Iragarkia
244. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3361/2025 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partziala, Estatuaren 2024ra luzatutako 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, suhiltzaile-ofizialen bost plaza sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.
Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako administrazio publikoen mendeko su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langileak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuko arau orokorretan ezarritakoaren mende egonen dira, baina foru lege horretan ezartzen diren berezitasunak kontuan hartuta.
Bestalde, aipatutako foru legearen 54.4 artikuluak zehazten du suhiltzaile-ofizialen plaza hutsak oposizio-lehiaketa bidez beteko direla eta prozesu horretan Segurtasun Eskolak emandako prestakuntza ikastaro bat sartuko dela. Nafarroako edozein administrazio publikotako suhiltzaile-ofizialordeek parte hartzen ahalko dute oposizio-lehiaketa murriztuan, baldin eta frogatzen badute ofizialorde lanpostuan gutxienez bost urteko zerbitzuak egiaz eman dituztela eta erregelamenduz ezarritako titulua, unibertsitateko goi mailakoa, badute. Horretatik hutsik gelditzen diren plazak txanda irekiko oposizio-lehiaketaren bidez beteko dira.
8/2005 Foru Legearen 54.5 artikuluan xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketaren ebazpena eman aurretik, suhiltzaile-ofizialen plaza hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketa egin da Nafarroako edozein administrazio publikotan lanpostu bera betetzen duten funtzionarioen artean, Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6575E/2025 Ebazpenaren bidez deituta. Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 9326E/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu zen lekualdatze-lehiaketa hori.
Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2229/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 2820/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi hori bete gabe deklaratu zen.
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzak eskatu du orain deialdi bat egitea abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako lan publikoaren eskaintza partzialean sartu ziren bost plazak betetzeko.
Hautaprobak gainditzen dituzten pertsonak A mailan sartuko dira, suhiltzaile-ofizial gisa, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikiko zaizkio.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrerako prozedura erabiliz eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta hari dagozkion oinarriak onestea.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta izendatutako epaimahaikideei.
Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–DEIALDIA, SUHILTZAILE-OFIZIALEN BOST PLAZA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, betetzea oposizio-lehiaketa bidez. Plaza horien zenbakiak hauek dira: 3649, 4395, 10722, 11280 eta 11281.
1.2. Bost plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
a) Bi plaza txanda irekian.
b) Hiru plaza igoera txandan.
1.3. Baldin igoera txandako plaza huts bat bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, baldin igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan hautapen prozesua gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte deialdiaren 10.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea, eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
c) Ingeniaritzako unibertsitate-titulua izatea, edo ingeniaritzako gradua eta lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen masterra, edo arkitekturako unibertsitate-titulua edo arkitekturako gradua eta lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen masterra, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulu hori lortzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko xedapenen babesean.
d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, eta IV. eranskinean zehaztutako arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
g) Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikuluan araututako bigarren jarduerako lanpostu batean ez aritzea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako betebehar espezifikoak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.
c) Nafarroako administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez aritu direla benetan zerbitzu ematen kidego horietan.
2.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko izangaientzako betebehar espezifikoak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko izangaiek, 2.1.1 edo 2.1.2 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.
Goiko paragrafoan ezarritakoa ez zaio gidabaimenari aplikatuko; izan ere, betebehar hori prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da.
2.3. Izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdiaren oinarrietan ezartzen den unean.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan-deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Tasa ordaintzetik salbuetsita daude hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko izangaiek, beste izangaiei oro har ezarritako agiriak aurkezteaz gain, biktimaren izaera frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, horrek galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahai.
5.1. Kideak.
Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Iñaki Elías López jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: José Joaquín Pascual Garralda jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Jon Andoni DIez de Ure Uraul jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Daniel Álvarez de Eulate Ezquerro jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordea.
–Epaimahaikidea: Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Aika Martinicorena Beorlegui jauna, Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibileko zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: Miguel María Quintana Ferraz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibileko zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko idazkaria: Noelia Zubieta González andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
Behin kalifikazio epaimahaia eratua denean, baldin epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badaude edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari buruz eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak izan dezake aholkulari adituen laguntza, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:
a) Oposizio fasea: zenbait proba eginen dira lanpostuaren berezko eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.
b) Merezimenduak baloratzeko fasea, lehiaketa, alegia. Fase horretan, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.
c) Prestakuntza ikastaroa.
7.–Oposizio fasea.
7.1. Oposizio fasea 2026ko maiatzetik aurrera hasiko da. Fase horretan, oinarri honetan deskribatzen diren probak egin beharko dira.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizio faseko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 ordu lehenago emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 13. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizio faseko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizio fase proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
Fase honek gehienez 70 puntuko kalifikazioa izanen du eta baztertzailea izanen da.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
7.2. Lehenengo proba:
Lehenbiziko probak hiru ariketa izanen ditu.
–Lehenengo ariketa: ariketa hau teorikoa izanen da, eta bertan test motako gehienez 90 galdera erantzun beharko dira idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Ariketa honek gehienez ere 20 puntuko kalifikazioa izanen du. Kanporaturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Ariketa hasi baino lehen esanen du epaimahaiak gehienez zenbat denbora egonen den hura egiteko.
–Bigarren ariketa: teorikoa izanen da. Idatziz garatu beharko dira hogeita hamar galdera labur, gehienez, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendaren bigarren zatiko (legedia espezifikoa) gaiei buruzkoak eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.
Ariketa hau egiteko 4 ordu emanen dira gehienez.
Ariketa honetan 25 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez 12,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, galdera batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Ariketa egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Bestelako materialik behar izanez gero, probarako deialdiaren aurretik iragarriko du epaimahaiak.
Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.
–Hirugarren ariketa: ariketa teoriko-praktikoa izanen da; epaimahaiak planteatutako bi kasu praktiko (operatiboak eta kudeaketa arlokoak) idatziz garatu eta ebatzi beharko dira. Helburua izanen da izangaien gaitasuna baloratzea suhiltzaile-ofizialen lanpostuaren edukiari eta eginkizunei dagokienez.
Ariketa hau egiteko 4 ordu emanen dira gehienez.
Ariketa honek gehienez ere 25 puntuko kalifikazioa izanen du. Kasu praktiko bakoitzak gehienez ere 12,5 puntuko kalifikazioa izanen du. Kanporaturik geldituko dira kasu praktiko horietako bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia edo gehiago lortzen ez duten izangaiak.
Ariketa egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Bestelako materialik behar izanez gero, probarako deialdiaren aurretik iragarriko du epaimahaiak.
Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.
7.3. Bigarren proba:
Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.
Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 60 izangairi deituko zaie. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak kopuru hori baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko bigarrenera. 60. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik kanporatuta geldituko dira.
Probak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute, non berariaz adieraziko baitute badutela probak egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.
Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste une batean, ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz zein ausaz aukeratuta. Horretarako deia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauen arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak xedatu bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.
Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2024ko azaroaren 27ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2024ko 289. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 30ekoan).
Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.
Izangairen batek ezin badu proba hau egin arriskuko haurdunaldia edo erditzea dela kausa, eta egoera hori behar bezala justifikatzen bada, epaimahaiak baloratuko du ea proba hori egitea atzera daitekeen izangai horientzat bakarrik. Izangai horien egoera hautapen prozesua bukatzearen baldintzapean geratuko da, eta atzeratutako proba gainditzearen baldintzapean; baina atzerapena ezin izanen da luzatu beste izangaiek prozesua arrazoizko epeen barruan ebatz dadin daukaten eskubidea urratzeraino, eta epaimahaiak inguruabar hori baloratu beharko du. Edonola ere, proba hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egin beharko da.
Oinarri honetan jasotako probak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira. Grabazio horien helburu bakarra izanen da epaimahaiak lagungarri bat izatea probak epaitzeko, probak egiteko moduari dagokionez, baina ez du balioko izangaiek probak egiten emandako denborak neurtzeko. Era berean, grabazio horiek ez dira proba fisikoak egiten diren egunetik harago gordeko.
Proba honetan, "gai" edo "ez gai" kalifikazioak emanen dira.
Proba honetako ariketaren batean "ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiak kanporatuak geldituko dira, deialdi honetako III. eranskinean ezarritako jarraibideen arabera.
7.4. Hirugarren proba:
Galdetegi batzuk bete beharko dira izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak ezagutzeko, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.
Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.
Proba honetan, "gai" edo "ez gai" kalifikazioak emanen dira. Kanporatu eginen dira "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.
7.5. Proba/ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.
7.6. Oposizio fasea bukatuta, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako kalifikazioekin.
8.–Merezimenduak baloratzeko fasea edo lehiaketa.
8.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.
Lehiaketa fasea baloratzeari begira, oposizio fasea gainditu duten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.
8.2. Oposizio fasea bukaturik, bost egun balioduneko epea irekiko da oposizio fasea gainditu duten izangaiek beren merezimenduak frogatzeko dokumentazioa aurkez dezaten.
Alegatzen dituzten merezimenduak frogatzeko dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko dute, deialdiaren fitxan dagoen estekaren bidez, II. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoan ezarritako atalei jarraikiz.
Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:
–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz eta haren erakunde autonomoez besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan adierazitako baldintzetan, berariaz zehaztuta lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.
–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
Honako hauek ez dira aurkeztu beharko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ofizioz emanen baititu:
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.
–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nahiz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.
8.3. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
8.4. Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.
Merezimenduak baloratzean, kontuan hartuko dira soilik deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.
Ezin izanen da inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.
Azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dira izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
Fase honek gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du.
8.5. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren atarian, deialdiaren web fitxan, eta bost egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen dutena alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.
9.–Plaza hutsak aukeratzea.
9.1. Oposizio fasea eta lehiaketa fasea bukatu ondoren, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du deialdiaren web fitxan, 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, txandaren arabera eta lortutako guztizko puntuazioaren arabera antolatua, izangai bakoitzak oposizio fasean eta lehiaketa fasean lortutako kalifikazioak batuta.
Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizio fasean puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, II. eranskineko baremoko A atalean puntuaziorik handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
9.2. Oposizio-lehiaketaren fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, plaza hutsen kopurua kontuan hartuta.
Kontuan harturik gerta daitekeela izangai batzuek azterketa hori ez gainditzea, eskaintzen diren plazak baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozko eskubideak izanen dituzte bakarrik.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, kontuan hartuz deialdiaren IV. eranskineko bazterketa medikoen taula; izangaiak "gai" edo "ez gai" deklaratuko dira azterketa horretan.
Gaitasun psikofisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.
9.3. Plaza hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.
9.4. Barneko Zuzendaritza Nagusiak eginen du plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia, eta plazak hautatzeko epea adieraziko du. Horretarako, argitara emanen ditu hautatu daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautatzeko ekitaldira deitutako izangaien zerrenda, txandaren arabera eta puntuazio-hurrenkeraren arabera plaza hutsak aukeratzeko duten lehentasun-hurrenkerari jarraituz.
Informazio hori deialdiaren fitxan jarriko da jendaurrean, deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, suhiltzaile-ofizialen zer plaza huts nahiago duten.
9.5. Hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko.
Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko plaza hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean.
10.–Prestakuntza ikastaroa.
10.1 Behin plaza hutsak aukeratuz gero, epaimahaiak argitaratuko du prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako plaza hutsen kopurua baino handiagoa.
10.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Barne Zuzendaritza Nagusian hamar egun balioduneko epean, prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, horretarako zehaztuko den bidea erabiliz:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaiak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak direnak:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Deialdiko 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epearen barruan titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
c) Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.
B.–Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean egon direla oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte, baldin eta deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari ez badira.
C.–Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
10.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.
10.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
10.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 10.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
10.6. Behin dokumentazioa aurkeztu ondoren eta betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin betiko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako plaza hutsen kopurua baino handiagoa.
10.7. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz arautuko da.
Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, salbu aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko ditu izangaiak, eta beharrezkoak diren praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu.
Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta, hala badagokio, araubide horretan alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.
Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du prozesuan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionario izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.
Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da.
"Ez gai" kalifikazioa lortzen duten pertsonak kanporaturik geldituko dira.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.
11.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.
Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizio-lehiaketan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.
12.–Izendapena eta jabetza hartzea.
12.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaile-ofizial lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, plaza hutsen esleipena ere eginen da.
12.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.
12.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.
Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio, behar den prestakuntza ikastaroa gainditu eta gero.
13.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honi dagokion fitxan.
14.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
I. zatia.–Legeria orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
II. zatia.–Legeri espezifikoa.
1. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: II. titulua: babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan. I. kapitulua: babes zibileko jarduketak. III. kapitulua: herritarren lankidetza. IV. kapitulua: ikuskapenak.
2. gaia.–112/2020 Foru Agindua, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.
3. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 135/1998 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, zeinaren bidez laneko arriskuen prebentziorako araudia egokitzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremura.
4. gaia.–254/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: II. kapitulua: 5. atala: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.
5. gaia.–8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun garraioa arautzen duena.
6. gaia.–393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena.
7. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria. Hastapena. SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena. SI-3 Okupatzaileak ateratzea.
8. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (SI). SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak. SI-5. Suhiltzaileen esku-hartzea. SI-6 Egituraren sutarako erresistentzia.
9. gaia.–164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena. I., II., III., IV. eta V. kapituluak.
10. gaia.–164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena. I., II., III. eta IV. eranskinak.
11. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena. I., IV. eta V. kapituluak. I., eta II. eranskinak.
12. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (MIE APQ 0tik 10era) onesten dituena: MIE APQ-0, 1, 5, 6 eta 10.
13. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa onesten duena: ICG-01, 02, 03, eta 04.
14. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa onesten duena: ICG-05, 06, 07, eta 08.
15. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. ITC-RAT 01, 04, 06, 14 eta 15.
16. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT 1, 6, 7, 8, 9, 12, 28, 29 eta 52.
17. gaia.–Uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretua, "Ibilgailuak hornitzeko instalazioak" izeneko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria onesten duena, bai eta arautu ere petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi.
18. gaia.–840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietako berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituena.
19. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 1. zatia: Oinarriak.
20. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 2. zatia: Teknikak - Pertsonen babesa.
21. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 2. zatia: Teknikak - Ura aplikatzea.
22. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 2. zatia: Teknikak - Aireztapena.
23. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 3. zatia: Taktikak - 3T eraso konbinatua.
24. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 3. zatia: Taktikak - Familia bakarreko etxebizitzak.
25. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 3. zatia: Taktikak - Altuera bateko baino gehiagoko eraikinak.
26. gaia.–Egiturazko suteak. Gida taktiko bisuala. V03 2023. 3. zatia: Taktikak - Lurpeko aparkalekua.
27. gaia.–Suteei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Suaren teoria. Ezaugarriak.
28. gaia.–Suteei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Suaren teoria. Teknikak.
29. gaia.–Suteei buruzko eskuliburua. 2. zatia: Hidraulika. Ezaugarriak. Teknikak.
30. gaia.–Suteei buruzko eskuliburua. 4. zatia: Suteak tuneletan. Ezaugarriak. Esku hartzeko teknikak. Tuneletako suteen balorazioa.
31. gaia.–Suteei buruzko eskuliburua. 5. zatia: Industria-suteak. Ezaugarriak. Teknikak. Industria-suteen balorazioa. Esku hartzeko taktikak.
32. gaia.–Baso-suteak. Analisia eta borrokarako operazioak. 2. Suaren jokaera. 2.2 Meteorologia. 2.2.6, 2.2.7 eta 2.2.8 atalak.
33. gaia.–Baso-suteak. Analisia eta borrokarako operazioak. 2. Suaren jokaera. 2.3 Basoko erregaiak. 2.3.1 eta 2.3.3 atalak.
34. gaia.–Baso-suteak. Analisia eta borrokarako operazioak. 2. Suaren jokaera. 2.4 Topografiak baso-suteetan duen eragina.
35. gaia.–Baso-suteak. Analisia eta borrokarako operazioak. 2. Suaren jokaera. 2.5 Su-giroa (Fire Environment).
36. gaia.–Baso-suteak itzaltzeko operazioen segurtasunari buruzko eskuliburua. 1. kapitulua. Suaren jokaeraren analisia. 7. Egonkortasun edo ezegonkortasun atmosferikoa.
37. gaia.–Baso-suteak itzaltzeko operazioen segurtasunari buruzko eskuliburua. 1. kapitulua. Suaren jokaeraren analisia. 8. Suaren jokaera.
38. gaia.–Baso-suteak itzaltzeko operazioen segurtasunari buruzko eskuliburua. 2. kapitulua. Suaren muturreko jokaeraren adierazleak.
39. gaia.–Baso-suteak itzaltzeko operazioen segurtasunari buruzko eskuliburua. 3. kapitulua. Segurtasun arauak baso-suteetan. 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. atalak.
40. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 1. kap. Ezaugarriak: Hastapena. Eraikinari aplikatutako fisika-kontzeptuak. Eraikinen gaineko ekintzak. Esfortzuak/Tentsioak.
41. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 1. kap. Ezaugarriak: Eraikuntzako materialak.
42. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 1. kap. Ezaugarriak: Eraikuntzan erabiltzen diren oinarrizko eraikuntza-sistemak. Eraikinetako egitura-elementu ohikoenak.
43. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 1. kap. Ezaugarriak: Eraikinetako elementu osagarriak.
44. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 1. kap. Ezaugarriak: Eraikinen patologiak.
45. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 2. kap. Eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak.
46. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 1. zatia: Eraikinak. 3. eta 4. kap. Balorazioa. Esku hartzeko taktikak.
47. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 2. zatia: Kolapsatutako egiturak. 1. kap. Ezaugarriak.
48. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 2. zatia: Kolapsatutako egiturak. 2., 3. eta 4. kap. Esku hartzeko teknikak. Balorazioa. Esku hartzeko taktikak.
49. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 7. zatia: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoak. 1. kap. Ezaugarriak. Aurretiazko kontzeptuak. Oinarrizko kontzeptuak eta propietate fisiko-kimikoak. Substantzia kimikoak, hondakin toxikoak eta salgai arriskutsuak.
50. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 7. zatia: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoak. 1. kap. Ezaugarriak. Garraiatzeko eta biltegiratzeko ontziak. Eragina ezbeharretan. Azterketa eta identifikazioa.
51. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 7. zatia: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoak. 2. kap. Esku-hartzeko teknikak.
52. gaia.–Arrisku teknologikoen eskuliburua eta laguntza teknikoak. 7. zatia: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoak. 3. eta 4. kap. Balorazioa eta esku hartzeko taktikak.
53. gaia.–Erreskate eta salbamendu eskuliburua. 5. zatia. Trafiko istripuetako erreskatea. 1. kap. Ezaugarriak.
54. gaia.–Erreskate eta salbamendu eskuliburua. 5. zatia. Trafiko istripuetako erreskatea. 2., 3. eta 4. kap. Esku hartzeko teknikak. Balorazioa. Esku hartzeko taktikak.
55. gaia.–Ekipamendu operatiboen eta esku hartzeko erreminten eskuliburua. 1. zatia: Erremintak eta ekipamendu operatiboak. Norbera babesteko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamendua: suhiltzaileen uniformea eta jantziak.
56. gaia.–Ekipamendu operatiboen eta esku hartzeko erreminten eskuliburua. 1. zatia: Erremintak eta ekipamendu operatiboak. Arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua.
57. gaia.–Ekipamendu operatiboen eta esku hartzeko erreminten eskuliburua. 1. zatia: Erremintak eta ekipamendu operatiboak. Komunikaziorako eta orientaziorako ekipamendua. Neurtzeko tresnak.
58. gaia.–Ekipamendu operatiboen eta esku hartzeko erreminten eskuliburua. 2. zatia: Suhiltzaileen ibilgailuak.
59. gaia.–Erdi mailako kargudunen prestakuntzarako eskuliburua. 2. zatia: Laneko arriskuen prebentzioa.
60. gaia.–Erdi mailako kargudunen prestakuntzarako eskuliburua. 3. zatia: Esku-hartzearen legezko alderdiak.
61. gaia.–Erdi mailako kargudunen prestakuntzarako eskuliburua. 4. zatia: Erdi mailako karguduna larrialdi zerbitzuen kudeaketan eta zuzendaritzan. Erdi mailako karguduna. Talentuaren kudeaketa eta aldaketaren kudeaketa. Paradigma berriak larrialdi zerbitzuetan. Erabakiak hartzea. Gatazkak kudeatzea.
62. gaia.–Erdi mailako kargudunen prestakuntzarako eskuliburua. 4. zatia: Erdi mailako karguduna larrialdi zerbitzuen kudeaketan eta zuzendaritzan. Prestakuntza eta komunikazioa. Agintari kudeatzailea.
63. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Berezia (INFONA 2022), eranskinak kenduta.
64. gaia.–Uholdeak gertatzeko arriskuari aurre egiteko larrialdi plan berezia Nafarroako Foru Komunitatean.
65. gaia.–Nafarroako errepideetako tuneletarako larrialdi plana, 2., 3. eta 4. eranskinak barne.
66. gaia.–Arrisku erradiologikoari aurre egiteko Nafarroako Foru Komunitateko larrialdi plan berezia.
67. gaia.–Arrisku Sismikorako Babes Zibileko Plan Berezia Nafarroako Foru Komunitatean, eranskinak kenduta.
68. gaia.–Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzean gertatzen diren istripuen ondoriozko larrialdietarako Babes Zibileko Plan Berezia Nafarroako Foru Komunitatean (barne hartuta 5. eta 6. eranskinak).
69. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko fenomeno meteorologiko kaltegarriei aurre egiteko plan berezia, eranskinak kenduta.
III. zatia.–Nafarroako lurraldearen ezagupena.
1. gaia.–Nafarroako sare hidrografikoa: ibaiak, urtegiak, ubideak eta urmaelak.
2. gaia.–Industrialdeak.
3. gaia.–Haize- eta eguzki-parkeak.
4. gaia.–Trenbide sarea: trenbide sareko burdinbidearen ardatza eta trenbide sareko geltokiak.
5. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Nafarroako Foru Komunitatearen intereseko errepideak.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 20,7 puntu gehienez.
1) Administrazio publikoetan suhiltzaile-ofizialen lanpostuan egindako zerbitzuak: 3 puntu urteko.
2) Administrazio publikoetan suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuan egindako zerbitzuak: 2,5 puntu urteko.
3) Administrazio publikoetan suhiltzaile-sarjentuen lanpostuan egindako zerbitzuak: 2,5 puntu urteko.
4) Administrazio publikoetan suhiltzaile-kaboen lanpostuan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu urteko.
5) Administrazio publikoetan suhiltzaileen lanpostuan egindako zerbitzuak: 1 puntu urteko.
6) Edozein administrazio publikotan aurrekoez bestelako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu urteko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
3. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo antolaketa-unitate bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.
Bakar-bakarrik baloratuko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak.
B) Hizkuntzak jakiteagatik: gehienez ere 9,3 puntu.
–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu, gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.
Frantsesa, ingelesa edo alemana merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria daukaten plazetan.
–Aurreko atalean ezarritakoaz gain, euskararen ezagutza baloratuko da plazak dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauei jarraikiz:
a) Eremu euskaldunean: 3,3 puntu, gehienez.
b) Eremu mistoan: 2,10 puntu, gehienez.
Eremu mistoan euskara merezimendu gisa baloratuko da plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
Oharrak B) atal osorako:
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5 (edo baliokideak).
Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.
III. ERANSKINA.–PROBA FISIKOAK
1.–Erresistentzia-testa (3.000 metro).
Azalpena: irteera marraren atzean zutikako jarreran dagoela, eta bi oinak ere marraren atzean dituela, izangaiak, seinale akustikoa entzutearekin batera abiatu eta 3.000 metro egin beharko ditu ezarritako denboran, lasterka, oinez edo bi modalitate horiek konbinatuz. Ezin da oinetako takodunik erabili. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.
Denbora taula eta horren araberako puntuazioa:
ADINA GIZONAK | EGIN BEHARREKO DENBORA | KALIFIKAZIOA |
35 edo gutxiago | 14’ | GAI |
36 eta 40 artean | 15’ | GAI |
41 eta 45 artean | 16’ | GAI |
46 eta 50 artean | 17’ | GAI |
51 edo gehiago | 18’ | GAI |
ADINA EMAKUMEAK | EGIN BEHARREKO DENBORA | KALIFIKAZIOA |
35 edo gutxiago | 18’ | GAI |
36 eta 40 artean | 19’ | GAI |
41 eta 45 artean | 20’ | GAI |
46 eta 50 artean | 21’ | GAI |
51 edo gehiago | 22’ | GAI |
2.–Pisua jasotzeko proba (bankako press-a, 35 kg gizonentzat eta 25 kg emakumeentzat).
Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 kiloko pisua jaso behar du 30 segundoan, eta ezarritako gutxieneko jasoaldiak egin. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta galtzaren barrenetik sartu beharko da, eta gorputzari itsatsita gelditzen dela ziurtatu. Ukondoak agerian.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko. Epaileak ozenki kontatuko ditu banan-banan jasoaldiak.
Izangaiak behar baino lehen bukatzen badu proba, ukondoak bertikalki erabat luzatuz bukatu beharko du.
Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:
–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.
Egin beharreko jasoaldien taula eta bakoitzagatik emanen den puntuazioa:
ADINA GIZONAK | JASOALDI KOPURUA | KALIFIKAZIOA |
35 edo gutxiago | 30 | GAI |
36 eta 40 artean | 25 | GAI |
41 eta 45 artean | 21 | GAI |
46 eta 50 artean | 18 | GAI |
51 edo gehiago | 16 | GAI |
ADINA EMAKUMEAK | JASOALDI KOPURUA | KALIFIKAZIOA |
35 edo gutxiago | 20 | GAI |
36 eta 40 artean | 19 | GAI |
41 eta 45 artean | 18 | GAI |
46 eta 50 artean | 17 | GAI |
51 edo gehiago | 16 | GAI |
IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA
1.–Begien sistema.
–Urrutiko begi-zorroztasun gutxienekoa zuzenketarik gabe (begien barneko leiarrak ez dira leiar zuzentzailetzat hartuko ondorio horretarako): gutxienez 5/10.
–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.
–Diplopiak.
–Nistagmusa, eginkizunetan duen eraginaren arabera.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsirik eza.
–Erretinopatiak.
–Afakiak eta pseudoafakiak.
–Betazalen edozein patologia edo akats, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.
–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.
2.–Entzumen sistema.
Ez da audifonorik onartuko.
–Hipoakusia, belarri onenean 45 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000 eta 3000 Hz-eko frekuentzietatik edozeinetan.
–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.
–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.
3.–Mintzamena.
–Afasiak, toteltasuna eta suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.
4.–Sistema osteomuskularra.
–Prozesu artikularrak edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.
–20º-tik gorako eskoliosiak eta haurtzaroan kirurgia zuzentzailea izan dutenak.
–45º-tik gorako zifosia.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen fusioak eta ornoarteko diskoaren arazoak.
–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Espondiloartropatia inflamatorioak.
–Artritis erreumatoidea.
–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.
–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.
–Fibromialgia/ Neke kronikoaren sindromea.
–Galera edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, ezegonkortasun kronikoa ekartzen dutenean.
5.–Digestio sistema.
–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.
–B eta C hepatitis aktiboak.
–Gutxiegitasun hepatikoa.
–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.
–Pankreatitis kronikoa.
–Pankreako fibrosi kistikoa.
–Wilson-en gaixotasuna.
–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.
–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.
–Sindrome diarreiko kronikoak.
–Hesteetako buxadura.
–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.
–Esplenektomia.
–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).
6.–Bihotz-hodietako sistema.
–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.
–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, aurikula-bentrikuluaren lehen mailako blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.
–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.
–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.
–Miokardiopatiak.
–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.
–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Desfibriladorea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.
–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Aneurisma aortikoak, toraziko-abdominalak edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.
–Karotidaren estenosia, %50ekoa edo handiagoa.
–Raynaud-en fenomenoa, lehen edo bigarren mailakoa.
–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.
–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa edo bigarren mailakoa.
–Arterietako hipertentsioa, gaizki kontrolatua.
–Arterietako hipotentsioa.
–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.
–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.
7.–Arnas sistema.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: BGBKa (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma edo bronkioetako hipererreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 eta/edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.
–Hipoxemia – O2ren saturazio basala < %90.
–Pleurako isuri errepikatua.
–Pneumotorax espontaneoa edo errepikatua.
–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Diafragmaren anomaliak edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.
–Loaldiko apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.
–Biriketako tronboenbolismoa eta biriketako malformazio baskularrak.
8.–Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.
–Neurona motorraren gaixotasunak.
–Ataxiak.
–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).
–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.
–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.
–Siringomielia, sintomatologia sortzen badu edo eginkizunetan eragina badu.
–Hidrozefalia.
–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.
–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.
–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.
–Anosmia.
–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
9.–Psikiatria.
–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.
–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
–Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.
–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta deliriozko ideien nahasmenduak.
–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Nahasmendu neurotikoak.
–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
10.–Sistema genitourinarioa.
–Giltzurruneko gutxiegitasuna.
–Giltzurrun-polikistosia.
–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.
11.–Sistema endokrinologikoa.
–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.
–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.
–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berezko dituen eskakizunengatik larriagotzen ahal direnak.
–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
12.–Dermatologia.
–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.
13.–Hematologia.
–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.
–Anemia hemolitiko kronikoak.
–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).
–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.
–Tronbopenia, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).
–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.
–Immunoeskasiak.
–Koagulazioaren kontrako tratamendua.
14.–Neoplasiak.
–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.
–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.
–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.
15.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.
–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosia, kolagenosia, eritema-lupus sistemikoa, Sjögrenen sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.
–Edozein organoren transplantea.
–Obesitatea (GMIa>30).
–Muturreko mehetasuna (GMIa<20).
16.–Ohar orokorrak.
Patologia baztertzaileak suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen eginkizunetan duten eraginaren arabera eta lan horretan aritzeko pronostikoaren arabera baloratuko dira.
Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuari dagokion babes ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.
Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.
Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.
Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.
Izangaiek, azterketa medikoa egiten ari diren unean, epe laburrean hobetu daitekeen patologia bat badute, berriz deitzen ahalko zaie azterketa mediko hori osorik edo partez errepikatzeko, behin betiko txostena egiteko.
Iragarkiaren kodea: F2514805
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
