2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 19an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen eta haiek betearazteko oinarrien espedientea.
Horiek horrela, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aurkez ditzaten alegazioak, kexak eta oharrak. Aditzera ematen da ezen, jendaurreko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela. Hori dena, araudi aplikagarriari jarraikiz, hau da, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tebasen, 2025eko azaroaren 19n.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2515288