2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TRAIBUENASKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Traibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2025eko azaroaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen kontzejuaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Traibuenasen baitago– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Traibuenasen, 2025eko azaroaren 20an.–Kontzejuko burua, Jorge Labiano Gabari.
Iragarkiaren kodea: L2515234