betearazteko oinarrien espedientea.
Araudi aplikagarriari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua eta harekin bat heldu direnak), erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian alegaziorik jasotzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da.
Zudairin (Ameskoabarrena), 2025eko azaroaren 17an.–Batzarburua, Andrés Lana Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: L2515086