1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3460/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, José Carlos Irigoyen Chávez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 104 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, eta horien artean Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialistenak zeuden. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 578E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko abenduaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 342/2025 Ebazpenaren, martxoaren 26ko 902/2025 Ebazpenaren, maiatzaren 5eko 1218/2025 Ebazpenaren eta uztailaren 28ko 1218/2025 Ebazpenaren bidez.
Azken izendapena egin ondoren, Ana Pérez Borque andreak ez du plazaren jabetza hartu, eta, beraz, bidezkoa da baja betetzea gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiarekin, eta, horretan oinarrituta, 2025eko urriaren 15ean deialdiaren web-fitxan argitaratu zen laugarren izendapen proposamen osagarria.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. José Carlos Irigoyen Chávez jauna, txanda irekiko izangaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 69851 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea, destinoa duena Lizarrako García Orcoyen ospitalean.
Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515221