243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

348E/2025 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, onesten duena aldatzea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 247E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita zenbait eskumen eskuordetzea Nekazaritza Zerbitzuko eta Abeltzaintza Zerbitzuko titularrei (urtarrilaren 18ko 7E/2024 Ebazpenak aldatua).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 11. artikuluan xedatzen duenarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Artikulu horrek ezartzen duenez, eskumenen eskuordetzea noiznahi egin edo errebokatu daiteke, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ezartzen du, halaber, eskuordetze baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.

Departamentuaren jarduerak garatzean behar diren eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 247E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nekazaritza Zerbitzuko eta Abeltzaintza Zerbitzuko titularrei eskuordetzea zenbait eskumen, indarrean dagoen araudiak zuzendari nagusiari esleitzen dizkionak.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 7E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen ebazpen hori, Abeltzaintza Zerbitzuko titularrari eskuordetzan emandako eskumenak zabaltzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak berariaz beteko dituen eginkizunen artean dago NBEUF funtsaren kargura, NPEaren Plan Estrategikoaren barnean egiten diren esku-hartze sektorialak kudeatzea, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari, fruta eta barazkien sektoreari eta erlezaintzari dagokienez; laguntza horien artean daude Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) ematen dituenak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa operatiboetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, bai eta beste batzuk ere, Merkatu Antolakunde Erkide Bakarren ondoriozkoak, Nekazaritza Zerbitzuak kudeatzen dituenak.

Programa operatiboak urte anitzeko tresna bat dira, EBeko fruta eta barazkien sektoreko araudian ezarritakoa, esku-hartze mota batzuk, ekintzak, jarduketak, inbertsioak eta gastu-kontzeptu diruz lagungarriak programatzeko, fruta eta barazki ekoizleen erakundeek jarritako helburuak lortzeari begira. Horietarako epea gutxienez 3 urtekoa eta gehienez 7koa denez, programa operatibo bat aldatzen ahal da urte bat hasi aurretik eta abian den urtean zehar.

Urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baitira fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen erakundeen eta haien elkarteen funtsak eta programa operatiboak, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esku-hartze sektorialaren esparruan, ezartzen ditu agintaritza eskudunak aurretik egin beharreko jarduketa jakin batzuk, hala nola fruta eta barazki ekoizleen erakundeek eskatutako ekintzak gauzatzen hasteko baimena. Horregatik, programa operatiboei dagozkien jarduketak arintzeko, beharrezkotzat jotzen da jarduketa horiek Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzan ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 247E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita zenbait eskumen eskuordetzea Nekazaritza Zerbitzuko eta Abeltzaintza Zerbitzuko titularrei (urtarrilaren 18ko 7E/2024 Ebazpenak aldatua).

2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak Nekazaritza Zerbitzuko titularrari eskuordetutako eskumenei honako hauek gehitzen zaizkio:

–Fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa operatiboetan jarduketak hasteko baimena.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 14an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2515092