2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Eloko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Eloko Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra eta hura urte berean betearazteko oinarriak.
Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Mankomunitateko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak.
Elon, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2515197