2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Ariako Udalak, 2025eko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, kide guztien ahobatezkotasunez, hasiera batez onetsi zuen 1/2025 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 1/2025 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Arian, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, Iñaki Berruezo Juandeaburre.
Iragarkiaren kodea: L2515323