4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2025eko urriaren 20ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Azueloko bake epaile titularra eta ordezkoa: Raquel Rodríguez Crespo andrea eta Laura Guevara Crespo andrea, hurrenez hurren.
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2025eko azaroaren 14ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Cadreitako bake epaile titularra: Alberto López García jauna.
Laugarrena.–Berriozarko ordezko bake epailea: Iraultza Gillén García Sáez jauna.
Bosgarrena.–Lakuntzako bake epaile titularra eta ordezkoa: Eugenia Marta Razkin Razkin andrea eta José Ángel Gil Andueza jauna.
Seigarrena.–Orozko bake epaile titularra: Miren Ainhoa Mendía Orradre andrea.
Zazpigarrena.–Jaurrietako bake epaile titularra eta ordezkoa: Alicia Leiva Hualde andrea eta M.ª Carmen Adot Berrade andrea.
Zortzigarrena.–Orontzeko bake epaile titularra eta ordezkoa: Ane Pena Lorente andrea eta Ion De Saavedra Pena jauna.
Bederatzigarrena.–Cascanteko ordezko bake epailea: Cecilio Sangüesa Alzuri jauna.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 19an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2515206