244. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEZAUN

2025erako lan publikoaren eskaintza

Lezaungo Kudeaketa Batzordeko buruak, 2025eko azaroaren 20ko ebazpen baten bidez, onetsi zuen 2025erako lan publikoaren eskaintza arrunta. Hona hemen:

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

ARAUBIDEA

SARBIDEA

LANALDIA

EGOERA

MAILA

MAILAKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

1

Zerbitzu anitzetako peoia

Txandako lan-kontratudun finkoa

Oposizio-lehiaketa

%100

Hutsik

D

%12

%10

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Lezaunen, 2025eko azaroaren 20an.–Batzordeko burua, Lucía Ros Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2515230