244. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta herrigunetan. Espedientearen kodea: Redes-GN-2026.

Bat etorrita 919/2006 Errege Dekretuko ITC-ICG 01 jarraibide tekniko osagarriaren bigarren apartatuan ezarritakoarekin (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak –ICG 01etik 11ra– onesten dituena), Nedgia Navarra SAk aurretiazko administrazio baimena eskatu du, gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Azalpena: gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta herrigune hauetan: Ablitas, Oibar, Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Arakil, Aranguren (Mutiloa eta Taxoare), Arbizu, Arguedas, Arroitz, Artaxoa, Aiegi, Azagra, Oltza Zendea (Aratzuri eta Ororbia), Bakaiku, Barañain, Barillas, Baztan, Bera, Berbintzana, Beriain, Berroibeiti (Aitzoain), Berriozar, Bertizarana, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrakaztelu, Cascante, Kaseda, Castejón, Cintruénigo, Zizur (Zizur Txikia eta Gazolatz), Galar (Cordovilla), Corella, Cortes, Doneztebe, Elgorriaga, Elortzibar (Elortz, Noain, Dorre, Imarkoain eta Zulueta), Lizarra, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte (Arre), Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Eguesibar (Gorraitz eta Olatz), Uharte, Igantzi, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Lakuntza, Larraga, Leitza, Lekunberri, Lerin, Lesaka, Ledea, Lodosa, Longida, Los Arcos, Irunberri, Martzilla, Mélida, Mendabia, Milagro, Miranda Arga, Murchante, Murillo el Fruto, Obanos, Olazti, Erriberri, Orkoien, Oteitza, Iruña, Azkoien, Gares, Arrada (Murillo el Cuende), Ribaforada, San Adrián, Zangoza, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sunbilla, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tutera, Tulebras, Uharte Arakil, Urdiain, Valtierra, Viana, Alesbes, Villatuerta, Atarrabia, Ziordia, Zizur Nagusia, Itza (Zuasti) eta Monteagudo.

–Xedea: memoria jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Sustatzailea: Nedgia Navarra SA.

–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sareak-gn-2026

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2515158